Rohan jauregia (Estrasburgo)

Rohan jauregia (frantsesez: Palais Rohan) eraikin barrokoa da, Rohan etxeko apezpiku eta kardinalen antzinako egoitza, Estrasburgoko alde zaharrean dagoena, Frantziako Alsazia eskualdean. Monumentu historiko izendaturik dago, eta gaur egun hiru museo hartzen ditu.

Rohan jauregia (Estrasburgo)
 Monumentu historikoa
Kokapena
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboa Metropolitar Frantzia
Eskualdea Ekialde Handia
Lurraldeko administrazio-erakundeRhin Beherea
Frantziako udalerriEstrasburgo
Koordenatuak48°34′52″N 7°45′07″E / 48.581°N 7.752°E / 48.581; 7.752
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1742
Inaugurazioa1741
JabeaVille de Strasbourg (en) Itzuli
Arkitektura
ArkitektoaRobert de Cotte (en) Itzuli
EstiloaArkitektura barrokoa
Ondarea
Mérimée IDPA00085184
Kontaktua
Helbidea2, place du Château
Webgune ofiziala

Rohan Frantziako familia noblea zen, jatorriz Bretainiakoa. Jauregia 1730eko hamarkadan hasi zen eraikitzen, eta 1742an amaitu, Robert de Cottek diseinaturik. Katedralaren ondoan kokatua, Frantziako barroko berantiarraren maisulana da, eta hiriko eraikin garrantzitsuenetako bat. Frantziako zenbait agintari ostatatu ziren bertan, hala nola, Luis XV.a Borboikoa, Maria Antonieta, Napoleon Bonaparte, Karlos X.a Frantziakoa, Luis Filipe Frantziakoa eta Napoleon III.a.

Izena aldatu

Jauregia Palais Rohan izena izatearen arrazoia garbia da: Rohan Etxearen lau familiakide XVIII. mendean zehar Estrasburgoko gotzaintzaren printze-apezpikuak izan ziren:

Historia aldatu

1732 eta 17423 artean eraiki zuen Robert de Cotte arkitektoak Armand-Gaston-Maximilien de Rohan apezpikuarentzat.[1] Estrasburgoko frantses konkistaren ondoren modan jarri zen estilo klasikoan dago eraikia. 1704an, Armand Gastonek, Rohango katedraletik gertu dauden eraikin batzuk erosi zituen. 1727an, Ill ibaiaren ertzeko eraikin zaharrak eraitsi eta jauregia eraikiarazi zuen. Robert de Cottek planoak egin zituen eta lehendabizi Laurent Gourladek lanak gidatu zituen, ondoren Joseph Massolek. 1732an hasitako eraikinak hamar urte geroago amaitu ziren.

Frantziako Iraultzan, eraikina presondegia izan zen. 1794ko abenduaren 21ean, Rohan Jauregian Estrasburgoko Osasun Militarraren Eskola Inperialaren inaugurazio solemnea eskaini zen. Helburua Osasun Ofizialak prestatzea zen. Esperientzia ez zen ondo atera eta, 1870eko porrotaren ondoren, Lyonera eraman zuten eskola.

1920ko urtarrilaren 20tik Frantziako Monumentu historikoaren izendapena du.[2]

2009ko apirilaren 3an, Nicolas Sarkozy Frantziako presidenteak eta Barack Obama AEBko presidenteak Rohan jauregian egin zuten lehen topaketa.

Arkitektura aldatu

Hôtel particulier egitura jarraituz, bisitaria jauregira garaipen arkuan dagoen atari monumental batetik sartzen da; hau Klementzia eta Erlijioa irudikatzen dituzten estatuez koroatua dago. Ezkaratzean cour d 'honneur dago, hau da, patio nagusia. Honek ezker-eskuinean jauregiko eraikin administratibo eta erabilgarriak ditu. Corps de logisek bi solairu ditu, jatorrian beheko solairua gotzainarentzat erreserbatua zegoen, eta solairua bere langileentzat.

Fatxada nagusiak hamazazpi bao bertikal ditu, lau zutabe atxikita eta frontoi triangeluar batez koroatuta dituen erdiko gorputz bat inguratzen duena. Mendebaldean, bao handi bakarra duen liburutegi handi bat dago, multzoaren simetria arintzen duena. Patioaren fatxada intimoagoa da eta pilastrak ditu. Kendutako bi hegal motzek sarrerako atariak babesten dituzte. Iparraldean, katedralaren parean, atari monumentala irekitzen da, angeluko bi pabiloi dotoreren artean zutabeak dituela.

Museoak aldatu

Hiru dira:[3]

Iruditegia aldatu

Bibliografia aldatu

  • Etienne Martin, Marc Walter, Le Palais Rohan, Éditions des musées de Strasbourg, Strasbourg, 2012, 224 or.
  • Jean-Claude Fauveau, Le Prince Louis cardinal de Rohan-Guéméné ou les diamants du roi, L'Harmattan, 2007
  • Étienne Martin, Le Palais Rohan. Musée des Arts décoratifs, Éditions Musées de Strasbourg, Strasbourg, 1998, 68 or. ISBN:2-901833-41-1.

Erreferentziak aldatu

  1. P.J. Fargès-Méricourt, Description de la ville de Strasbourg, Levrault, Strasbourg, 1840, 57 or.
  2. Notice no PA00085184, Mérimée basea, Frantziako Kultura Ministerioa:[1]
  3. https://www.pop.culture.gouv.fr/notice/merimee/PA00085184

Kanpo estekak aldatu