Uribitarte Bilboko Abandoko barrutiko auzunea da. Barrutiaren ekialdean kokaturik dago Bilboko itsasadarraren ondoan. Auzunearen iparraldean Abandoibarra dago, eta auzo honekin batera, Bilbo erdiguneko paseatzeko gune nagusia da gaur egun.

Uribitarte

Bilbo, Abando barrutia
Uribitarte pasealekua eta Isozaki Atea.
Herrialdea
Probintzia
Udalerria
 Euskal Herria
 Bizkaia
Bilbo
Bilbo erdigunea
Uribitarte is located in Euskal Herria
Uribitarte
Uribitarte
Uribitarte is located in Bizkaia
Uribitarte
Uribitarte
Uribitarte is located in Bilbo
Uribitarte
Uribitarte
Koordenatuak: 43°15′55.66″N 2°55′39.69″W / 43.2654611°N 2.9276917°W / 43.2654611; -2.9276917

Historia

aldatu

XIX. mendearen amaiera arte Abandoko elizatearen gunea izan zen. Aurreko mendetik itsasoko merkataritza eta portu iharduerekin zerikusia zuten hainbat enpresa ezarri ziren bertan. Zamakolada gertatu zenean, bertan egin nahi izan zen Bilboko portuaren nagusigoa kolokan jarri nahi zuen "Bakearen portu" izeneko proiektua Abandoko Elizatearen lurretan.

Behin Bilbok elizatea anexionatu zuela, portu industriak hazten jarraitu zuen, eta hainbat itsasontziek gaiak kargatzen zituzten bertan. Horrez gain, Muskiz eta Santurtziko udalerriak batzen zituzten aldirietako trenbideak zeharkatzen zituen Uribitarteko kaiak XX. mendearen hasieratik, nahiz eta trenbideok Bizkaiko industrializazioaren mineral garraio beharretarako eraikia izan. Portuaren garrantzia hori Uribitarten eraikitako eraikinetan ikusten da, Biltegi Frankoa eta Aduanaren egoitza.

Espainiako Gerra Zibilaren ondoren, Uribitarteko kaien gainbehera hasi zen. Pixkanaka industria iharduerak, kanpoaldean eraikitako portu berrirantz mugitu ziren. Horrela, kaiak hutsik geratzen joan ziren. 1970eko hamarkadako krisialdiarekin batera, kaiak erabat abandonaturik geratu ziren. Eraikin industrial zaharkituak eta garabi herdoilduak nagusitu ziren auzuneko paisaian. 1983ko uholdeak gertatzerakoan, Uribitarteko kaiari lotuta zegoen "Consulado de Bilbao" ontzia hondoratu zen, uraren indarragatik.

Berritzea eta azken urteak

aldatu

Bilboko itsasadarraren ertzak berreskuratzeko asmoarekin, 1990eko hamarkadatik hainbat ekimen egin dira Uribitarten, ondoko Abandoibarrean bezalaxe. Gune industrial zaharkituak zirenetan, oinezkoentzako paseo zabal bat eraiki da. Bidaiariak garraiatzeko erabiltzen zen trenbide zaharra bestalde, Bilbo mendebaldetik eraikitako trenbide berri batera saihestu zen. Horrela, trenbide zaharraren tokia Euskotranen Bilboko tranbia berriaren bideak hartu du.

Tranbiak, bi geltoki dauzka Uribitarteko auzunean, bata Pio Baroja plazan eta bestea Isozaki Atea dorreen aurrean. Auzunearen berrikuntzarekin batera, itsasadarraren beste aldearekiko irisgarritasuna hobetu da Zubizuri oinezkoentzako zubi berriaren bitartez. Horrez gain, antzinako portu biltegian etxebizitza berriak eraiki dira, Isozaki Atea izeneko proiektua.

Leku nabarmenak

aldatu

Eraikinak

aldatu

Kaleak

aldatu

Plazak

aldatu

Garraiobidea

aldatu

Iruditegia

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Bilbo