Atari:Hezkuntza/Bigarren Hezkuntza/Benetako datu-base batean lanean

Lantzeko laguntza eskatu
Lehen hezkuntza
+
Bigarren hezkuntza
+
Unibertsitatea
+
Tresna interesgarriak
+

Bigarren Hezkuntzan datu-base batekin lan egiten ikasten dute ikasleek. Gehienetan, ordea, simulazioak edo ariketa irrealak izaten dira. Wikidatari esker benetako datu-base batean egin dezakegu lan. Ariketa honetan bi proposamen aurkituko dituzu: lehenengoa datu-basea elikatzea izango da. Bigarren ariketa datu-base hori ustiatzeko sarrera izango da, query sistemaren bidez.

Landutako konpetentziak aldatu

 
Oinarrizko zehar-konpetentziak eta Diziplina baitako konpetentziak EAEko Heziberri 2020 Planaren arabera.

Oinarrizko zehar-konpetentzia guztiak landuko dira, ikasketa kooperatiboa sustatzen bada bai behintzat:

  • hitzez, hitzik gabe eta modu digitalean komunikatzeko konpetentzia;
  • ikasten eta pentsatzen ikasteko konpetentzia,
  • elkarbizitzarako konpetentzia,
  • ekimenerako eta ekiteko espiriturako konpetentzia,
  • izaten ikasteko konpetentzia.

Baita diziplina baitako konpetentzia batzuk ere, batez ere:

  • hizkuntza- eta literatura-komunikaziorako konpetentzia, Wikidatan testu laburrak lantzen dira, deskripzio eta definizio laburrak. Lan-taldeetan testu labur horiek nola hobetu eztabaidatu daiteke.
  • matematikarako konpetentzia, (logika-matematikoa erabili beharko dagoen denborari ahalik eta etekinik handiena ateratzeko)
  • teknologiarako konpetentzia, (Wikidata editatu beharko, munduan etorkizun handia izan dezake eta Wikipediarekin bat datorren datu-base erraldoia, hizkuntza askotan... QR kodeak sor daitezke Wikidata elementuei loturik...)
  • gizarterako eta herritartasunerako konpetentzia, (ikasleak talde txikietan antolatuko dira, elkarri lagundu beharko diote, erabakiak hartu beharko dituzte, adostasunetara ailegatu beharko dute, eduki libreak sortuko dituzte...)
  • zientzietarako konpetentzia, botanika, zoologia, kimika... Edozein jakintza arlotako kontuak topa daitezke Wikidatan.
  • arterako konpetentzia, Wikidatan "irudia gehitu" aukera erabiliz(argazkiak edo diagramak lotu daitezke. Wikidatako elementu bakoitzari irudi edo argazki egokia lotzea inportantea da. Elementu askok oraindik ere irudirik gabe daude. Wikimedia Commonsen bila daitezke eta Wikidata elementuari lotu "irudia gehitu", edo are gehiago, guk sor ditzakegu behar ditugun irudiak, Wikimedia Commonsera kargatu eta azkenik Wikidata elementu bat edo batzuk irudi horiekin hornitu.

Proiektuaren garapena aldatu

Wikidatan datuak sartzea aldatu

Wikidatan datuak sartzen baditugu datu-base baten egitura ondo ezagutuko dugu, eta bilaketak egiteko aukera ere errazago egingo dugu. Wikidata aberasteko eremu bat bilatuko dugu (adibidez, gure herriko eraikinak) eta horiek banatuko ditugu ikasleen artean, edo guztiok elkarrekin egingo dugu arbelan.

Wikidataren antolaketa aldatu

Wikidatan itemak ditugu, artikuluen ordez. Item bakoitza elementu bakar bat da, modu inekibokoan definitu daitekeena. Itemak Q letrarekin identifikatzen dira. Adibidez Euskal Herria (Q47588), Ipar Euskal Herria (Q98405) eta Euskal Autonomia Erkidegoa (Q3995) item ezberdinak dira, eta bakoitzak bere propietateak ditu (P letrarekin adierazia).

Item bakoitzak (Q) hainbat ezaugarri (P) izan ditzake, bere inguruan dugun informazio guztia sailkatu ahal izateko. Propietateak milaka dira, eta egunero berriak sortzen dira, informazioa metatu ahal izateko. Esaten ari garenaren adibide gisa, har dezagun irudi hau:

 

Bilbo (Q8692) itemak duen propietateetako bat bere biztanleria (P1082) da. 2013ko erroldako datuaren arabera, 349.356. Hiri bat izanda, hainbat propietate izan ditzake, hala nola herrialdea (P17), nongo hiriburu (P1376), honako erakunde administratiboan dago (P131), koordenatuak (P625), gobernuburua (P6), itsas mailaren gainetiko altuera (P2044) edo mugakidea(k) (P47). Wikidatako propietate guztien zerrenda ikusteko, egin klik hemen.

Propietate berriak sartzea item bati aldatu

Wikidatan milaka propietate daude eta astero gehitzen dira berriak. Propietateen zerrenda Wikidatan kontsulta daiteke, baita euskaraz duten izena ere. Guztiak hemen aipatzea zaila denez, adibide gutxi batzuk emango ditugu laguntza orrialde honetan.

 
 
 
 
  • Propietate batean adierazpen bat baino gehiago egon daiteke:
 

Wikidatan dauden itemak euskaratzea aldatu

Wikidatan dauden elementu guztiak (hau idazterakoan 60 milioitik gora) ez daude euskaraz. Baina elementu bat itzultzen dugunean berau erabiltzen den leku guztietan itzuliko dugu. Horregatik garrantzitsua da txantiloi bat sartu eta zerbait ingeleraz dagoenean itzulpena egitea.

Bilaketak egitea aldatu

Wikidatak badu informazioa bilatzeko berezko sistema bat: Wikidata Query deitzen da eta SPARQL hizkuntza erabilita egiten dira bilaketak. Hemen hizkuntza horren azalpena egitea zaila bada ere, badaude manual onak Wikidata Query Laguntza orrialdean (Ingelesez). Bertan ere "Request a query" izeneko zerbitzua dago, bilaketa bat egiteko laguntza eskatzeko.

Wikidatan euskaraz ari al zara? aldatu

Puntu hau garrantzitsua da! Euskarazko edizioak egiteko modurik sinpleena Wikidatan bertan euskarazko hobespenak jartzea da. Sinplea da, klik bakarrean egin daiteke:

 

Karratu gorrian English (edo beste hizkuntza bat baldin baduzu) egin ezazu klik eta aukeratu bertan "Euskara". Gorde eta dagoeneko euskarazko ekarpenak egiteko aukera izango duzu.

Laguntza bideoak aldatu

Bideo luze bat, Wikidataren funtzionamendua azalduz (3 ordu eta 4 minutu)

Kanpo estekak aldatu