Bielefeld Alemaniako Ipar Renania-Westfalia estatu federaleko hiria da. Hiria Iparraldeko eta Hegoaldeko Teutoburg basoa banatzen duen tartean kokatzen da. Bielefeldeko hirigunea basoaren ekialdean dago, baina hiriaren gune modernoa beste aldean kokatzen da malda gainean. Hiriak 2010. urtearen bukaeran 323.270 biztanle zituen.

Bielefeld
hiri handia
Sparrenburg innovative sights.JPG
Hissflagge Bielefeld.svg DEU Bielefeld COA.svg
Administrazioa
Estatu burujabe Alemania
Alemaniako estatua Ipar Renania-Westfalia
EskualdeaDetmold
AlkateaPit Clausen (en) Itzuli
Izen ofizialaBielefeld
Posta kodea33501, 33602, 33604, 33605, 33607, 33609, 33611, 33613, 33615, 33617, 33619 eta 33647
Udalerri kodea05711000
Geografia
Koordenatuak52°01′N 8°32′E / 52.02°N 8.53°E / 52.02; 8.53
Map
North rhine w BI.svg
Azalera258.82 km²
Altuera118 m
MugakideakHerford (en) Itzuli, Lippe (en) Itzuli, Gütersloh (en) Itzuli, Gütersloh, Verl, Schloß Holte-Stukenbrock, Oerlinghausen, Leopoldshöhe, Bad Salzuflen, Herford, Enger, Spenge, Werther eta Steinhagen
Demografia
Biztanleria334.002 (2021eko abenduaren 31)
Green Arrow Up.svg493 (2021)
alt_left 172.765 (%51,7) (%48,3) 161.237 alt_right
alt_left 172.707 (%51,7) (%48,1) 160.802 alt_right
Dentsitatea1.290,48 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1214 (egutegi gregorianoa)
Telefono aurrizkia05203, 05208, 05202, 05205, 05206, 05209, 0521
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakFigeac, Rochdale, Enniskillen, Concarneau, Nahariya (en) Itzuli, Novgorod, Rzeszów eta Estelí
MatrikulaBI
bielefeld.de

HistoriaAldatu

Biliuelde izeneko herrixka babestu eta merkataritza-gune bihurtzeko asmoz Hermann von Ravensberg kondeak eta Marienfeld monasterioak adostu zuten 1214an hiri eskubideak ematea nekazarien herriari. Teutoburg basoa zeharkatzen zuen bidea bertatik pasatzen zenez, berehala bihurtu zen Ravensberg Konderriko hiriburu. XV. mendean Hansa Ligan sartu zen eta hurrengo mendean lihoaren industria bertan ezartzeak garapen ekonomiko handia ekarri zion.

XVII. mendean Hogeita Hamar Urteko Gerraren ondoren, Brandenburgo hasieran eta Prusia ondoren jabetu ziren hiriaz. XVIII. mendean, berriz, lihoaren krisia iritsi zen, baina trenbidea eraikitzeak bestelako industria ekarri zuen Bielefeldera, esate baterako, elikagaien industria. Gaur egun bertako Dr. Oetker marka Europako elikagai enpresa handienetakoa da.

Bigarren Mundu Gerra hastean armagintza industria handia zuen eta horregatik,aliatuek 1940 eta 1944 artean sarri bonbakatu zuten. 1945ean, Estatu Batuetako Armadak erresistentziarik gabe hartu zuen Bielefeld.

Ondasun nabarmenakAldatu

 
Udaletxe zaharra (Altes Rathaus)
  • Sparrenberg gaztelua: XIII. mendean eraikitako gaztelua da, teutoburg basoko pasabidea kontrolatzeko helburuaz Ravensberg Kondeak jasoa.
  • Udaletxe zaharra (Altes Rathaus): 1904an eraikitako udaletxea da. Aurrealdeak xehetasun gotikoak eta pizkundekoak ditu.
  • Marienkirche eliza berria (Neustädter Marienkirche): 1293 eta 1512 artean eraikitako eliza protestantea da, Bielefeldeko handiena. Marienkirche eliza zaharra (Altstädter Marienkirche) ,aldiz, 1236ko eliza gotikoa da.
  • Antzokia (Stadttheater): 1904an udaletxe zaharraren estiloan eraikia, gaur egun Bielefeldeko Opera-etxea dago bertan.

Hiri senidetuakAldatu

Bielefeld honako hiriekin senidetuta dago:

ErreferentziakAldatu

  1. (Polonieraz) Informacja o partnerstwie miast. www.rzeszow.pl (Noiz kontsultatua: 2010-09-06).

DemografiaAldatu

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Ikus jatorrizko Wikidatako eskaera eta iturriak.


Kanpo estekakAldatu