Mirafuentes
Mirafuentes[4] ([miɾafuentes] gaztelaniaz eta ofizialki; Iturriaga [ituriaɣa] euskaraz baina ez ofizialki) Nafarroa Garaiko mendebaldeko udalerri bat da, Lizarrako merindadekoa. 54 biztanle zituen
2014. urtean.
Mirafuentes Iturriaga | |||
---|---|---|---|
![]() | |||
![]() Mirafuentes, Nazarretik | |||
| |||
![]() | |||
Kokapena | |||
Herrialdea | ![]() | ||
Lurraldea | ![]() | ||
Merindadea | ![]() | ||
Eskualdea | Lizarraldea (Berrotza harana) | ||
Administrazioa | |||
Estatua | ![]() | ||
Erkidegoa | ![]() | ||
Izen ofiziala | ![]() | ||
Alkatea | Maria Emma Iñigo Huarte (Agrupacion Electoral Independiente Mirafuentes-Iturriaga) | ||
Posta kodea | 31219 | ||
INE kodea | 31170 | ||
Herritarra | mirafuentestar | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 42°37′23″N 2°16′36″W / 42.623055555556°N 2.2766666666667°W | ||
Azalera | 3 km² | ||
Garaiera | 631 metro | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 58 (2024: ![]() | ||
Dentsitatea | 19,33 bizt/km² | ||
Zahartzea[1] | % 28,76 | ||
Ugalkortasuna[1] | ‰ 0 | ||
Ekonomia | |||
Jarduera[1] | % 0 (2011) | ||
Desberdintasuna[1] | % 0 (2011) | ||
Langabezia[1] | % 16,15 (2013) | ||
Euskara | |||
Euskaldunak[2] | % 19.9 + % 16.7 hartzaile (2021) | ||
Kaleko erabilera [3] | % | ||
Datu gehigarriak | |||
Webgunea | http://www.mirafuentes.es/ |
Toponimia eta izena
aldatuMirafuentes jatorri ezezaguna[5] Dokumentuetan horrela ere agertzen da: Merifuentes (1236, 1254...), Mirifontes (1274, 1280...), Mirifuentes (1236, 1268...)
Euskara batuaren arautzearen hasierako urteetan, Euskaltzaindiak 1979an argitaratutako Euskal Herriko udalen izendegia izeneko lanean, Iturriaga izena proposatu zen udalerri honetarako. Izan ere, une horretako joera zen euskara aspaldi galdurik zuen Euskal Herriko alderdi zabalean herrien erdal izenetarako euskal ordainak proposatzea. Gerora, ordea, Euskaltzaindiak proposamen horiek berrikusi zituen, eta tradizioan sustraitutako formei eman zien lehentasuna, nahiz eta erdal jatorrikoak izan;[6] horrenbestez, Euskaltzaindiak euskara baturako araututako forma bakarra Mirafuentes da.[4]
Geografia
aldatuNafarroa Garaiko hiriburu Iruñetik 72 kilometro mendebaldera dago, Arabarekiko mugatik hurbil, Lizarrako merindadearen mendebaldeko muturrean.
Ingurune naturala eta klima
aldatuMirafuentes Berrotza ibarreko herria da; Kodes eta Kabrega mendilerroen artean hedatzen da ibar hori. Udalerria zeharkatzen duten ibaien artean, Odron, Marana eta Naval dira aipagai.
Klima
aldatuMirafuentesko klima mediterraneo kontinental motakoa da. Urteko batez besteko tenperatura 9 gradukoa da eta prezipitazioak 800 eta 1.000mm bitartekoak. Urteroko egun euritsuak 100 eta 120 bitartean izaten dira, eta udaberri eta udazken garaian ugariagoak dira.
Landaredia
aldatuJatorrizko landaredia eraldatua izan da gizakiaren eraginez, eta batez ere arteek osatzen dute.
Udalerri mugakideak
aldatuMirafuentesek Nazarrekin egiten du muga iparraldean; Mendazarekin ekialdean; Torralba del Riorekin mendebaldean; eta Desojo eta Esprontzedarekin hegoaldean.
Historia
aldatuXIX. mendearen erdialdera arte, Mirafuentes jaurerria izan zen (konkretuki Berrotza ibarraren menpeko herria). Herriak ordaindu beharreko petxa 1236. urtean eguneratu zuen Tibalt I.a erregeak, urtero 800 soldata. Horrez gain, herriaren inguruko lurrak Mirafuentesi eta koroari batu zizkion. Joan eta Katalina I.a errege-erreginek Nafarroako Pedrori eman zizkioten herritarrei kobratutako errentak 1511n.
1840ko hamarkadaren erdialdetik aurrerako administrazioaren birmoldaketaren ondoren, udalerri independente bihurtu zen. 1847an Mirafuentesko eskolak, urteko 704 errealeko saria zeukan, eta parrokiako abadea herritarrek aurkezten zuten. Gainera, parrokiako onuraduna aukeratutako abade bera zuten.
Mirafuenteseko jauregia Cabo de Armeria gisa agertzen da Erresumaren zerrenda ofizialean. 1513. urtean Lope de Mirafuentes jabea da. Bere semea Pedro Lopez de Mirafuentes 1524. urtean zergen salbuespen epaia lortu zuen. 1696. urtean Josefa de Azedok kontratatu zuen Asteasuko hagina, Juan de Larrondo, jauregia berreizteko. 1761. urtean Errege Kontseiluak Cabo de Armeria gisa errege liburuetan idazteko agindu zuen. 1766an eta 1782an eskatu zuen jauregizainak kuartelen kontra egitea.
Jauregi horretan jaio zen Pedro de Acedo y Mirafuentes Jimenez de Tejada (Mirafuentes 1723-1798 Los Arcos), San Juan de Jerusalemgo Prior Handia, Acedoko jauregiaren jabeekin ahaidetua. Berrotzako pertsonaiarik nabarmenetakoa da.[7]
Ekonomia
aldatuZerbitzuak
aldatuAntzin-Ameskoako Zerbitzu Sozialen Mankomunitatea zaborra bildu, ura hornitu eta bestelako zerbitzuez arduratzen da Mirafuentes eta eskualdeko beste hainbat herritan.
Demografia
aldatu2008ko erroldaren arabera, ez da etorkinik bizi Mirafuentesen.
![]() |
Politika
aldatuUdaletxea
aldatuUdaletxea inguruko eraikinen estilo berean eraiki zen eta azken mendean hainbat aldiz zaharberritu da. Azkenengo zaharberritzeak 1,4 milioi pezetako aurrekontua izan zuen, eta lanek Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuaren laguntza jaso zuten. Udala alkateak eta bi zinegotzik osatzen dute.
- HELBIDEA: Gurutze kalea, 29
Udal hauteskundeak
aldatu2007ko ekainean ez zen udal hauteskunderik izan Mirafuentesen, ez zelako inongo talderik aurkeztu.[8] Urte bereko azaroan, ordea, Ángel Chasco Arzotz aukeratu zuten alkate, Agrupación Independiente La Berrueza (AILB) delakoaren izenean.
2011ko udal hauteskundeetan ere Chasco Arzotz hautatu zuten alkate, kasu honetan Agrupación Electoral Independiente de Mirafuentes (AEIM) izena hartu zuen zerrendaren izenean. Zerrendako hiru kideak zinegotzi bihurtu ziren.[9]
Alkateak
aldatuHauek izan dira Mirafuentesko azken alkateak:
Alkatea | Agintaldi hasiera | Agintaldi amaiera | Alderdia[10] | |
Benito Chasco Larramendi[10][11] | 1979 | 1983 | Agrupacion de Electores San Roman de Mirafuentes | |
Andres Chasco Arzoz[10][11] | 1983 | 1987 | Agrupacion de Electores de Mirafuentes | |
Antonio Gonzalez Arana[10] | 1987 | 1991 | Agrupacion de Electores de Mirafuentes | |
Emilio Carlos Ramirez[10] | 1991 | 1995 | Agrupacion de Electores de Mirafuentes | |
Jesus Berraondo Ramirez[10] | 1995 | 1999 | Independenteak | |
María Dolores Gaston Gaston[10] | 1999 | 2003 | Independenteak | |
Jose Andres Chasco Ganuza[10] | 2003 | 2007 | Independenteak | |
Angel Chasco Arzoz[10] | 2007 | 2011 | Independenteak | |
Angel Chasco Arzoz[10] | 2011 | 2015 | Agrupacion Electoral Independiente de Mirafuentes | |
Roberto Larrion Otermin[10] | 2016 a | 2019 | Agrupacion Electoral Independiente Mirafuentes-Iturriaga | |
Mikel Izurdiaga Berraondo[10] | 2020 b | 2023 | Agrupacion Electoral Independiente Mirafuentes-Iturriaga | |
Maria Emma Iñigo Huarte[12][13] | 2023 | Jardunean | Agrupacion Electoral Independiente Mirafuentes-Iturriaga |
a 2015eko hauteskundeetan ez zen zerrendarik aurkeztu.
b 2019ko hauteskundeetan ez zen zerrendarik aurkeztu.
Kultura
aldatuEuskara
aldatu1986. urteaz geroztik, Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legeari jarraituz, Mirafuentes eremu ez-euskalduneko udalerria zen, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania zen. 2001eko erroldan, herritarren % 3,68k zekien euskaraz hitz egiten.
2017ko ekainaren 22an Nafarroako Parlamentuak erabaki zuen Mirafuentes eremu mistora igarotzea, beste 43 udalerrirekin batean.
Jaiak eta ospakizunak
aldatuMirafuentesek abuztuaren 17an ospatzen ditu jaiak. Ekainaren 15ean San Adrian egunean sua pizten dute; halaber, "maiatzeko jaia" ospatzen da, lurraren emankortasunarekin eta naturaren berrikuntzarekin zerikusia duten udaberriko ospakizunekin lotuta.[14]
Ondasun nabarmenak
aldatu- San Roman eliza, XIII. mendean eraikitzen hasi eta ondorengo mendeetako lanekin osatutako eliza. Eliza-gotorlekua da, bere garaian funtzio bikoitza bete zuelako, erlijiosoa eta militarra.
- Mirafuentesko jaunen jauregia, herriaren kanpoaldean kokatua.
- San Adrian baseliza, 1955ean erabat eraberritu zen nabe bakarreko eraikina da. Barruan Berazako Ama Birjinaren XIII. mendeko egurrezko irudi erromanikoa dago, oso hondatuta.
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ Euskararen Adierazle Sistema. Euskara-gaitasuna adinaren eta sexuaren arabera. EAE (eskualdeka/udalerrika). Eusko Jaurlaritza.
- ↑ «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
- ↑ a b Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
- ↑ Mirafuentes. (Noiz kontsultatua: 2025-01-25).
- ↑ Zaratiegi, Patxi Salaberri. (2005). «Jose Mari Satrustegi, euskal Onomastikaren eragilea» Euskera: Euskaltzaindiaren lan eta agiriak = Trabajos y actas de la Real Academia de la Lengua Vasca = Travaux et actes de l'Academie de la Langue basque 50 (2): 687–700. ISSN 0210-1564. (Noiz kontsultatua: 2020-07-20).
- ↑ Luzuriaga, Gerardo. (2021). Conoce la Berrueza y sus recorridos : Ezagutu Berrotza eta bere ibilaldiak. .
- ↑ Noticias de Navarra egunkariko albistea[Betiko hautsitako esteka].
- ↑ Emaitzak[Betiko hautsitako esteka], Berria egunkarian.
- ↑ a b c d e f g h i j k l (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales: Ministerio de Política Territorial y Función Pública.» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).
- ↑ a b «Mirafuentes» Auñamendi Eusko Ikaskuntza (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).
- ↑ «Toki entitateen gida» Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioa (Noiz kontsultatua: 2025-04-07).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Todos los alcaldes y alcaldesas de Navarra, pueblo a pueblo» Diario de Noticias de Navarra 2023-06-18 (Noiz kontsultatua: 2025-02-12).
- ↑ «Mayo de Mirafuentes (2019)» Mayo de Mirafuentes (2019) (Noiz kontsultatua: 2025-01-25).
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- (Gaztelaniaz) Mirafuentesi buruzko informazioa, Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuaren webgunean.
- Herriaren erdigunearen ikuspegia, Google Street View zerbitzuan.
- Berrotzako bloga,
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Nafarroa |