Txinako Gerra Zibila Txinako Errepublika gobernatzen zuen Kuomintang nazionalistaren eta Alderdi Komunistaren arteko gerra zibila izan zen.[4] Gerrak bitan zatitu zuen herrialdea: Txinako Errepublika (egun Taiwan) eta Txinako Herri Errepublika (Txina kontinentalean).

Txinako Gerra Zibila
Askapenerako Herri Armada, Shangtang inguruan gobernuaren posizioak erasotzen
Data1927ko apirila1950eko maiatza
LekuaTxina
Emaitza
Gudulariak
 Txinako Errepublika Txinako Alderdi Komunista
1949 eta gero:
 Txinako Herri Errepublika
Buruzagiak
Chiang Kai-shek
Bai Chongxi
Chen Cheng
Li Zongren
Yan Xishan
He Yingqin
Mao Zedong
Zhu De
Peng Dehuai
Lin Biao
He Long
Indarra
4.300.000 (1945eko uztaila)[2]
3.650.000 (1948ko ekaina)
1.490.000 (1949ko ekaina)
1.200.000 (1945eko uztaila)[2]
2.800.000 (1948ko ekaina)
4.000.000 (1949ko ekaina)

Gerra 1927ko apirilean hasi zen, Iparraldeko espedizioaren ondoren.[5] Bigarren Txina-Japonia Gerran etenaldia izan zuen, alderdi biek indarrak batu baitzituzten japoniarren kontra. 1945ean Japonia behin betiko menderatu zutenean, berriro alderdi bien arteko borrokak hasi ziren. Lau urte pasa ondoren, 1950ean borroka de facto amaitu zen; hala ere, inoiz ez dute sinatu armistizio edo bake itunik.[6]

Laburpena aldatu

Bigarren Mundu Gerraren amaierak Txinaren ameskaitz handienetako bat aienatu zuen, Japoniaren espantsionismoa, alegia. Baina bigarren arazo handiena, hots, nazionalisten eta komunisten arteko gatazka, berpiztu egin zen. Komunistak irten ziren garaile borrokaldi odoltsu baten ondoren.

Txinako komunismoak nahastura moduko bat egin zuen nazionalismoaren eta gizarte iraultzaren artean –oso nahastura erakargarria herritar gehienentzat–, eta hiru bitarteko hauek medio erdietsi zuen garaipena: kontzientziazio kanpaina iraunkorra eta arrakastatsua, nekazariei –biztanleriaren %85– zuzendua; koherentzia praktikoa –japoniarren aurka borrokatu zuten, eta mendean hartu zituzten lekuetan lurra banatu zuten–; gudaroste indartsu eta disziplinatu baten laguntasuna.

Gerra zibila eta komunisten garaipena aldatu

1927an, Chiang Kai-shek jeneralak komunisten aurkako jazarpena abiatu zuenean, matxinadara deitu zuten komunistek Kantonen. Gudarosteak oso gogor zapaldu zuen matxinada ahalegina, eta matxinatuen artean bizirik irten ziren buruzagiek –Mao Zedong, besteak beste– mendira jo zuten. Mendian Gudaroste Gorria eratu zuten, sobietarren eredura, eta abian jarri zuten, nekazarien laguntzarekin, Chiangen errejimenaren aurkako erresistentzia. Alderdi Komunistak gero eta jarraitzaile gehiago bildu zuen: batetik, Chiangen antikomunismo itsuarengatik –eta hori zela eta, nekazariei jazarriz egin zituen sarraskiengatik–, eta, bestetik, gobernuak agindu zuen nekazaritza erreforma gerotik gerora uzteak nekazarien artean eragin zuen nahigabeagatik.

1931ko abenduan Maok errepublika sobietarra sortu zuen Txinako hegoaldean, Kiangsi (Jiangxi) probintzian; Chiangen gudarosteak ezarritako setioak, ordea, herrialdeko iparraldera ihes egitera behartu zuen. Martxa Luzea deitu zen ibilaldi hartan abiaturiko 120.000 lagunetarik gehienak bidean hil ziren. Mao buru zutela, gudaroste gorriaren hondarrak Shenxin finkatu ziren eta jabetza pribaturik gabeko estatu bat sortu zuten bertan. 1937an japoniarrak Txinan sartzearekin, Maoren eta Chiangen arteko borrokak eten egin ziren, etsai komunari elkarrekin aurre egin ahal izateko. Bigarren Mundu gerra amaitzean, ordea, bi aldeen arteko gerra zibila lehertu zen. Horrenbestez, japoniarren zortzi urteko okupazioak eta haien aurkako gerrak ekarritako txikizioaz gain, lau urteko (1945-1949) guda zibilak eragindako odolustea pairatu behar izan zuten txinatarrek. Azkenean komunistek irabazi zuten gerra.

Osteen kopuruari dagokionez Chiang gailen ageri bazen ere –2’5 milioi gudari, Maoren 300.000ren aurka–, nekazarien etsaigoak indargabetu zuen nagusitasun hura.

1949rako komunistek beren esku zuten herrialdearen kontrola; urtarrilean Pekin errendarazi zuten, maiatzean Shanghain sartu ziren –aurreko urtetik setiatua–, eta urrian Kantonez jabetu ziren. Kuomintangeko nazionalistek, Formosara eta inguruko uharteetara erretiraturik, Estatu Batuen babespeko gobernua ezarri zuten bertan.

1949ko urriaren 1ean Txinako Herri Errepublika aldarrikatu zen era ofizialez.

Erreferentziak aldatu

  1. Tsang, Steve. The Gold War's Odd Couple: The Unintended Partnership Between the Republic of China and the UK, 1950–1958. , 62 or..
  2. a b Hsiung, James C. Levine, Steven I. [1992] (1992). M.E. Sharpe publishing. Sino-Japanese War, 1937–1945. ISBN 1-56324-246-X.
  3. http://www.scaruffi.com/politics/massacre.html
  4. Gay, Kathlyn. (2008). 21st Century Books. Mao Zedong's China. ISBN 0-8225-7285-0. 7. orr.
  5. Hutchings, Graham. [2001] (2001). Modern China: A Guide to a Century of Change. Harvard University Press. ISBN 0-674-00658-5.
  6. Leslie C. Green. The Contemporary Law of Armed Conflict. , 79 or..

Kanpo estekak aldatu