Diru-paper

Billete» orritik birbideratua)
Billets de 5000.jpg

Diru-papera edo billetea paperean inprimatutako dirua da, zehazkiago diru fiduziarioa (balio materialik ez duelako) egungo txanpon gehienek bezalaxe. Herrialde edo lurralde bateko banku zentralak edo legezko beste erakunde batek inprimatu eta jaulkitzen du, herrialde horretako erabilera legaleko diru moduan. Txanponak diru kopuru txikietarako erabiltzen diren bitartean, diru-papera kopuru handietarako erabili ohi da. Izan ere, kopuru handietarako txanponak ez dira oso erosoak.

HistoriaAldatu

Diru-papera Txinan sortu zen VII. mendean, baina ez zen ofizialki erabili 812. urtera arte (IX. mendea). Biztanleen artean merkataritza erraztuko lukeen kanbio-bide bat bezala sortu zen.

XIII. mendean, Marko Polo izeneko herritar veneziar batek bidaia luze bati ekin zion Txinara. Gertaera berezi horrek ospetsu egin zuen. Bidaia horretan egindako oharrek Mendebaldean txanpon-paperaren ekoizpenari eta erabilerari buruz dauden lehen erreferentziak biltzen dituzte. Paper hori Europan garai hartan nagusi ziren baldintzetarako ordainketa ulertezina zen. Marco Poloren garaikideentzat, informazio horrek fantasiazkoa eta sinesgarritasunik gabea zirudien. Esploratzaile ezagunaren baieztapenak urte batzuk geroago baino ezin izan ziren egiaztatu, Ming.3 dinastiak XIV. mendean jaulkitako billeteekin. Txinatarrek diru hegalaria deitu zieten bileteei pisu txikia zutelako eta eremu handi samarrean ibiltzeko erraztasunagatik. X. mende inguruan oso ondo egituratutako zirkulazio-sistema zuten. Txanpon-papera existitzen hasi eta gutxira, ordainbide horren faltsutzaile saihestezinak agertu ziren. Artxibo batzuek arazo horren aurka Txinako agintariek egin zuten borroka deskribatzen dute. Aplikatutako zigorrak ez ziren txikiak eta faltsukeria heriotzarekin zigortzen zen.

Faltsifikazioa eta segurtasun neurriakAldatu

Urrezko eta zilarrezko txanponak faltsutzea ez zen hain errentagarria. Bileteak papera besterik ez dira, eta, beraz, iruzurrerako pieza erakargarriak dira. Hori dela eta, bankuek segurtasun-neurri batzuk hartzen dituzte. Gaur egungo bileteak paper bereziarekin egiten dira, kotoizko zuntz luzeak erabiliz eta inprimatzeko teknika konplexuekin. Askotan, paperaren konposizioan lihoa, kotoia edo beste ehun-zuntz batzuk sartzen dira. Zenbait herrialdek, hala nola Australiak, Mexikok, Brasilek, Paraguaik, Txilek, Guatemalak, Zeelanda Berriak eta Hong Kong-ek, polimerozko bileteak sortzen dituzte, erabili bitartean erresistentzia handitzeko. Gainera, hainbat holograma-mota txertatu dira, eta ezaugarri horiek oso zailak dira inprimatzeko teknika normalekin erreproduzitzeko.


Segurtasun neurriakAldatu

Faltsutzeak saihesteko, hainbat segurtasun-neurri erabiltzen dira:

  • Ur-marka edo filigrana: paperean irudi bat edo gehiago daude argiarekin ikusten diren lodiera-diferentziaz osatuak.
  • Zuritzailea: zuritzaile optikorik gabeko papera erabiltzen da (horrela ezin da paper arrunta erabiliz faltsifikatu). Hori argi-iturri ultramore batekin hauteman daiteke.
  • Erliebeak: paperak erliebea du hainbat zatitan.
  • Optikoki aldakorra den tinta: kolorez aldatzen den tinta da, behatzailearen angeluaren eta argiaren eraginaren arabera.

Abantailak eta desabantailakAldatu

Bileteek abantaila naturala dute txanponekiko, arinagoak dira baina gutxiago irauten dute. Banku Zentralek jaulkitako bileteek arrisku teorikoa zuten urrez eta zilarrez babestuta zeudenean. Bileteak eta txanponak inflazioaren mende daude. Txanponek irauten duten bitartean, metalezko txanponak sute batean urtu edo ehunka urtez itsasoaren azpian egon arren, errekuperatzen direnean balio bera dute. Naufragioetatik berreskuratutako urrezko txanponek ia jatorrizko itxura guztia dute, baina zilarrezko txanponak poliki-poliki okertzen dira.

SuntsitzeaAldatu

 
Diru-paper birrindua

Diru-paper bat egunero izan duen higaduragatik ateratzen da zirkulaziotik . Bileteak sailkatzeko makina batetik igarotzen dira beren benetakotasuna eta zirkulatzeko gaitasuna zehazteko. Zirkulatzeko gai ez direla esan daiteke, gastatuta, zikinak, hondatuta, mutilatuta edo puskatuta badaude. Egokiak ez diren bileteak Banku Zentralera itzultzen dira, linean modu seguruan suntsi daitezen, abiadura handiz bileteak sailkatzeko makinen bidez. Makina horiek zeharkako birrintzeko gailu bat erabiltzen dute, P-5 segurtasun-maila duen papera birrintzeko makina baten antzekoa (30 mm² baino gutxiagoko piezak), DIN 66399-2 arauaren arabera. Horrela, biletea 500 pieza txikitan suntsitzen du eta berreraikitzea sahiesten du,bilete askoren zatiak nahastuta daudelako.


Eusko (Euskal Moneta)Aldatu

Euskoa Euskal Moneta erakundeak jaulkitako Euskal Herriko tokiko dirua da, Ipar Euskal Herrian eta Nafarroa Garaian erabiltzen dena. Diru hori 2013ko urtarrilaren 31n jaio zen, Euskal Moneta Ekologiko eta Solidarioa Sortzeko Elkartearen eskutik. 2013an 370 saltokitan erabilgarri da.

EzaugarriakAldatu

Euskoa zentimotan zatitzen ez den dirua da, eta euroaren balio bera du. Hala, erabiltzerako orduan, produktu baten prezioaren euro osoak euskoekin ordain daitezke, baina zentimoak eurotan ordaindu behar dira. Adibidez, 3,50 euroko produktu bat 3 eusko eta 50 euro-zentimoren truke eskura daiteke.

Tokiko diruaren erabilera bultzatzea helburu, dirua eurotik eta euskora aldatzean 1 € = 1 EUSKO trukea aplikatzen da. Aldiz, euskotik eurora diru aldaketa egitean, balioaren % 5 kenduko zaio, hau da, eusko baten truke 0,95 euro eskuratuko ditugu. Hala, euskoa dirutzat erabiltzen jarraitzea bultzatu nahi da.

Bilete formatuan jaulkita, 1, 2, 5, 10 eta 20 euskoko billeteak daude. Ez dago txanpon formaturik.

Bileteen disenuak Ramuntxo Partarrieuk eginikoak dira, Bob Edmek egindako argazkien gainean. Argazkiotan Euskal Herria edota euskararekin lotura duten irudiak ageri dira:

ErreferentziakAldatu

[1][2][3][4] [5]

  1. (Gaztelaniaz) Papel moneda. 2020-03-09 . Noiz kontsultatua: 2020-03-17.
  2. (Ingelesez) Banknote. 2020-03-16 . Noiz kontsultatua: 2020-03-17.
  3. (Gaztelaniaz) Bank, European Central. «Billetes» European Central Bank . Noiz kontsultatua: 2020-03-17.
  4. «Billetes y monedas, educación, Banco de México» anterior.banxico.org.mx . Noiz kontsultatua: 2020-03-17.
  5. Eusko (Euskal Moneta). 2019-11-28 . Noiz kontsultatua: 2020-03-27.

Kanpo estekakAldatu