Atari:Hezkuntza/Lehen Hezkuntza/Ingelesa ikasi argazki bat deskribatuz

Lantzeko laguntza eskatu
Lehen hezkuntza
+
Bigarren hezkuntza
+
Unibertsitatea
+
Tresna interesgarriak
+

Argazki bat deskribatzea ariketa interesgarria da, sintesi gaitasuna eta deskribapenak ikasteko balio diguna. Kasu honetan, gainera ingelesa ikasteko aukera ere badugu, argazkia deskribatzen dugun bitartean. Ariketa hau Lehen Hezkuntzan jarri dugu, baina maila guztietan egin daitekeen zerbait da, moldatuz gero.

Landutako konpetentziak aldatu

  • ...

Proiektuaren garapena aldatu

Ariketa hau egiteko proposatzen dugun aplikazioa https://tools.wmflabs.org/isa da. Wikidata erabiltzen du deskribapenak egiteko, eta Wikidata euskaraz badago ere, hau idazterakoan aplikazioa ingelesez baino ez dago eskuragarri.

Guztion artean egingo badugu ariketa, hau da, irakasleak proiektorean jarriko baditu artelanak eta ikasleei galdetuko badie bertan zer dagoen, nahiko izango da kontu bakar bat izatearekin. Egin beharko dugun lehenengo gauza da aplikazioa ireki eta gure Wikipediako kontuarekin izena ematea, goian dagoen Login jartzen duen botoian klikatuta. Egiten duen eskaera baimendu eta dagoeneko prest egongo gara. Ikasle bakoitzak bere mugikorrean edo tabletean ere erabil dezake aplikazio hau.

Sartzen garenean bi aukera emango dizkigu: dagoeneko existitzen den kanpaina batean parte hartu edo kanpaina berri bat sortu. Kanpainak argazki sorta bat dira, gai bati buruzkoak. Adibidez kanpainan Euskal Herriko monumentuen argazkiak daude, deskribatzeko zain. Kanpaina berri bat sortzeko aukera izango dugu, gure herriko argazkiekin edo nahi dugun gaiarekin, Campaigns metodoa erabilita. Horretarako, Wikimedia Commonseko kategoria bat eman beharko diogu sistemari.

Behin kanpaina aukeratuta, prest egongo gara argazkiak deskribatzeko. Argazki bakoitzean ikusten dugun guztia deskribatzeko aukera izango dugu, baita argazki-oinak egiteko ere (Captions). Hauek ingelesez edo nahi den hizkuntzan egin daitezke, baita euskaraz ere (horretarako gure profilean hizkuntza aukeratu beharko dugu). Argazki bakoitza prest dugunean gorde sakatu eta deskribapen hori izango du argazkiak, etorkizuneko bilaketak erraztuz.

Kanpo estekak aldatu