Eneritz

Nafarroa Garaiko udalerria

Eneritz[3][a] Euskal Herriko udalerri bat da, Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta. Iruñeko merindadean eta Izarbeibar-Novenera eskualdean dago, Iruñea hiriburutik 23,9 kilometrora. Altuera 392 eta 693 metro artekoa da, eta 9,45 km²-ko azalera hartzen du. 2023 urtean 301 biztanle zituen.

Eneritz
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Kapandorre karrika, herriko zeharkarrika
Eneritz bandera
Bandera

Eneritz armarria
Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Iruñea
EskualdeaIzarbeibar-Novenera
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
BarrutiaIruñea
Izen ofiziala Enériz / Eneritz
Alkatea
(2019-2023)
Raul Elizalde Villamayor
(hautesle-elkartea)
Posta kodea31153
INE kodea31089
Herritarraeneriztar
Geografia
Koordenatuak42°39′53″N 1°44′37″W / 42.66462354°N 1.74372507°W / 42.66462354; -1.74372507
Azalera9,45 km²
Garaiera392-693 metro
Distantzia23,9 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria301 (2023:  4)
alt_left 139 (%46,2)(2019) (%48,8) 147 alt_right
Dentsitatea31,85 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 14,87
Ugalkortasuna[1]‰ 38,96
Ekonomia
Jarduera[1]% 82,61 (2011)
Desberdintasuna[1]% 0 (2011)
Langabezia[1]% 8,4 (2013)
Euskara
Eremuaeremu mistoa
Euskaldunak[1][2]% 11,00 (2018: %7,69)
Datu gehigarriak
Sorrera1846 (independentzia)

Izarbeibar erdian dago, eta NA-601 errepideak zeharkatzen du. Ibarra zeharkatzen du mutur batetik bestera. Santa Maria Magdalena elizaren inguruan biltzen da, kapandorre garrantzitsu batekin, eta Robo ibaiak bitan banatzen du. Donejakue bideak zeharkatzen du, zehazki Aragoiko adarrak.

Bertako biztanleak eneriztarrak dira.


Somportetik   Donejakue bidea
Aragoiko bidea
Donejakuera
Olkotz
(4,6 km)
   Eneritz    Eunate
(2,8 km)


Izena aldatu

Eneritz toponimoa beste hizkuntza batzuetan ere ezagutzen da, hala nola:

Gainera, toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[4]

  • Eneriz (1084)
  • Eneriç (1226)
  • Enneriz (1350)
  • Eneriz (1366)
  • Eneriz (1534)
  • Eneneriz (1587)
  • Eneriz (1802)
  • Eneritz (1974)
  • Eneritz (1990)

Etimologia aldatu

Mikel Belaskoren arabera, "Ener- izeneko pertsona baten jabetzako lekua" esan nahi du. Beraz, Ener- + -itz osatzen da. Lehenengo elementua identifikatu gabeko pertsonaren izena da eta bigarrena jabetza adierazten duen atzizkia. Julio Caro Barojak pentsatu zuen Enericus bezalako izen bat herriaren izenaren parte zela. Luis Mari Mujikak, aldiz, toponimoan pertsona-izen bat ikusteko aukera baztertuko luke, eta euskararen barruan azalpen bat aurkitzeko joera hartuko luke.

1964ko Baionako Euskal Idazkaritzaren Euskal Herriko leku-izenen zerrendan Eneritz nolabait euskaratuta,[5] eta 1979ko Euskal Herriko udalen izendegian, Euskaltzaindiak Eneritze forma proposatzen zuen, eta 1990ean Eneritz aukeratu zuen arren.

Ezaugarriak aldatu

Armarria aldatu

Enerizko armarriak honako blasoi hau du:[6]

« Hondo gorri batez eta aurrean bere kolorezko mahats-mordoz betetako andui bat dago. Bere gainean ilargi erdi zuri bat eta bere alboetan urrezko bi lehoi daude. »

Bandera aldatu

Enerizko banderak Enerizko armarria dauka hondo zuri baten gainean.

Geografia aldatu

Eneritz Izarbeibar-Novenera eskualdean dago, Izarbeibar ibarrean.

Mugakideak aldatu

Inguru naturala eta kokapena aldatu

Herria Nafarroako Erdialdean dago, zehazki Iruñeko merindadearen hegoaldean. Arrizabalagatik Obanosera doan NA-601 errepidetik heltzen da udalerrira. Mendi garrantzitsuenen artean, Montemotxa, Txaparral eta Castellano daude. Robo ibaia eta Gabildoa errekastoa udalerritik igarotzen dira, euren urak Arga ibaira isurtzen dira.

Klima eta landaredia aldatu

Enerizko klima mediterraneo-kontinental motakoa da, negu hotzak, uda beroak eta idorrak, iparreko zierzo haizea, eta udaberri eta udazken garaiko prezipitazioak dira, udalerriko klimaren ezaugarrietako batzuk. Urteko batez besteko tenperatura 12 eta 13 gradu artekoa eta prezipitazioak 500 eta 700mm bitartekoak dira. Urteroko egun euritsuak 70-80 inguru izaten dira, ugariagoak udalerriaren iparraldeko gune menditsuan.

Arte eta ameztien zuhaitz multzoak gordetzen dira oraindik ere, 180 hektarea inguru. Horrez gain, XIX. mendetik aurrera, 100 hektarea inguru pinu birlandatu ziren, Austriatik ekarritako pinu lariziarra eta pinu beltza, batez ere.

Estazio meteorologikoa aldatu

Eneritzen ez dago estazio meteorologikorik. Hala ere, Gares pareko udalerrian, estazio bat dagoen, itsasoaren mailatik 347 metrora, Nafarroako Gobernuak 1985ean jarritako estazio meteorologikoa dago.[7]


      Datu klimatikoak (Gares, 1981-2020)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 18.5 24.0 26.5 29.0 36.5 40.0 41.5 43.0 38.0 32.0 27.0 21.0 43.0
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 9.7 11.6 15.4 17.0 21.8 26.6 29.6 29.6 25.3 19.6 13.3 9.9 19.1
Batez besteko tenperatura (ºC) 5.4 6.4 9.6 11.5 15.6 19.8 22.5 22.6 19.1 14.4 9.0 5.9 13.5
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 1.1 1.3 3.8 5.9 9.3 13.0 15.5 15.6 12.8 9.1 4.6 1.8 7.8
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -7.0 -10.0 -8.5 -3.0 -0.5 2.0 7.0 5.0 3.0 -0.5 -6.5 -10.0 -10.0
Batez besteko prezipitazioa (mm) 44.2 38.7 51.6 59.5 53.1 45.6 27.0 26.3 38.6 60.3 55.4 57.2 547.5
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) 39.0 29.0 33.6 62.0 42.2 38.5 33.0 85.0 61.5 46.0 59.0 39.0 85.0
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 11.6 10.3 8.8 11.2 11.1 7.2 5.4 4.9 7.8 10.5 11.5 12.8 113.0
Elur egunak (≥ 1 mm) 1.3 1.4 0.9 0.2 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.2 1.2 5.1
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[8]

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.

Ikusi edo aldatu datu gordinak.

Historia aldatu

Aurkitutako lehen aztarnak Burdin Aroko kastro bat dira, Nobla muinoan, herritik 1500 metrora. Erromatarren garaitik zeramika zatiak, txanponak eta horma hondarrak iritsi dira.

Hiribildua eta eliza Iruñeko katedralekoak ziren XII. mendean. Leireko monasterioak eta Jerusalemgo San Joanen ospitaletegiek ere bazituzten lursail batzuk.

XIX. mendearen lehen erdiko erreforma administratiboa egin zen arte, nolabaiteko garrantzia izan zuen Adios eta Ukarrekin izandako ermandadeak, "Magdalenako kofradia" deiturikoak, Urraka erreginak sortua.

Aro Modernoan, Enerizko epaimahaiak 1503ko apirilean bildu ziren, San Martzial baselizako iturriaren ondoan, idatzi zituzten udal-ordenantzak onartzeko. Emakumeek elizan bete beharreko lekuaren ordenantzak lantzen zituzten nagusiki, beren kategoriaren arabera. Hori dela eta, 1533an arazoak izan ziren herriko hainbat emakumeren artean, eta abokatuengana jo behar izan zuten arazoa ebazteko.[9]

1847an eskola zuen, eta bertako maisua aldi berean udaleko idazkaria zen. Bi funtzioengatik 1800 erreal jasotzen zituen urtean. Bere ahariak oso estimatuak ziren; Garesko eta Iruñeko azoketara joaten ziren erostera eta saltzera, eta bere nekazal produktuen artean ardoa ere nabarmentzen zen.

Eneritzek nabarmen egin zuen behera XX. mendearen bigarren erdialdetik aurrera, nahiz eta XXI. mendearen etorrerarekin etxebizitza berri batzuk garatu diren, Iruñea hiriburuarekiko hurbiltasuna eta naturarekiko harremana aprobetxatuz.[10]

Demografia aldatu

2023 urteko erroldaren arabera 301 biztanle zituen Eneritzek.[11]

1842 1857 1860 1877 1887 1897 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2011 2021
346 377 421 444 448 430 419 404 403 355 342 337 268 233 193 189 215 358 296
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Ekonomia aldatu

Enerizko ekonomiaren jarduera nagusia nekazaritza da, mahastiak eta zerealak bereziki. 1921eko apirilaren 4an Nafarroako nekazaritza aurrezki kutxak sustaturiko koperatiba sortu zen, eta 1947ko martxoaren 19an San Isidro upategi koperatiba (gaur egun desagertua).

Lur komunek 287 hektarea hartzen dituzte (erroldaturiko lurren %30 inguru).

Politika aldatu

Enerizko udaletxea herrigunean dago. Udalbatza udalerriko alkateak eta sei zinegotzik osatzen dute. Egungo alkatea Raul Elizalde Villamayor da, Enerizko hautesle-elkarteko hautagai gisa aurkeztu zena.

Hauteskundeak aldatu

Udal hauteskundeak aldatu

Alderdia Legealdiko eserlekuak, hasiera-urtearen arabera
1979 1983 1987 1991 1995 1999 2003 2007 2011 2015 2019
Enerizko hautesle-elkartea 1 - 4 3 5 5 - - - 7 7
Nafarroako Demokraten Elkargunea - - - - - - - 7 7 - -
Orreaga - - - - - - 5 - - - -
Mendeartea - - - - - - 0 - - - -
Enerizko Talde Indepdendentea - - 1 2 0 0 - - - - -
Enerizko Independenteak 4 5 - - - - - - - - -

Foru hauteskundeak aldatu

Hauek dira Nafarroako Parlamenturako hauteskundeen azken bi deialdiak:

2019ko Nafarroako Parlamenturako hauteskundeak
Alderdia Bozak
guztira % +/-
 Navarra Suma 83 51,23 -
 Nafarroako Alderdi Sozialista 29 17,90 21
 Geroa Bai 27 16,67 4
 Euskal Herria Bildu 12 7,41 2
 Ahal Dugu 5 3,09 11
 Izquierda-Ezkerra 3 1,85 0
 Nafarroako Ordezkaritza Kanabikoa 3 1,85 1
2015eko Nafarroako Parlamenturako hauteskundeak
Alderdia Bozak
guztira % +/-
 Nafar Herriaren Batasuna 62 38,51 ?
 Geroa Bai 23 14,29 ?
 Nafarroako Alderdi Popularra 17 10,56 ?
 Ahal Dugu 16 9,94 ?
 Euskal Herria Bildu 10 6,21 ?
 Nafarroako Alderdi Sozialista 8 4,97 ?
 Batasuna, Aurrerapena eta Demokrazia 8 4,97 ?
 Herritarrak - Herritarron Alderdia 6 3,73 ?
 Izquierda-Ezkerra 3 1,86 ?
 Nafarroako Ordezkaritza Kanabikoa 2 1,24 ?
 Solidaritate eta Autogestio Internazionalista 2 1,24 ?
 Equo 2 1,24 ?
 Animalien Tratu Txarren Kontrako Alderdia 1 0,62 ?

Udala aldatu

Udalaren egoitza eta udaletxea herrigunean dago. Udaletxea 1981. urtean eraiki zen eraikin zaharraren gainean. Bi solairuko eraikin modernoa da.

  • HELBIDEA: Donibane kalea, z/g

Egungo banaketa aldatu

Enerizko Udala zinegotzik eta alkateak osatzen dute, demokratikoki hautatuak. Alkatea Raul Elizalde Villamayor da, Enerizko hautesle-elkartea zerrendakoa. Zinegotziak 6 daude:

  • Gabriel Esparza Isasi (Enerizko hautesle-elkartea)
  • Ricardo Fernandez Mendez (Enerizko hautesle-elkartea)
  • Elia Izurieta Errea (Enerizko hautesle-elkartea)
  • Libe Lozano Rubio (Enerizko hautesle-elkartea)
  • Mikel Luquin Zabalza (Enerizko hautesle-elkartea)
  • Miguel Villamayor Ayesa (Enerizko hautesle-elkartea)

Bere idazkaria, Adios, Legarda, Muruzabal, Obanos, Tirapu, Ukar eta Uterga Udaletako idazkari ere bada.

Alkateak aldatu

1979tik, Eneritzek 6 alkate izan ditu:

Alkatea Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera Alderdia[12]
? 1979 1987 Enerizko Independenteak
? 1987 2003 Enerizko hautesle-elkartea
? 2003 2007 Orreaga
Alberto Valencia Trueba 2007 2015 Nafarroako Demokraten Elkargunea
David Villarroya González 2015 2019 Enerizko hautesle-elkartea
Raul Elizalde Villamayor 2019 jardunean Enerizko hautesle-elkartea

Garraioa aldatu

Nafarroako Hiriarteko Garraioa sareko 334 lineak zerbitzua ematen dio udalerri honi. Herriak bi autobus geldialdiak ditu zeharkarrikan, bat Gareserantz eta bertze bat Arrizabalagarantz.

  Nafarroako Hiriarteko Garraioa
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
334 Gares AdiosEneritzUkarAñorbeTirapuOlkotzMuru ArtederretaBiurrun Arrizabalaga

Hirigintza aldatu

 
Enerizko etxe bat

Eneritzek jauregi-motako arkitektura jasoaren adibide on batzuk ditu, hala nola Karrika Nagusiko 13. zenbakia, XVI. mende amaierako edo XVII. mende hasierako jauregitxo bat, harlandua eta adreilua tartekatzen dituena. Azken hori azken solairuan dago, eta beheko solairuan hiru sarrera ditu, molduradun dintelduak, erdi-puntua eta arku beheratuak; gainerako argiak zuzenak dira. Erdiko altueran balkoi jarraituak ditu, eta horien artean hasierako barrokoko armarria, txirrin bidezko kerubina, tenante dohakabeak eta bandadun zelai laurdendua eta erbel muntatua. Barrokoa ere bai, baina, ziur aski, beranduxeago eta nobleagoa da kale horretan bertan dagoen jauregia. Bolumen kubikoa du, hiru solairu, lau isurkiko estalkia eta alboetako fatxadak, nolabaiteko itxura militarrarekin atzeraemanak. Teilatupea adreiluzkoa da eta erdi-puntuko arkuteria itsuak ditu. Balkoi jarraitua nabarmentzen da alboko fatxadako mentsulen gainean. Haren azpian arku beheratuko sarrera bat dago, bakarra, gainerako argiak ateburuan baitaude. Oinplano noblean bi armarri ditu, bata alabastrozkoa eta bestea 1614ko data duen harrizkoa. Goiko aldean beste jauregi txiki bat dago, aurrekoak baino txikiagoa, eta jada ikusita dagoen estilistikarekin jarraitzen du, adreiluzko bigarren oinplanoarekin. Txikiagoa da, bi altuera baino ez ditu, eta harlandua fatxada nagusiko beheko solairuan baino ez da erabiltzen. Gainerakoan, baoak zuzenak dira, sarrera alboetan moldurak eta belarriak ditu beheko solairuan, eta armarri guztiz barrokoa, kasketa tinbrezkoa eta larruz eta landaretzaz orlatua. Multzoa XVIII. mendekoa da.

Badira armarridun etxe batzuk, aurrekoen jauregi-izaerarik ez dutenak, hala nola Karrika Nagusian, zubiaren ondoan, garapen horizontala dutenak eta harlangaitzez landutako baoak eta izkinak harlanduzkoak. XVII. mendeko armarri barrokoa du, kasketa, larruzko kartela eta zelai zirkularra. Armarri heraldikoaren beste adibide bat, beranduagokoa, XVIII. mendekoa, aurrekoaren ezaugarriak dituen beste etxetzar batean dago. Bertan, berriz ere kasketaz tindatua dago, eta maskaroia du oinarrian, landare-orlatua eta zelai laurdendua. Udalerriaren behealdean beste laginen bat ere badago, hala nola, tipologia bera duen baina lehoi eramaileekin eta Martín Billanuebaren armarriekin eta 1700. urtearekin, inskripzioaren arabera; edo beste bat zaharberritutako eraikin batean, XVIII. mendearen bigarren erdikoa, oropel, kasket eta bost roelekin orlatuta. Aparteko aipamena merezi du ostatua deiturikoak, inpostaz markatutako hiru altuerako eraikina, garapen horizontalekoa, harlanduz landua. Bao dintelduen lerro egituratua du, orejetak dituen plaka lauz markoztatuta. XIX. mendekoa da.

Kultura aldatu

Euskara aldatu

Luis Luziano Bonapartek, 1869an, Eneritz sailkatu zituen, Izarbeibarreko herri guztiekin, hegoaldeko goi-nafarrera euskalkian.[13]

Koldo Zuazok, 2010ean, Eneritz ez-euskal-eremuan sailkatu zen.[14]

Ibar honetan hitz egiten den euskarak bere berezitasunak ditu. Horregatik sailkatzen da izarbeibarrera azpieuskalkian. Euskara batuaren itzalean alfabetatutako hainbat euskaldun baden arren, Orbaibarreko mintzaira zaharrak hiztun gaberik dakite.

Nafarroako Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera, Eneritz eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %3,35k zekien euskaraz hitz egiten, 2010ean % 3,31 eta 2018n % 11,00k.

2008an Nafarroako Ezker Batuak eta Nafarroa Baik Euskararen Foru Legea aldatu eta eremu mistoan udalerri gehiago sartzeko (horien artean Eneritz ) proposamena aurkeztu zuten Nafarroako Parlamentuan. Nafar Herriaren Batasuna ez beste talde guztien baiezko botoarekin proposamena aurrera aterako zela zirudienean, Nafarroako Alderdi Sozialistaren ustegabeko jarrera aldaketak, atzera bota zuen gune mistoaren hedapena.[15]

2009ko urtarriletik udalerriaren izen ofiziala Enériz <> Eneritz da.

2017ko ekainaren 22an Nafarroako Parlamentuak eremu mistora pasatzea erabaki zuen, beste 43 udalekin batean.

Jaiak aldatu

Ondasun nabarmenak aldatu

Ikus zerrenda: «Enerizko kultura ondasunak»

Eneriztar ospetsuak aldatu

Irudiak aldatu

Oharrak aldatu

  1. /enéɾit͡s̻/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza bigarren silaban

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d e f Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 50-55 or..
  3. Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
  4. «Eneritz - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).
  5. Baionako Euskal Idazkaritza. (1974). «Euskal Herriko leku-izenak» Jakin 8: 164–179..
  6. Otazu Ripa, Jesús Lorenzo. (D.L. 1990). Heraldica municipal, merindad de Pamplona. Diputación Foral de Navarra, Dirección de Turismo, Bibliotecas y Cultura Popular ISBN 84-235-0276-7. PMC 911388951. (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
  7. Meteo Navarra. «Estazioko datuak - Gares» meteoeu.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-09-01).
  8. Garesko estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).
  9. (Gaztelaniaz) «Eneritz - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-29).
  10. Nafarroako Entziklopedia Handia | ENERITZ. (Noiz kontsultatua: 2022-12-29).
  11. «Adios» www.ine.es (Espainiako Estatistika Institutua) (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
  12. (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2020-05-05).
  13. Luis Luziano Bonaparte. Carte des Sept Provinces Basques, montrant la delimitation actuelle de l´euscara, et ses divisions en dialectes, sous-dialectes et varietés, 1863.
  14. Koldo Zuazo. El euskera y sus dialectos. Alberdania, 2010.
  15. Euskarakultur.com webguneko albistea.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu