Polipropileno
Polipropilenoa propileno monomeroaren (CH3-CH=CH2) polimero termoplastikoa da.
Polipropileno | |
---|---|
Aurkitzailea | J. Paul Hogan (en) |
Ezaugarriak | |
Dentsitatea | 0,925 g/cm³ |
Fusio-puntua | 145 °C |
Identifikatzaileak | |
CAS zenbakia | 9003-07-0 |
Reaxys | 8190492 |
Gmelin | 53550 |
RTECS zenbakia | UD1842000 |
DSSTox zenbakia | UD1842000 |
EC zenbakia | 618-352-4 |
ECHA | 100.117.813 |
MeSH | D011126 |
KEGG | C19505 |
Sintesi-prozesuan, aluminio alkiloa erabiltzen da katalizatzaile gisa; lortzen den polipropilenoa helize-forma duten molekulaz eratua dago, eta kristal-egitura du; molekularen pisua 40.000koa edo handiagoa izan daiteke.
Polipropilenoa gai solido zuri gardena da, trakzioz eta bihurketaz hauskaitza da, ez da urtzen disolbatzaile organiko hotzetan, eta biguntzen da beroetan. Edozein kolore eman dakioke, erresistentzia elektriko ona du, azido eta base sendoek ez diote erasotzen 60 °C-z azpitik, baina beste eragile oxidatzaile batzuek bai. Sukoia da. Kroma daiteke eta moldaerraza da. Estirenoarekin eta beste monomero batzuekin polimeriza daiteke, eta etilenoarekin eta butadienoarekin goma-erako polimero bat eratzen du. Hauts, mintz, zuntz, hari, dentsitate txikiko apar gisa eta beste era batzuetan azaltzen da.
Gauza askotarako erabiltzen da: paketeak egiteko (mintz moduan), autoen, etxeko tresnen eta abarren pieza moldatuak egiteko, elektrizitate-kableak eta -hariak estaltzeko eta belar artifizialentzat zuntzak ekoizteko, plastikozko hodiak, atletismorako pistak, paper sintetikoa, arrantzarako sareak egiteko, besteak beste.
Giulio Natta, italiar kimikaria, izan zen aitzindaria polimero honen garapenean; lan horiengatik Nobel saria eman zioten 1963an.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau kimikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |