"Aldapeko" abestia edo Aldapeko sagarraren adarraren puntan abestia, garai modernoetan bertsio asko jaso dituen abesti herrikoia da.

Aldapeko
Oskorri, Kalakan(r)en abestia
Musika motaFolk
HizkuntzaEuskara, (Nafar-lapurtera)
IdazleaHerrikoia
Urretxindor bat abesten.

Sagardogintzan, kirikoketa jotzearekin batera abesten zen doinu batean izan lezake jatorria[1].

Bertsiorik ezagunenak, agian Oskorri taldearenak (The Pub Ibiltaria 1) eta Kalakan taldearenak. Azken hauek bere kabuz eta Madonnarekin grabatu eta zuzenean ere jo egin dute, "Sagarra jo" izena emanda[2].

Hitzak

aldatu
Aldapeko sagarraren
adarraren puntan,
puntaren puntan,
txoria zegoen kantari.
Xiru-liruli,
xiru-liruri,
nork dantzatuko ote du
soinutxo hori?
Zubiburu zelaieko
oihanaren zolan,
zolaren zolan,
lili bat bada beilari[3][4].
Xiru-liruli,
xiru-liruri,
nork bilduko ote du
lili xarmant hori?
Mende huntan
jasan dudan
bihotzeko pena,
penaren pena,
nola behar dut ekarri?
Xiru-liruli,
xiru-liruri,
zuk maitea har ezazu
ene pena hori!

Erreferentziak

aldatu
  1. Orzaiz, Ion. «Sagar jotzearen erritmoan» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-02-02).
  2. Madonna eta Kalakan: Sagarra jo. (Noiz kontsultatua: 2021-02-02).
  3. «Euskaltzaindiaren Hiztegia: Bilaketa - Ikus beilari» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-10-25).
  4. «OEH - Bilaketa - OEH - Ikus beilari» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-10-25).

Kanpo estekak

aldatu