Legarda (udalerria)

Nafarroa Garaiko udalerria
Artikulu hau Izarbeibarreko herriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Legarda».

Legarda[2] Nafarroa Garaiko udalerria da, Iruñeko merindadean dagoena. Iruñetik 48 kilometrora dago. 8,29 kilometro koadroko eremua du, eta 114 biztanle zituen 2014. urteko erroldaren arabera.

Legarda
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Legarda.JPG

Legardako armarria


Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroako Foru Erkidegoa
Merindadea Iruñeko merindadea
Eskualdea Gares
Izen ofiziala Escudo de Legarda.svg Legarda
Alkatea Silvestre Beltzunegi Otano
(AEIL, indep.)
Posta kodea 31146
INE kodea 31147
Herritarra legardar
Kokapena
Koordenatuak 42° 42′ 44″ N, 1° 46′ 13″ W / 42.712222222222°N,1.7702777777778°W / 42.712222222222; -1.7702777777778Koordenatuak: 42° 42′ 44″ N, 1° 46′ 13″ W / 42.712222222222°N,1.7702777777778°W / 42.712222222222; -1.7702777777778
Azalera 8,29 km2
Garaiera 479 metro
Distantzia 15 km Iruñera
Demografia
Biztanleria 117 (2019)
Green Arrow Up.svg4 (2018)
alt_left 52 (%44.4)65 (%55.6) alt_right
Dentsitatea 13,75 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
Green Arrow Up.svg% 22,92
Zahartze tasa[1] % 31,02
Ugalkortasun tasa[1] ‰ 117,65
Ekonomia
Jarduera tasa[1] % 0 (2011)
Genero desoreka[1] % 0 (2011)
Langabezia erregistratua[1] % 3,51 (2013)
Kultura
Euskaldunak % 0 (2010)
Euskararen erabilera % 0,0 (2011)
Datu gehigarriak
Webgunea http://www.legarda.es/

Iruñerriko Mankomunitatea arduratzen da zabor-bilketa, ur-hornidura eta bestelako zerbitzuak eskaintzeaz, Iruñea inguruko gune metropolitarreko beste hainbat herritan bezala.

GeografiaAldatu

Inguru naturala eta kokapenaAldatu

 
Legardako eliza.

Nafarroa Garaiko erdialdean dago da, Izarbeibarrean, Iruñerritik hegoaldera dagoen lehen haranean, eta Iruñeko merindadearen hegoaldean. Zizur Zendearekin egiten du muga iparraldean, Utergarekin ekialdean, Muruzabal eta Obanosekin mendebaldean, eta Garesekin hegoaldean.

Klima eta landarediaAldatu

Klima udalerriaren gehienean mediterraneo motakoa da, eta udalerriko gunerik menditsuenetan ezaugarri azpimediterraneoak ditu. Urteko batez besteko tenperatura 10 gradukoa da iparraldeko mendietan, eta 13 eta 14 gradu bitartekoa hegoaldeko gune lauetan. Prezipitazioak, bestalde, 600 eta 800mm artekoak izaten dira. Urteroko egun euritsuak 80 izaten dira Legardako herrigunean, eta 100 edo gehiago iparraldean.

1989. urtean ez zen apenas jatorrizko zuhaitzik geratzen, eta gaur egun gizakiaren eragina dela eta, zuhaixkak baino ez daude antzinako basoak zeuden tokian. XIX. mendean hasitako birlandaketeei esker, 87 hektarea pinu beltz austriar eta pinu lariziar (Pinus nigra) hazten dira herriaren inguruko lurretan.

EkonomiaAldatu

Historikoki ardogintza izan da herriko iharduera ekonomiko nagusia nekazaritzarekin batera. Dena den, XX. mendean mahastietan agerturiko gaixotasun batek, asko gutxitu zuen ardogintza, eta herriak biztanle asko galdu zituen. Gehienak Iruñerrira jo zuten baldintza hobeen bila.

DemografiaAldatu

Legardako biztanleria
Datu-iturria: www.ine.es

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko bi etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %1,79, Nafarroa Garaiko batezbestekoaren azpitik).

PolitikaAldatu

Udal hauteskundeakAldatu

2003an bezala, 2007an ere Agrupación Electoral Independiente Legarda (AEIL) herri ekimeneko Silvestre Beltzunegi Otano atera zen alkate. Zerrendak Udaletxeko bost zinegotziak lortu zituen. Baliogabeko botoak lau izan ziren (emandako guztien %4,55) eta boto zuriak sei (%7,14). Abstentzioa %14,56koa izan zen.

Legardako Udala
Alderdia Botoak Aukeratua?
Silvestre Beltzunegi Otano (AEIL) 59 Bai
Alfonso Iriarte Eusa (AEIL) 50 Bai
Luis Fernando Joao Alastuey (AEIL) 43 Bai
Francisco Javier Antonio Larunbre Antsoain (AEIL) 38 Bai
Resurreccion San Martin Ibarrola (AEIL) 38 Bai

2011n ere AEIL izan zen aurkeztutako zerrenda bakarra; Beltzunegik alkate kargua berretsi zuen.

UdaletxeaAldatu

Legardako udaletxeko idazkaria, Adios, Eneritz, Muruzabal, Obanos, Tirapu, Ukar eta Utergako idazkari ere bada.

  • HELBIDEA: Kale Nagusia z/g

AlkateakAldatu

2003-2007 Silvestre Beltzunegi Otano AEIL
2007-2011 Silvestre Beltzunegi Otano AEIL
2011- Silvestre Beltzunegi Otano AEIL

Azpiegitura eta garraioakAldatu

La Estellesa autobus konpainiak Aguilar Kodes eta Iruñea bitarteko autobus linea ustiatzen du. Lineak bi zerbitzu dauzka Aguilar Kodesko norantzan eta lau zerbitzu kontrako norabidean. Linearen ibilbidea honakoa da:

EuskaraAldatu

Nafarroako Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Legarda eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %13,50 ia euskaldunak ziren.

2008an Nafarroako Ezker Batuak eta Nafarroa Baik Euskararen Foru Legea aldatu eta gune mistoan udalerri gehiago sartzeko (horien artean Legarda) proposamena aurkeztu zuten Nafarroako Legebiltzarrean. UPN ez beste talde guztien baiezko botoarekin proposamena aurrera aterako zela zirudienean, PSN alderdiaren ustegabeko jarrera aldaketak, atzera bota zuen gune mistoaren hedapena[3].

Ondasun nabarmenakAldatu

  • Jasokundeko Andre Mariaren eliza, XIV. mendeko eliza gotikoa.
  • Akituraingo San Salbadorren baseliza
  • Santa Ageda baseliza
  • Santa Barbara baseliza

Ikus, gaineraAldatu

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa