Beatriz Zabalondo
Beatriz Zabalondo Loidi (Elgeta, 1961) euskalari eta euskaltzalea da, irakaslea Mondragon Unibertsitatean eta Euskal Herriko Unibertsitatean, eta komunikabideetan euskara zuzentzaile lanak egindakoa, ETBn eta bereziki, Euskaldunon Egunkariaren sorrerako taldean. Berria egunkaria argitaratzen duen Berria Taldeko administrazio kontseiluko kide da 2011tik, eta kontseilu horretako presidente 2013tik[1].[2]
Beatriz Zabalondo | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Elgeta, 1961 (62/63 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea 2013) doktoretza : komunikazio |
Tesi zuzendaria | Txema Ramirez de la Piscina Martinez |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Euskal Herriko Unibertsitatea Mondragon Unibertsitatea Mondragon Unibertsitatea (2005eko irailaren 19a - 2011ko urriaren 20a) Mondragon Unibertsitatea (2006ko irailaren 10a - 2009ko abuztuaren 31) Mondragon Unibertsitatea (2009ko irailaren 1a - 2011ko urriaren 20a) |
Kidetza | Udako Euskal Unibertsitatea Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartea |
Formakuntzaz, ingeniaritza teknikoko eta kazetaritzako ikasketak egin izan ditu. Tesia (Txema Ramirez de la Piscinak zuzendua) defenditu zuen 2013an, doktoradutza lortzeko: Lagunarteko hizkera ETBko fikzio seriatuan: euskararen normalizazioaren ispilu? bikoizketa euskal herrian (1982-2013): sorrera, garapena eta gainbehera[3].
Euskaldunon Egunkaria eta Berria egunkarien Estilo Liburuetan lan egin izan du. EIZIE elkarteko kide, elkarteko presidente ere izana da[4].
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Beatriz Zabalondo Loidi - hgh - HGH Hedabideak, Gizartea eta Hezkuntza Ikerketa Taldea - UPV/EHU» hgh (Noiz kontsultatua: 2021-02-23).
- ↑ «Beatriz Zabalondo elgetarra izango da Berria Taldeko presidentea - Debagoiena» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2021-02-23).
- ↑ Loidi, Beatriz Zabalondo. (2014). Lagunarteko hizkera etbko fikzio seriatuan: euskararen normalizazioaren ispilu? bikoizketa euskal herrian (1982-2013): sorrera, garapena eta gainbehera. Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea (Noiz kontsultatua: 2021-02-23).
- ↑ «Beatriz Zabalondo izango da EIZIEren lehendakari» EIZIE (Noiz kontsultatua: 2021-02-23).