Ill (Frantzia)

Alsaziako ibaia (Frantzia)

Ill[1] Frantzia ipar-ekialdeko Alsaziako eskualdea hegoaldetik iparraldera zeharkatzen duen ibaia da. Rhin ibaiaren adarra da eta ibilbideren amaieratik gertu Estrasburgo hiria dago[2].

Ill (Frantzia)
Ill ibaia Estrasburgon.
Datu orokorrak
Motaibai
Luzera216,7 km
Geografia
Map
Koordenatuak47°27′41″N 7°15′59″E / 47.4614°N 7.2664°E / 47.4614; 7.2664
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arroaren azalera4.760,5 km²
Arro hidrografikoaRhine basin (en) Itzuli
Ur-emaria54,1 m³/s
Bokalea
()
Rhin

Ibilbidea aldatu

Jura mendien iparraldan sortzen da, Winkel herriaren inguruan, 570metrotako altueran. Hasiera batean ekialderantz jotzen badu ere berehala ekiten dio iparralderanzko bideari. Rhin ibaiaren paraleloan egiten du ibilbide guztia, harik eta Offendorf herrian bat egiten duten arte. Mendebaldean Vosge mendiak ditu eta haietatik erreka ugariren ura jasotzen du.

Hainbat ubide eraiki dira ibilbidean zehar Alsaziako hiri historikoak uholdeetatik babesteko, Mulhousen eta Estrasburgon esate baterako. Estrasburgo sarreran Canal du Faux-Rempart ubideak hiria inguratzen du eta alde zaharraren amaiera berriz elkartzen da Ill ibaiarekin. Horrela Estrasburgoko alde historikoa uharte bihurturik dago (Grande Île)[3] eta XVII. mendeko babes egituren parte garrantzitsua da. Ubide txikiak ere eraiki ziren Petite France barrutian, uraren indarra aprobetxatuko zuten errotak ezartzeko.

Nabigazioa aldatu

Rhin ibaiarekin bat egiten duenetik ibaian gora nabigagarria da Estrasburgoraino. Han esklusak daude ezarrita gora egin ahal izateko[4]. Mulhouseraino jarraitzen du nabigagarria izaten eta han Rodano-Rhin ubidearen bidez Dijonera iris daiteke[5]. Ibilbide hau aisialdirako eta turismorako ontzi txikientzako prestaturik dago[6]. Itsasntzi handiek Rhin ibaian gora egiten dute Canal de la Marne au Rhin ubidean eta ondoren hartzen dute Rodano-Rhin ubidea.

Hiriak aldatu

Alsaziako udalerri nagusiak zeharkatzen ditu Ill ibaiak, hiri batzuetako erdigunera sartzen ez bada ere. Hegoaldetik iparraldera:

Ibaiadarrak aldatu

Guztiak ere mendebaldeko Vosges mendetatik datozkio:

  • Aar
  • Bruche
  • Doller
  • Souffel
  • Thur

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Euskaltzaindia. Europako toponimia fisikoa. .
  2. (Frantsesez) Sandre. «L'ill [A---0030 - Cours d'eau selon la version Carthage 2017»] www.sandre.eaufrance.fr (Noiz kontsultatua: 2022-05-08).
  3. (Frantsesez) «City Guide : La Grande Île de Strasbourg» Visit Alsace 2019-01-22 (Noiz kontsultatua: 2022-05-08).
  4. (Frantsesez) Ecluse de la Petite France. (Noiz kontsultatua: 2022-05-08).
  5. McKnight, Hugh. (2010). Cruising French waterways. (4th ed., rev. argitaraldia) Adlard Coles Nautical ISBN 978-1-4081-9796-7. PMC 855858269. (Noiz kontsultatua: 2022-05-08).
  6. (Gaztelaniaz) «Las orillas del Ill - Strasbourg» Office de tourisme de Strasbourg et sa Région (Noiz kontsultatua: 2022-05-08).

Kanpo estekak aldatu