Rhineko jauregia (frantsesez: Palais du Rhin, alemanez: Kaiserpalast) Estrasburgoko Neustadt auzoan dagoen jauregia da, XIX. mendearen amaieran alemaniarrek eraikia. Monumentu historiko izendatu zuten 1993. urtean eta 2009an ikuiluak ere izendapenaren barnean sartu zituzten[1]. Errepublikaren enparantzan kokaturik dago.

Rhineko jauregia
 Monumentu historikoa
Kokapena
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboa Metropolitar Frantzia
Eskualdea Ekialde Handia
DepartamenduaRhin Beherea
Frantziako udalerriEstrasburgo
Koordenatuak48°35′16″N 7°45′09″E / 48.5878°N 7.7525°E / 48.5878; 7.7525
Map
Inaugurazioa1888
Arkitektura
ArkitektoaHermann Eggert (en) Itzuli
Ondarea
Mérimée IDPA00085297 eta PA00085183
Kontaktua
Helbidea9 rue du Général-Frère

Historia aldatu

Frantzia-Prusia Gerra (1870-1871) amaitu zenean Alemaniako Inperioak Alsazia-Lorrena eskualdea anexionatu zuen eta Estrasburgo ezarri zuen hiriburu. Kaiserrarentzat egoitza ofizala izango zen jauregia eraiki zen orduan, eta inguruan auzo berria planifikatu zen, Neustadt izena eman zitzaiona. Hermann Eggert (1844–1920) arkitektoak Florentziako Pitti jauregia gogoan hartuta[1] neo-pizkundeko estiloan eraiki zuen Kaiserpalast jauregia. Alemanierazko izenak "Kaiserraren jauregia" esan nahi du. Lanak 1884ko martxoaren 22an abiatu ziren Gilen I.a Alemaniakoaren 87. urtebetetze egunean eta Gilen II.ak (bilobak) inauguratu zuen 1889ko abuztuan[2]. 1914 artean hamabi aldiz izan zen Alemaniako eperadorea bertan.

Lehen Mundu Gerra garaian ospitale militarra izan zen. Gerra bukatzean Frantziaren eskutan gelditu zen eskualde osoa. 1920an Rhineko Nabigaziorako Batzorde Zentralaren egoitza bihurtu zen, Europako instituzio zaharrenetako bat da, eta ordutik Rhineko jauregia izenarekin ezagutzen da[3].

Bigarren Mundu Gerran alemaniarrek okupatu zuten Estrasburgo eta Kommandantur bihurtu zuten. 1945ean Leclerc generalak Frantziarentzako berreskuratu eta haren egoitza bihurtu zen. Bertan idatzi zuen leclercek Frantziaren alde borrokatzen jarraituko zuela Estrasburgoko eta Metzeko katedraletan Frantziako bandera ezarri artean.

Hurrengo hamarkadetan jauregia bertan behera utzia izan zen eta 1970. hamarkadarako eraisteko arriskuan egon zen. 1993an Monumento historiko izendatu zuten eta ondoren berriztatze lanak abiatu zituzten.

Arkitektura aldatu

Neopizkude alemaniarra estiloan eraikita dago Rhineko jauregia. Hiru solairu dituen eraikin luzea da, erdian greziar klasiko itxurako ataria du, lau zutabe eta frontoia dituena, eta haren gainean kupula handi bat. Eraikinak oinplano errektangularra du, 73x56 metrotakoa. Fatxadaren altuera 35 metrotakoa da.

Barrualdeari dagokionez elementu aipagarriena eskailera monumentala da. Bi patio karraturen artean kokatzen da eta sabaia beirazkoa denez oso argiztaturik dago. Lehen solairuan printze bikotearentzako eta gonbidatuentzako gelak daude. Hauekin batera negutegia ere bai. Goiko solairuan, kupularen azpian, festa aretoa dago ikusleentzako toki zabalarekin. Horretaz gain oturuntza aretoa eta batzar aretoa ere badaude[4].

Eraikineko gelarik ederrenak Enperadorearen gela eta enperatrizaren gela dira.

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. a b «Ancien Palais impérial allemand ou Kaiserpalatz, dit Palais du Rhin à Strasbourg - PA00085183 - Monumentum» monumentum.fr (Noiz kontsultatua: 2022-08-22).
  2. (Frantsesez) «Palais du Rhin» www.strasbourg.eu (Noiz kontsultatua: 2022-08-22).
  3. «Commission centrale pour la navigation du Rhin – CCNR | Strasbourg Europe» www.strasbourg-europe.eu (Noiz kontsultatua: 2022-08-22).
  4. «Palais du Rhin (Strasbourg) — Archi-Wiki» www.archi-wiki.org (Noiz kontsultatua: 2022-08-22).

Kanpo estekak aldatu