Pedro Antonio Olañeta
Pedro Antonio Olañeta Markiegi (Ubera,[oh 1] Elgeta, 1770eko azaroaren 16a – Tumusla, Bolivia 1825eko apirilaren 2a) gipuzkoar militar eta politikari erregezalea izan zen, Peru Garaiko independentisten aurka borrokatu zena. 1825eko maiatzaren 27an, Río de la Platako erregeorde izendatu zuen Fernando VII.ak, baina zendua zen orduko.
Pedro Antonio Olañeta | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Elgeta, 1774ko azaroaren 16a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Tumusla, 1825eko apirilaren 2a (50 urte) |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | militarra eta merkataria |
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Peruko Errege Armada |
Gradua | jeneral |
Parte hartutako gatazkak | Boliviako independentzia Argentinako Independentzia Gerra |
Bizitza
aldatuPedro Antonio Olañeta Uberan jaio zen, 1770ean, familia xume batean. 1787an, Ameriketara joan zen gurasoekin. Jujuyn kokaturik, merkataritzan jardun zuen. 1803an, Santiago de Cotagaitako miliziako sarjentu izendatu zuten.[1]
1810eko Maiatzeko Iraultza gertatu zelarik, erregezaleen aldera lerratu zen, eta José Manuel de Goyenecheren armadari batu zitzaion 1811n.[1] Batez ere, Jujuy probintzian borrokatu zen Río de la Platako independentisten aurka. 1815eko azaroaren 29an, Joaquín de la Pezuelaren esanera, Vilumako guduan nabarmendu zen eta, jarraian, Potosí hartu. 1820ko kanpainan, Juan Ramírez jeneralaren agindura, Jujuy eta Salta hartu zituen.[1]
Absolutista sutsua, gogo txarrez hartu zuen 1820ko konstituzio liberala. 1824ko urtarrilean, Fernando VII.ak Espainiako koroa berreskuratua zuela jakin zuenean, José de la Serna erregeordearen kontra matxinatu zen. Ez zuen onartu Ayacuchoko kapitulazioa, eta independentisten aurkako borrokari eutsi zion. 1825eko apirilaren 1ean, Carlos Medinaceliren tropek garaitu zuten Tumuslan; larriki zauritua, biharamunean hil zen.[1]
Oharrak
aldatu- ↑ Ubera Elgetako auzoa zen garai hartan.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ a b c d Martín-Lanuza, Alberto. Pedro Antonio de Olañeta Marquiegui. dbe.rah.es (Noiz kontsultatua: 2024-6-20).