Hirumugarrieta (Aiako harria)

Gipuzkoa eta Nafarroaren arteko mendia

Hirumugarrieta Aiako harria mendiguneko mendi bat da. 806 metroko garaiera du. Aiako harria osatzen duten hiru mendi edo gailurretatik iparralderenekoa da, bai eta garaieraz txikiena ere. Granitozkoa da.

Hirumugarrieta
Datu orokorrak
Garaiera806 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak43°17′17″N 1°46′56″W / 43.288°N 1.7822°W / 43.288; -1.7822
MendikateaAguilarko mendilerroa
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
Mendizaletasuna
Ohiko bideaElurretxe (ordu 1), Irun (2 ordu 30 min.), Oiartzun (2 ordu 30 min.) eta Arditurri (1 ordu 30 min.)

Izena aldatu

Mendiaren izena Irun, Oiartzun eta Lesaka udalerriek lursailen mugek bere gailurrean bat egiten dutenean datza. Halere, 1779an mendi honi Zamarrolagaña deitzen zitzaiola erregistratua dago, baina 1817ko ekainaren 26an bere gailurrean lehen aipatutako udalerrien mugarria jarri zenez geroztik Hirumugarrieta deitua izan zen.

Bestalde, Hirumugarrieta izena bertan hiru erresumen muga zegoelako ustea ere badago: Gaztelako Erresuma (Gipuzkoa), Ingalaterrako Erresuma (Lapurdi) eta Nafarroako Erresuma (Nafarroa).

Hondarribiko arrantzaleek itsasotik ederki asko ikus daitekeen mendi honi Batallau mendia deitzen zuten. Batzuek diotenez, bere gailurrean arrantzaleen ontziak portura onik iristeko asmoz suak pizten omen ziren.

Ohiko bideak aldatu

Hirumugarrieta gailurrera ailegatzeko ohiko bideak honako hauek dira: Elurretxe (ordu 1), Irun (2 ordu 30 min.), Oiartzun (2 ordu 30 min.) eta Arditurri (1 ordu 30 min.)

Ikus gainera aldatu

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu