Gure proba orria probak egiteko leku bat da. Ez da benetako artikulu bat, baizik eta artikuluak edo zatiak lantzeko leku bat. Nahi den proba kopurua egin daiteke bertan, eta argitaratzen badugu ez da artikulu gisa agertuko Wikipediako bilatzailean. Zentzu horretan, gure koaderno bat bezalakoa da, baina diferentzia batekin: besteek ere irakurri eta aldatu dezakete. Talde lanak egin daitezke, beraz, Proba orrian.

Lehen pausoak

Proba orri bat izateko lehenengo pausoa kontu bat sortzea da: horretarako bete formulario erraz hau. Behin fitxa betetakoan eta erabiltzaile izen bat eskuratuta, sartuko dugun testua argitaratu baino lehen probak egiteko, joan Proba orrira (1. irudia), "Nire eztabaida orria"ren aldamenean. Klikatu hor (egiaztatu Euskarazko Wikipedian zaudela, eta ez beste hizkuntza batean!).

 
Proba orrira sartzeko lotura (esteka) goiko menuan (1. irudia)

Proba orria irekiko da eta Proba orriko menu orokorra ikusiko duzu, tartean "Aldatu" eta "Aldatu iturburu kodea" fitxak. Klikatu lehendabiziko aukeran. Orain, orrian editatzen hasi ahal izango zara, eta Ikusizko Editorearen menu barra izango duzu goiko aldean. Hasi nahi duzun testua sartzen, testu prozesadore baten oso antzekoa da.

 
Ikusizko Editoreko menua

Proba orritik argitaratzea

Artikulu bat landu eta gero posible izango da proba orritik atera eta artikulu gisa argitaratzea. Lehenengo gauza, jarraitu artikulu berri bat sortzeko prozedura hau:

Ondoren, gure proba orrian "Aldatu" sakatu, guztia aukeratu (Ctrl+A) eta kopiatu. Sortu behar dugun orrialde berrian guztia itsatsi eta argitaratu. Horrekin nahikoa izango da gure proba orrian duguna artikulu gisa argitaratzeko.