San Paulo eliza (Estrasburgo)

San Petri eliza zaharra (frantsesez: Église Saint-Paul de Strasbourg, alemanez: Paulskirche) Estrasburgoko eliza bat da, XIX. mendearen amaieran eraiki zena neogotiko estiloan. 1998an Frantziako monumento historiko izendatu zuten[1].

San Paulo eliza (Estrasburgo)
 Monumentu historikoa
Kokapena
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboa Metropolitar Frantzia
Eskualdea Ekialde Handia
DepartamenduaRhin Beherea
Frantziako udalerriEstrasburgo
Koordenatuak48°35′11″N 7°45′35″E / 48.5864°N 7.7597°E / 48.5864; 7.7597
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1897
Izenaren jatorriaPaulo Tartsokoa
ErlijioaLuteranismoa
Arkitektura
Estiloaarkitektura neogotikoa
Ondarea
Mérimée IDPA00085029
Kontaktua
Helbideaplace du Général-Eisenhower
Webgune ofiziala

Historia aldatu

1871. urtean Alemaniako Inperioak Alsazia-Lorrena eskualdea anexionatu zuen. Estrasburgo zen haren hiriburua eta Neustadt auzo berria eraiki zuten. Auzo hartan zegoen alemaniar garnizioko kide batzuek eliza luterano bat eraiki nahi zuten eta 1889an arkitektura lehiaketa abiatu zuten. Louis Mullerrek proiektua izan zen aukeratua eta 1892 eta 1897 artean altxatu zen. 1897ko maiatzaren 16an sagaratu zuten[2]. Militarrak hartu ahal izateko hainbat ezaugarri berezirekin diseinatu zen eliza; 19 sarrera ditu, altuera handia eta luzera aldiz ez da hain handia[3]. Enperadorea bera hartzeko ere egokiturik zegoen, gertu baitago haren jauregia.

1919an Alsazia eta Lorrena Frantziari itzuli zitzaionean herrialde hartako eliza luteranoaren esku gelditu zen. Alde zaharreko parrokia San Tomas zen eta Neustadt auzoko parrokia San Paulo eliza bihurtu zen.

1944ko aliatuen bonbaketek elizaren barnealdeko altzariak kaltetu zituzten eta 1958an izandako txingor ekaitz batek beirateak apurtu zituen[4].

Elizaren kanpoaldea Vosgeetako hareharriz egina da. Azkar desegiten denez hainbat alditan berriztatu behar izan da[2]. Azkenengo aldiz 2009 eta 2014 artean zaharberritu zituzten elizaren fatxada eta dorreak eta 2014ko ekainean elizaren aurreko plazako zola guztia eraberriitu zen.

Arkitektura aldatu

Louis Mullerrek Marburgeko Santa Elizabeten eliza hartu zuen inspirazio iturri eliza diseinatzeko, baina hark ez bezala hiru erroseta eraiki zizkion. Latindar gurutzea izatekoa zen, baina garestiegia aterako zenez greziar gurutzeko oinplanoa ezarri zuen[5]. 3.000 pertsona har ditzake elizak bere barnean.

Aurreandean bi dorre ditu, 76 metrotako altuera dutenak. Ill ibaiaren uharte batean kokaturik dagoenez urrutitik ikusten den eliza da.

Organoak aldatu

Organo nagusia 1897an eraiki zuen Eberhard Friedrich Walckerrek[6], 1933 eta 1934 artean Beuchetek handitu egin zuen hainbat gehigarri ezarri ondoren.

1976an bigarren organo bat ezarri zen, hau galeria inperialean. Marc Garnierrek egina da eta estetikoki ederra izateaz gain soinua ere oso ona du[7].

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. «Eglise réformée Saint-Paul à Strasbourg - PA00085029 - Monumentum» monumentum.fr (Noiz kontsultatua: 2022-08-17).
  2. a b (Frantsesez) «SON HISTOIRE | Église Réformée Saint-paul» Saintpaulstrasbourg (Noiz kontsultatua: 2022-08-18).
  3. «temple protestant Saint Paul de Strasbourg» huguenotsinfo.free.fr (Noiz kontsultatua: 2022-08-17).
  4. «Les vitraux < Edifice - Eglise Protestante Réformée Saint-Paul, Strasbourg (France)» web.archive.org 2014-05-12 (Noiz kontsultatua: 2022-08-17).
  5. «L’architecture du bâtiment < Edifice - Eglise Protestante Réformée Saint-Paul, Strasbourg (France)» web.archive.org 2014-05-12 (Noiz kontsultatua: 2022-08-17).
  6. «Orgue de Strasbourg, St Paul» decouverte.orgue.free.fr (Noiz kontsultatua: 2022-08-17).
  7. «Orgue de Strasbourg, St Paul» decouverte.orgue.free.fr (Noiz kontsultatua: 2022-08-18).

Kanpo estekak aldatu