Ireki menu nagusia

Artikulu hau Euskadiko dibisari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Pezeta».

Euskal pezeta Eusko Jaurlaritzak Espainiako Gerra Zibila martxan zela sortutako dirua izan zen.

TestuinguruaAldatu

EAJko eta Frente Popularreko ordezkariek osatutako gobernuak halabeharrez eskuratu zuen Espainiako Bigarren Errepublikak aurrez ukatutako autogobernu maila. Autonomia estatutua 1936ko urrian bertan onartzea lortu zuen; gerra hasita, gobernu zentral errepublikanoak euskal lurraldeen babesa bermatu nahi zuen. Gipuzkoatik Asturiasera bitartean, kostaldeko lerroa errepublikarren esku zegoen oraindik, baina beraien eremu nagusitik erabat isolatuta. Eta 1937ko martxoa arte, frankistek erasoari berrekin arte, frontea egonkortuta egon zen. Esku-dirua jaulkitzeaz gain, pasaporteak banatu zituen, justizia sistema berrantolatu zuen, atzerrian ordezkaritzak jarri zituen abian, 40.000 soldaduko armada antolatu zuen besteak beste[1].

HistoriaAldatu

1936ko urrian, Bilbon, Jose Antonio Agirre lehendakari izendatu eta bi astera, Eliodoro de la Torre buru zuen Eusko Jaurlaritzako Ogasun Sailak dekretu bat onartu zuen, abuztuan Bizkaiko Defentsa Batzordeak onartutako bera: billete-txeketegiak jaulkitzeko agindua eman zuten, Espainiako Bankuan zituzten funtsen babesean. Diruaren zirkulazioa bermatu nahi zuten, gerra eremuetan dirua altxortzeko joera baitzegoen.[1]

Honela zioen dekretuaren zati batek: “Beraz, altxortzea ezinbestean zuzendu behar da konponbide heroikoen bidez, batetik, egoismo nabarmen eta zentzugabeenaren ezkutalekuetan kapitala metatu dadin saihesteko eta, bestetik, gure herriko altxor emankorrak lurraldeko mugetatik ihes egin ez dezan, beste eskualde batzuk gure lurraren zuku finantzarioaren bizkar elikatzeko”.[1]

Bederatzi banketxe eta kutxak jaulkitako hasierako txeketegi-billeteak kalitate eskasekoak ziren eta 1937ko apirileko dekretu batek aginduta, billete berriak egin ziren, atzealdean euskal eszena tipikoak zituztenak, baita kalitate handiko nikelezko bat eta bi pezetako txanponak ere.[1]

Bilbo ekainean erori zen, eta hiriarekin batera, euskal pezetaren zirkulazioa bertan behera gelditu zen.[1]

ErreferentziakAldatu

  1. a b c d e Irazustabarrena, Nagore (2016ko urriak 30) «Euskal pezeta isolatuak» ArgiaCC-BY-SA lizentzia.