Olkotz

Biurrun-Olkozko kontzejua, Nafarroa Garaia

Olkotz[1][a] Euskal Herriko udalerri zaharra eta kontzeju bat da, Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta. Iruñeko merindadean eta Izarbeibar-Novenera eskualdean dago, Iruñea hiriburutik 21,3 kilometrora. Altuera 469 eta 699 metro artekoa da, eta 6,50 km²-ko azalera hartzen du. 2020 urtean 46 biztanle zituen.

Olkotz
 Nafarroa GaraiaEuskal Herria
San Migel eliza eta Olkotzeko dorrea zeharkarrikatik
  
Map
Kokapena
Herrialdea Nafarroa Garaia
EskualdeaIzarbeibar-Novenera
UdalerriaBiurrun-Olkotz
Administrazioa
Motakontzeju
Izen ofiziala Olcoz
Burua
(2015-2023)
Ricardo Gonzalez Elorz
(kontzejuburua)
Posta kodea31398
Herritarraolkoztar, errusiar
EzizenaErrusia
Geografia
Koordenatuak42°39′58″N 1°40′51″W / 42.66611°N 1.68083°W / 42.66611; -1.68083
Azalera6,50 km²
Garaiera580 metro
Distantzia21,3 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria46 (2020)

Bertako biztanleak olkoztarrak dira. Lagunartean, "errusiarrak" esaten zaie.

1929tik Biurrun-Olkotz udalerrian dago, ondoko Biurrun kontzejuarekin batera.


Somportetik   Donejakue bidea
Aragoiko bidea
Donejakuera
Muru Artederreta
(1,3 km)
   Olkotz    Eneritz
(4,6 km)


Olkotz toponimoa beste hizkuntza batzuetan ere ezagutzen da, hala nola:

Gainera, toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]

  • Olcoz (1114)
  • Olcoz (1173)
  • Olcoç (1237)
  • Olcotz (1238)
  • Olquoç (1257)
  • Elcoz (1366)
  • Olcuoz (1534)
  • Olcoz (1587)
  • Halcoz (1587)
  • Olcoz (1802)
  • Olkoz (1911)
  • Olkotz (1990)

Etimologia

aldatu

Mikel Belaskorentzat, Euskal Herriko bertze hainbat leku bezala, "Olk izeneko pertsona baten lekua" litzateke, izen hau eta -otz atzizkia elkartuz osatua, jabetza adierazten duen atzizkia.

Beste azalpen bat Jean-Baptiste Orpustanek proposatzen duena da, Alfonso Irigoien aipatuz, izena hitz batekin lotuz, olka, eta honen aldaerak ouka eta oka bezala. Guztiak galiarrak izango ziren, eta latin berantiarrean eta ertaroar latinean erabiliko ziren. Horietatik, frantsesez ouche (etxe baten inguruko lur ona, hezea, belardia edo lorategia) eta leoneraz huerga (ur-ibilgu batetik hurbil dagoen lorategia) eratortzen dira, eta gero gaztelaniara huelga gisa igarotzen dira. Orpustanek Okoze herriaren izena aipatzen du, Olcotz 1249an dokumentatua, Okoz 1264an, Occoz 1294an, Hocoz 1350ean eta Ocoz 1413an.

Gainera, Artederretan duen kokapenagatik, ondoko Muru herriaren ondoan ziertzo edo ipar haizearekiko esposizio handia jasaten du, baina Muru ez bezala, Olkotz ez dago bi muinoen artean babestua, baizik eta ordoki txikiaren gainean. Honek, Errusia bezala ezagutua izatea eragiten du, eta, ondorioz, bertako biztanleak, errusiar ezizenez ezezagunak izatea.[3]

Ezaugarriak

aldatu

Armarria

aldatu

Olkotzeko armarriak honako blasoi hau du:[4]

« Hondo gorri batez eta aurrean bere kolorezko mahatsondo bat dago. Gainean, urrzko gurutze bat. »

Bandera

aldatu

Olkotzeko banderak Olkotzeko armarria dauka hondo gorri baten gainean.

Geografia

aldatu

Olkotz Izarbeibar-Novenera eskualdean dago, Izarbeibar ibarrean eta Biurrun-Olkotz udalerrian.

Ingurune naturala eta kokapena

aldatu

Herria Nafarroa erdialdean kokatzen da, Iruñerriko gune-metropolitarreko hegoaldeko lehen ibarrean. Herrira heltzeko Iruña eta Tutera arteko N-121 errepidea hartu behar da eta ondoren herrira heltzen den toki-errepidea.

Klima eta landaredia

aldatu

Udalerriko klima mediterraneo kontinental motakoa da, eta urteko batez besteko balioak honako hauek dira: tenperatura, 12-14 Celsius gradu artekoa, eta prezipitazioak 500-800 mm bitartekoak. Urteko egun euritsuak 70 izaten dira hegoaldean, eta 90 edo gehiago gunerik menditsuenetan.

Olkotzen ez da ia lehengo ameztien edo artadien arrastorik geratzen, baina gizakiak eragin aurretik udalerriaren zatirik handienean horiek ziren zuhaizti sarrienak. Gaur egun, bakandutako baso horietan, landaturiko pinu beltz austriarra da espezierik ugariena.

Estazio meteorologikoa

aldatu

Olkotzen ez dago estazio meteorologikorik. Hala ere, Gares pareko udalerrian, estazio bat dagoen, itsasoaren mailatik 347 metrora, Nafarroako Gobernuak 1985ean jarritako estazio meteorologikoa dago.[5]


      Datu klimatikoak (Gares, 1981-2020)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 18.5 24.0 26.5 29.0 36.5 40.0 41.5 43.0 38.0 32.0 27.0 21.0 43.0
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 9.7 11.6 15.4 17.0 21.8 26.6 29.6 29.6 25.3 19.6 13.3 9.9 19.1
Batez besteko tenperatura (ºC) 5.4 6.4 9.6 11.5 15.6 19.8 22.5 22.6 19.1 14.4 9.0 5.9 13.5
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 1.1 1.3 3.8 5.9 9.3 13.0 15.5 15.6 12.8 9.1 4.6 1.8 7.8
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -7.0 -10.0 -8.5 -3.0 -0.5 2.0 7.0 5.0 3.0 -0.5 -6.5 -10.0 -10.0
Batez besteko prezipitazioa (mm) 44.2 38.7 51.6 59.5 53.1 45.6 27.0 26.3 38.6 60.3 55.4 57.2 547.5
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) 39.0 29.0 33.6 62.0 42.2 38.5 33.0 85.0 61.5 46.0 59.0 39.0 85.0
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 11.6 10.3 8.8 11.2 11.1 7.2 5.4 4.9 7.8 10.5 11.5 12.8 113.0
Elur egunak (≥ 1 mm) 1.3 1.4 0.9 0.2 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.2 1.2 5.1
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[6]

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.

Ikusi edo aldatu datu gordinak.

Historia

aldatu

Iruñeko katedralak eta Iratxeko monasterioak XII. mendetik aurrera, eta Jerusalemgo San Juanek XIII. mendetik aurrera lursailak izan zituzten.

Bere historia Izarbeibarrekoa izan zen, banaketa administratibo hori existitu zen bitartean. Gero, XIX. mendean, Olkotz udal proprio bihurtu zen, eta, XX. mendean, Biurrun-Olkotz udalerria eratu zuen. 1835-1845eko udal erreformetara arte, herriak bere errejidoreak aukeratzen zituen; horietatik, administrazio erregimen erkidearen menpe geratu zen.

Era berean, herria zen bere parrokiako abatea aurkezteko eskubidea erabiltzen zuena, eta 1847an elizak onuradun bat zuen, zeinaren aurkezpena erregeari edo Jerusalemgo San Joan ordenako komendadoreari zegokion, postua hutsik geratu zen hilabetearen arabera.

1847an, eskolak zituen, eta bertako maisuak 72 gari-lapurreta eta 62 ardo-pegar sumatzen zituen urtero.

Demografia

aldatu

2020 urteko erroldaren arabera 46 biztanle zituen Olkotzek.[7][8]

1842 1857 1860 1877 1887 1897 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2011 2021
210 264 287 243 246 204 195 175 191 ? ? ? 134 ? ? ? 49 43 43
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Politika

aldatu

Olkotzeko kontzejua kontzejuburuak osatzen du. Egungo kontzejuburua Ricardo Gonzalez Elorz da.

Kontzejuburuak

aldatu

2011tik, Olkotzek 2 kontzejuburuak izan ditu:

Kontzejuburu Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera
Pablo Labiano Jauregui 2011 2015
Ricardo Gonzalez Elorz 2015 2019
Ricardo Gonzalez Elorz 2019 jardunean

Garraioa

aldatu

Nafarroako Hiriarteko Garraioa sareko 334 lineak zerbitzua ematen dio udalerri honi. Herriak autobus geldialdi bakarra du zeharkarrikan Gareserantz eta Arrizabalagarantz.

  Nafarroako Hiriarteko Garraioa
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
334 Gares AdiosEneritzUkarAñorbeTirapuOlkotzMuru ArtederretaBiurrun Arrizabalaga

Kultura

aldatu

Euskara

aldatu

Luis Luziano Bonapartek, 1869an, Olkotz sailkatu zituen, Izarbeibarreko herri guztiekin, hegoaldeko goi-nafarrera euskalkian.[9]

Koldo Zuazok, 2010ean, Olkotz ez-euskal-eremuan sailkatu zen.[10]

Ibar honetan hitz egiten den euskarak bere berezitasunak ditu. Horregatik sailkatzen da izarbeibarrera azpieuskalkian. Euskara batuaren itzalean alfabetatutako hainbat euskaldun baden arren, Orbaibarreko mintzaira zaharrak hiztun gaberik dakite.

Nafarroako Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera, Biurrun-Olkotz eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %3,87k zekien euskaraz hitz egiten, 2010ean % 3,78 eta 2018n % 5,60k.

2008an Nafarroako Ezker Batuak eta Nafarroa Baik Euskararen Foru Legea aldatu eta eremu mistoan udalerri gehiago sartzeko (horien artean Biurrun-Olkotz) proposamena aurkeztu zuten Nafarroako Parlamentuan. Nafar Herriaren Batasuna ez beste talde guztien baiezko botoarekin proposamena aurrera aterako zela zirudienean, Nafarroako Alderdi Sozialistaren ustegabeko jarrera aldaketak, atzera bota zuen gune mistoaren hedapena.[11]

2017ko ekainaren 22an Nafarroako Parlamentuak Biurrun-Olkotz eremu mistora pasatzea erabaki zuen, beste 43 udalekin batean.

Ondasun nabarmenak

aldatu

Oharrak

aldatu
  1. /olkót͡s̻/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza bigarren silaban

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
  2. «Olkotz - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).
  3. Olkotz. (Noiz kontsultatua: 2023-01-07).
  4. Otazu Ripa, Jesús Lorenzo. (D.L. 1990). Heraldica municipal, merindad de Pamplona. Diputación Foral de Navarra, Dirección de Turismo, Bibliotecas y Cultura Popular ISBN 84-235-0276-7. PMC 911388951. (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
  5. Meteo Navarra. «Estazioko datuak - Gares» meteoeu.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-09-01).
  6. Garesko estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).
  7. «Olkotz» www.ine.es (Espainiako Estatistika Institutua) (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
  8. «Olkotz» www.ine.es (Espainiako Estatistika Institutua) (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
  9. Luis Luziano Bonaparte. Carte des Sept Provinces Basques, montrant la delimitation actuelle de l´euscara, et ses divisions en dialectes, sous-dialectes et varietés, 1863.
  10. Koldo Zuazo. El euskera y sus dialectos. Alberdania, 2010.
  11. Euskarakultur.com webguneko albistea.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu