Torralba del Río
- Artikulu hau Nafarroako udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Torralba (argipena)».
Torralba del Río[4] ([toralβa del ri.o] gaztelaniaz eta ofizialki; Torralba [toralβa] euskaraz baina ez ofizialki) Nafarroako udalerria da, Lizarrako merinerrian kokatua. Bi herrik osatzen dute udalerri hau: Torralba del Rio izenekoa ere, eta Otiñano. 120 biztanle zituen 2014. urteko erroldaren arabera. Parez-pare ipar-ekialdeko aldameneko muinoan Santsol udalerria dago.
Torralba del Río | |||
---|---|---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |||
| |||
Kokapena | |||
Herrialdea | Euskal Herria | ||
Lurraldea | Nafarroa Garaia | ||
Merindadea | Lizarra | ||
Eskualdea | Vianaldea | ||
Administrazioa | |||
Estatua | Espainia | ||
Erkidegoa | Nafarroa | ||
Izen ofiziala | Torralba del Río | ||
Alkatea | Silvia Camaces Murillo (Geroa Bai) | ||
Posta kodea | 31228 | ||
INE kodea | 31230 | ||
Herritarra | torralbar | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 42°36′31″N 2°19′47″W / 42.608611111111°N 2.3297222222222°W | ||
Azalera | 17,69 km² | ||
Garaiera | 629 metro | ||
Distantzia | 80 km (Iruñetik) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 98 (2023: −1) | ||
Dentsitatea | 0,06 bizt/km² | ||
Zahartzea[1] | % 30,63 | ||
Ugalkortasuna[1] | ‰ 0 | ||
Ekonomia | |||
Jarduera[1] | % 0 (2011) | ||
Desberdintasuna[1] | % 0 (2011) | ||
Langabezia[1] | % 12,04 (2013) | ||
Euskara | |||
Euskaldunak[2][3] | % 3,10 (2018: %1,57) | ||
Datu gehigarriak | |||
Webgunea | http://www.torralbadelrio.org |
Geografia
aldatuInguru naturala eta kokapena
aldatuHerria Lizarrako merindadearen mendebaldean kokatzen da, Kodesko mendilerroaren maldetan eta Ahuilargo haranean. Torralba del Riora ailegatzeko NA-7200 errepidea jarraitu behar da Santsol-Cabredo norabidean.
Torralba del Riok Arabarekin egiten du muga iparraldean, Nazar, Mirafuentes eta Esprontzedarekin ekialdean, Bargotarekin hegoaldean, eta Azuelorekin mendebaldean.
Klima eta landaredia
aldatuTorralbak klima azpimediterraneoaren ezaugarriak dauzka, aldaketa termiko handia, prezipitazio irregularrak eta udaberri eta udazkenean ugariagoak eta uztaila eta abuztuko lehortea. Urteko batez besteko tenperatura 9 eta 12 gradu artekoa eta prezipitazioak 600 eta 900mm bitartekoak dira.
Jatorrizko landaredia ia erabat desagertu da gizakiaren eragina dela eta. XIX. mendearen amaieran, geratzen ziren arte eta amezti hektareak desagertu ziren, nekazaritzarako lurren hedapena burutzean. Gaur egun herriko zuhaitz bakarrak pinuak dira.
Historia
aldatuTorralba del Rio sortu aurretik, bere udalerriaren mugetan hainbat herrixka izan ziren Erdi Aroan zehar, Bañao, Cabañas, Kodes, eta Eregorte. 1263 edo 1264. urtean Nafarroako Teobaldo II.a erregeak Torralba sortu zuen, eta Lizarrako San Martingo biztanle askeei emandako foru berdinak eman zizkien torralbatarrei. Herria sortu aurretiko herrixkak pixkanaka desagertuz joan ziren, eta euren izena ageri den azken dokumentu idatzia 1268. urtekoa da. Historialarien ustetan, herrixka hauetako biztanleak Torralbara joan ziren, erregeak emandako foruak erakarrita.
XV. mendean Torralbak Vianako printzeari eman zion babesa Nafarroako gerra zibila burutu bitartean. Herriaren fideltasuna eskertzeko Karlos erregeak, hainbat eskubide eman zizkien torralbatarrei, 1451ean zerga batzuen ordainketatik libratu zituen, eta Otiñano eta Erregorteko herri hustuak Torralbako udalerriari gehitu zizkion. Horrez gain, erregeak Torralba "hiribildu on" izendatu zuen, Nafarroako gorteetan eserlekua lortu eta San Bartolome egunez zazpi egun iraungo zuen urteroko azoka ospatzeko eskubidea eskuratu zuen. Ondorengo Nafarroako erregeek eskubide guztiak berretsi zituzten.
1466. urtean Nafarroako Leonor erreginak Otiñanoren (garai hartan herri hustua zena) anexioa behin betiko berretsi zuen. Ondorengo mendeetan Otiñano herri hustu izateari utzi eta hainbat biztanle izan zituen berriz ere, eta gaur egun oraindik ere Torralba del Rioren menpeko herria da, beste haran batean egon arren. 1500. urtearen inguruan Erregorten bizi ziren azken biztanleak Esprontzedara joan ziren, eta herri hau ere hutsik geratu zen.
Aro modernoan zehar Torralba Berruezako ibarreko herria izan zen, eta XIX. mendearen erdialdean burututako erreforma administratiboaren ondoren, Otiñanok eta Torralbak udalerri independientea osatu zuten.
Ekonomia
aldatuAguilar Kodes eta Azuelo udalerrien artean, Las Llanas de Codés izeneko gunean, Nafarroako gobernuak eraikitako "Codés Azuelo" izeneko parke eolikoa dago. Instalaturiko potentzia 43,20 megawatteko da eta parkearen jabea Acciona Energia da gaur egun.
Demografia
aldatuTorralba del Ríoko biztanleria |
---|
Datu-iturria: www.ine.es |
2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko hamabi etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %8,63a (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).
Politika
aldatuUdal hauteskundeak
aldatu2007an Torralbako alkate kargurako AIT herri ekimeneko Ricardo Ruiz de Gaona Carlos aukeratu zuten. Hauteskundeetara bi talde aurkeztu ziren, aipaturiko herritarren taldea (4 zinegotzi) eta Nafarroako Herriaren Batasuna (bakarra). Zuriz emandako botoak hiru izan ziren (emandako boto guztien %2,56). Abstentzioa %19,31koa izan zen.
Alderdia | Botoak | Aukeratua? |
Ricardo Ruiz de Gaona Carlos (AIT) | 75 | Bai |
Jose María Ruiz de Gaona Carlos (AIT) | 70 | Bai |
Julio Corres Sainz (AIT) | 67 | Bai |
Maria Teresa Markinez Ruiz de Gaona (AIT) | 66 | Bai |
Jesus Cayetano Oion (UPN) | 50 | Bai |
2011ko udal hauteskundeetan zerrenda bakarra aurkeztu zen, UPNkoa; aurreko agintaldian zinegotzi izandako Jesus Cayetano alkate eta beste hiru lagun hautetsi bihurtu ziren[5].
Udaletxea
aldatuFrontoiaren ondoan dagoen udaletxea 1955an eraiki zen, eta margozturiko fatxada dauka. Eraikinak bi solairu ditu eta udal bulegoez gain, bi etxebizitza daude bertan. Torralba del Rioko udaletxeko idazkaria Esprontzeda eta Azueloko idazkari ere bada. Udala alkatea eta lau zinegotzik osatzen dute.
- HELBIDEA: Frontoi kalea, 2
Alkateak
aldatuHauek izan dira Torralba del Rioko azken alkateak:
Alkatea | Agintaldi hasiera | Agintaldi amaiera | Alderdia | |
Marino Diaz Gonzalez[6] | 1979 | 1983 | Zentro Demokratikoaren Batasuna[7] | |
Francisco Javier Corres Diaz de Cerio[6] | 1983 | 1987 | Agrupacion Electoral Yoar | |
Jesus Luis Fernandez Fernandez | 1987 | 1991 | Agrupacion Independiente La Peskera | |
Jesus L. Crespo Lopez de Dicastillo[6] | 1991 | 1995 | Nafar Herriaren Batasuna | |
Eduardo Echeverria Diaz | 1996 | 1999 | Kudeaketa batzordea | |
Jesus Cayetano Oyon | 2000 | 2003 | Kudeaketa batzordea | |
Jesus Cayetano Oyon | 2003 | 2007 | Nafar Herriaren Batasuna | |
Ricardo Ruiz de Gaona Carlos[8][9] | 2007 | 2011 | Agrupacion Independiente Torralba | |
Jesus Cayetano Oyon[10][11][12] | 2011 | 2015 | Nafar Herriaren Batasuna | |
Jesus Cayetano Oyon[7][13] | 2015 | 2019 | Nafar Herriaren Batasuna | |
Silvia Camaces Murillo[7][14][15] | 2019 | 2023 | Torralba Unido | |
Silvia Camaces Murillo[16][17][18] | 2023 | Jardunean | Geroa Bai |
Euskara
aldatuNafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Torralba del Rio eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %1,35ek zekien euskaraz hitzegiten.
Zerbitzuak
aldatuTorralba del Rio, "Antzin-Ameskoako Zerbitzu Sozialen Mankomunitateko" kidea da.
Ondasun nabarmenak
aldatu- Andre Mariaren eliza: XVI. mendean eraikitako eliza gotiko berantiarra. Eraikuntzan, antzinako beste parrokia gotiko baten hormak erabili zituzten. Nabe bakarreko eraikina da, hiru zatitan banatu eta aurrealde poligonalarekin.
- Kodesko santutegia: Izen bereko mendilerroan kokatuta dago.
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ Euskara ezagutza tasa. (2010) Euskal Herriari Begira (Udalbiltza), Eustat, INE, NASTAT eta Euskal Herriko Hizkuntza Adierazle Sistema (EAS).
- ↑ Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 48-53 or..
- ↑ Euskaltzaindiaren 155. araua
- ↑ Torralba[Betiko hautsitako esteka] Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren webgunean.
- ↑ a b c «Torralba del Rio» Auñamendi Eusko Ikaskuntza (Noiz kontsultatua: 2020-04-14).
- ↑ a b c (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales: Ministerio de Política Territorial y Función Pública.» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2020-04-09).
- ↑ (Gaztelaniaz) «"Ésta es una buena escuela en la que acabas aprendiendo mucho"» Diario de Navarra 2008-11-15 (Noiz kontsultatua: 2024-10-05).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Los vecinos disponen de conexión a Internet por wifi» Diario de Navarra 2009-01-11 (Noiz kontsultatua: 2024-10-05).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Tierra Estella ya tiene alcaldes» Revista Calle Mayor 2011-06-23 (Noiz kontsultatua: 2024-10-04).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Un pasado convertido en ruinas» Diario de Navarra 2012-03-27 (Noiz kontsultatua: 2024-10-04).
- ↑ (Gaztelaniaz) «La pista entre Otiñano y Torralba se cierra al tráfico por hundimiento» Diario de Navarra 2013-05-10 (Noiz kontsultatua: 2024-10-03).
- ↑ (Gaztelaniaz) «‘¡Viva San Juan!’, un libro sobre Torralba del Río» Revista Calle Mayor 2019-05-31 (Noiz kontsultatua: 2024-10-05).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Cumple 100 años la abuela de los alcaldes de Ayegui y Torralba del Río» Estella Noticias 2020-02-11 (Noiz kontsultatua: 2024-10-03).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Lista de Geroa Bai al Parlamento: un equipo "para tomar las decisiones en Navarra y para Navarra"» Diario de Noticias de Navarra 2023-04-01 (Noiz kontsultatua: 2024-10-03).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Todos los alcaldes y alcaldesas de Navarra, pueblo a pueblo» Diario de Noticias de Navarra 2023-06-18 (Noiz kontsultatua: 2024-10-02).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Los nuevos alcaldes y alcaldesas de Navarra» Diario de Navarra 2023-06-18 (Noiz kontsultatua: 2024-10-03).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Mirando a Madrid desde la Navarra integral, y no al revés» Diario de Noticias de Navarra 2023-07-16 (Noiz kontsultatua: 2024-10-03).
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Nafarroa |