Atari:Hezkuntza/Lehen Hezkuntza/Gure herriari buruzko artikulua irakurri

Circle-icons-magicwand.svg Lantzeko laguntza eskatu
Txikipedia ikastaroa - Urdiaingo eskola 02.jpg
Urdiaingo ikasleak (6-8 urte) Txikipedia:Urdiain artikuluan zer jarri erabakitzen.
Lehen hezkuntza
+
Bigarren hezkuntza
+
Unibertsitatea
+
Tresna interesgarriak
+

Zer jartzen du Wikipedian gure herriari buruz? Galdera sinple honetatik abiatuta ariketa oso interesgarria egin daiteke Lehen Hezkuntzako lehen mailatik abiatuta. Informazioa zuzena ote den begiratu daiteke, zerbait falta den edo gaurkotu gabe ote dagoen, biztanleriaren datua azkena ote den, kultura atalean jairen bat falta den... Informazio horrekin guztiarekin Txikipediarako artikulu bat ere presta daiteke.

Landutako konpetentziakAldatu

  • ...

Proiektuaren garapenaAldatu

Proiektu honen lehen fasean irakasleak eskola dagoen herri edo auzoari buruzko artikulua irakurriko du. Bertan egon daitezkeen galdegaiak atera beharko lituzke, ondoren ikasleentzat errazagoa izan dadin irakurketa hori elkarrekin egitea. Proiektuak nahi beste iraun dezake, baina lau bat saio aurreikus daitezke.

Irakurri baino lehenAldatu

Girotze fasea. Gure herria, gure auzoa Wikipedian agertuko da? Nork idatziko zituen hor dauden testuak? Nork argitaratuko zituen hor dauden argazkiak? Argazki oinak? Mapak? Informazio guztia ondo egongo da? Eguneratuta? Aipatuko dira gure auzoak edo gure herriak eman dituen pertsonaiarik ospetsuenak? Leku edo monumenturik aipagarrienak?

Irakurri bitarteanAldatu

Ikasgelan guztion artean irakurriko dugu artikulua. Zerbait falta al da? Zerbait soberan al dago? Gaurkotuta al daude datuak (adibidez, biztanleria)? Galdera horiek erantzuteko denbora beharko dute ikasleek. Eta agian hurrengo saiorako utzi daiteke horren ikerketa.

Non begiratu dezakegu ea biztanleriaren datua ondo dagoen? Ikerketaren hastapen bat da: udaletxeak ematen ditu datuak, zentsuan ere badaude, askotan herri aldizkarietan agertzen da, urte hasieran. Datuak non bilatu ikasiko du ikasleak atal horrekin.

Irakurri eta geroAldatu

Artikulua ondo irakurri eta ulertu ote den ikusteko bost galdera talde klasikoetatik galdera batzuk bota daitezke.

Zerbait falta bada, galderarekin ikasleentzat interesgarrienak diren gaiak aterako dira, askotan jaiei eta kulturari lotuta. Hortik abiatuta, Txikipediako artikuluaren edizioa landu daiteke, guztion artean umeentzako interesgarria den bertsio berri bat eraikiz. Ariketaren azken ekoizpena izan daiteke Txikipediako artikulu hori. Idazteko gaitasuna, datuak ordenatzeko konpetentzia eta informazioa iragazi eta hierarkizatzeko aukera ematen du ariketaren atal honek.

Kanpo estekakAldatu