Countendé

Bearnoko mendia

Countendé Mendebaldeko Pirinioetan dagoen mendia da, Bearnoko lurraldean. 2.338 metroko garaiera du eta (42.949671, -0.710208) koordenatuetan du kokapen zehatza.[1]

Countendé
Datu orokorrak
Garaiera2.338 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak42°57′N 0°43′W / 42.95°N 0.71°W / 42.95; -0.71
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboa Metropolitar Frantzia
Eskualdea Akitania Berria
Departamendua Pirinio Atlantikoak

Larrako mendiguneko mendirik garaienetakoa den arren, itzal egiten dio Auñamendik (2507 m.), eta beraz ez da hain ezaguna. Countendé gailur-lerro nahasi eta zorrotza da, eta Auñamendiri dago lotua Anieseko lepoaren (2080 m.) bitartez.

Abiapuntu ohikoenak Ernazko lepoa (1760 m.), Aretteko eskigunea (1605 m.) eta Laskun (905 m.) dira.

Erreferentziak

aldatu
  1. (Gaztelaniaz) Mendikat. (Noiz kontsultatua: 2024-08-14).

Kanpo estekak

aldatu