Atari:Hezkuntza/Bigarren Hezkuntza/Idatzi abesti bati buruzko artikulua

Lantzeko laguntza eskatu
Argazkiaren izenburua: Turn, turn, turn. Hemen aipatzen den Abestia bezala.
Lehen hezkuntza
+
Bigarren hezkuntza
+
Unibertsitatea
+
Tresna interesgarriak
+

Euskarazko Wikipedia honetako hezkuntza atal honetan bertan, gorago, Idatzi Wikipedian artikulu bat atala ikusi baduzu, agian pentsatuko duzu: —Bai, ados, baina zertaz idatz dezaket nik?

Abesti bati buruzko artikulu bat gehitu ahal dugu euskarazko Wikipediara.

Irakasle baten laguntzarekin, abesti bati buruz artikulu egoki bat nahiko erraz idatz dezakezula erakutsi nahi dugu hemen.

Proiektuaren garapena aldatu

1.- Bilatu eredu onak. Ikusi euskarazko Wikipedian eta ulertzen dituzun beste hizkuntzetako Wikipedietan abestiei buruzko artikuluak. Konturatuko zara artikulu bat merezi izan duten abestiak historiara igaro direnak direla. Ez duzu, ziur aski, topatuko uda honetan boladan egon zen abesti hura. Agian, hemendik urte batzuetara, oraindik ere jendearen gogoan baldin badago, behar bada abesti horrek ere artikulu bat merezi izango du. Baina horretarako, nolabait, "klasiko" bihurtu beharko da aurretik.

2.-Eredu onen sailkapena.

2.1.-Euskal kulturako ereduak. Artikulua merezi duten euskal abestiak ez dira guzti-guztiak. Herriak azkar ahaztuko dituen horiek, ziur aski, ez dute artikulurik merezi euskarazko Wikipedian. Baina historiara igaro direnak edo igaroko direnak bai, adibidez: Gernikako arbola, Txoria txori, Izarren hautsa, Aldapeko, Maritxu Telletuko...
Ez pentsa artikulu merezi duten abesti guztiek dagoeneko artikulu bana badutela, ezta gutxiago ere!
Bizirik dauden abeslari batzuk “klasiko” bihurtu direla esan liteke (ikus, esaterako, Benito Lertxundi, Xabier Lete, Mikel Laboa, Jose Maria Iparragirre, Pantxoa eta Peio, Lourdes Iriondo...
Bizirik dauden edo duela ez hainbeste urte hil diren abeslari batzuen abesti batzuek, oraindik ez badute, artikulu bana merezi dute.
Garaiz zaude. Oraindik artikulua merezi duten eta artikulua ez daukaten euskal abestiak asko dira.
2.2.-Artikulu bana merezi dute, zalantzarik gabe, ahozko euskal literaturak belaunaldiz belaunaldi transmititu dizkigun abestiak eta baladak. Ahozko tradiziotik jaso ditugun abestiak eta baladak. Abesti horietako gehienek bertsio berrien bidez ezagutuko dituzu, esate baterako Hiru Truku taldeak egindako bertsioei esker.
2.3.-Nazioarteko kulturara igaro diren abestiak, hizkuntzen arteko hesiak gaindituz. Euskal Herrian ere ezagunak diren eta agian euskaraz ere artikulua merezi duten abestiak badaude. Adibidez: Grândola, Vila Morena, Bella ciao, Imagine...
Erresuma Batuko eta AEBko ingelesez egindako abestiak Mendebaldeko hamaika herritan entzun eta bertsioneatu egin dira, tartean Euskal Herrian. Zuk, ingelesa ikasten duzun horrek, honako zerrendan abesti batzuk dagoeneko euskarazko Wikipedian ere artikulua badaukatela ikusiko duzu: abesti bakezale batzuk. Zerrendan abesti gehiago gehitzea duzu, benetan oso abesti ezagunak baldin badira.
Zerrendan urdinez markatuta agertzen diren abesti batzuek, dagoeneko, badaukate euskarazko Wikipedian artikulu bat. Gutxik. Urdinezko kolorea ez daukatenek, ordea, agian artikulua merezi dute baina oraindik inork ez du merezi duten artikulua prestatu.
Zure kontu.

Prozedura aldatu

(Ikusi, Hezkuntza Atari honetan, "Idatzi artikulu bat euskarazko Wikipedian" atala).

Ikasleek beren Proba orria erabilita (Proba orria erabiltzeko laguntza hemen duzu eskuragarri), lehenengo zirriborroak prestatu, gero elkarren artean, zirriborroak hobetu, gero irakasle baten laguntza jaso eta, azkenik, argitaratzeko moduko artikuluak prestatu ahal izango dituzte.

Izan daiteke jatorrizko lan bat, euskal abesti bati buruzko informazioa eta hitzak Wikipediara ekarriz, edo beste hizkuntza batetik artikulu zatiak edo abestien hitzak hona ekarri ahal dituzte, itzulpenak eta iruzkinak gehituz. (Adibide bat: Turn! Turn! Turn!; batzuetan ikasleei errazago egingo zaie, adibidean bezala, itzulpen bat egitea).

Abestien hitzen egile eskubideak aldatu

Abestien hitzak, egile eskubideak dituztenean, ezin dira zuzenean artikuluan kopiatu. Wikipedian onartutako lizentziak dituztenean, edo egile eskubideen epea igaro denean, ordea, hitzak oso-osorik eta hitzez-hitz ekarri daitezke.

Material osagarria aldatu

Super erronka: aldatu

Gero txertatu audioa edo bideoa dagokion artikuluan. Horretarako, ikus, Hezkuntza Atari honetan bertan, Grabatu audio bat Txikipediarako atala.

(Abesti bat grabatzea, testu bat grabatzea baino askoz zailagoa da, jakina, horregatik honi Super-erronka deitu diogu).

Landuko diren konpetentziak aldatu

 
Oinarrizko zehar-konpetentziak eta Diziplina baitako konpetentziak EAEko Heziberri 2020 Planaren arabera.

Oinarrizko zehar-konpetentziak eta hainbat diziplinatako oinarrizko konpetentzia asko lan daitezke ariketa honekin, bereziki komunikazio gaitasunari lotutakoak:

Hautatutako artikuluaren gaiaren arabera, diziplinatako oinarrizko konpetentzia jakin batzuk landuko dira.

·
·
·
·

Kanpo estekak aldatu