Atari:Hezkuntza/Lehen Hezkuntza/Herriko zerbitzuak ezagutu

Lantzeko laguntza eskatu
Uharte-Arakilgo ikasleak (8 urte) Txikipedia:Uharte Arakil artikuluan herriko zerbitzuei buruz idazten.
Lehen hezkuntza
+
Bigarren hezkuntza
+
Unibertsitatea
+
Tresna interesgarriak
+

Zer zerbitzu daude gure herrian? galdera lantzen da Lehen Hezkuntzan, eta Txikipedia lan hori jasotzeko lekua izan daiteke. Ikasleek euren herria hobeto ezagutuko dute, eta ikerketa lan sinple bat egingo dute, iturrietara joanez.

Landutako konpetentziak aldatu

Proposamen didaktiko honekin, oinarrizko zehar-konpetentzia guztiak landu daitezke:

  • hitzez, hitzik gabe eta modu digitalean komunikatzeko konpetentzia
  • ikasten eta pentsatzen ikasteko konpetentzia
  • elkarbizitzarako konpetentzia
  • ekimenerako eta ekiteko espiriturako konpetentzia
  • izaten ikasteko konpetentzia

Baita diziplina baitako konpetentzia gehienak ere:

  • hizkuntza- eta literatura-komunikaziorako konpetentzia. Ahozko komunikazioa ezinbestean landu beharko da, proposatzen diren atazak aurrera ateratzeko. Idatzizko oharrak-eta idatzi beharko. Ohar guztiak garbira pasatuz gero eta, azkenik, Txikipediara kargatuz gero, idazketa lantzeko aukerak bikoiztu egingo dira. Zerbitzuen zerrenda + iruzkinak argitaratzea izan daiteke azken ekoizpena eta Txikipedia izan daiteke azken ekoizpena leku publiko batean argitaratzeko gune egokia, baina ez bakarra. Landuko diren testu motak: deskripzioak, taulak, argazki oinak, zerrendak iruzkinekin, bat-batean hartutako oharrak eta ohar horien bertsio hobetuak...
  • matematikarako konpetentzia. Ordutegiak, zenbat egun zabalik, distantziak...
  • teknologiarako konpetentzia. Azken ekoizpena Interneteko gune publiko batean argitaratzeko helburu horrek, baliabide teknologiko batzuen erabilpena eskatzen du.
  • gizarterako eta herritartasunerako konpetentzia. Ikasleak taldeka antolatu beharko dira. Zenbait zerbitzutako arduradunekin hitz egin beharko... Taldearen barruko koherentzia eta taldetik kanpo dauden pertsonekin komunikazioa bideratzeko aukera.
  • arterako konpetentzia. Atazen artean argazkiak + argazki oinak Wikimedia Commonsen argitaratzea.
  • motrizitaterako konpetentzia. Zenbait zerbitzu hobeto ezagutzeko, agian, oinez joan eta zerbitzuak bertatik bertara ikusi beharko...

Proiektuaren garapena aldatu

Proiektu hau egiteko herrian dauden zerbitzuen zerrenda bat osatu beharko dugu lehenengo. Herria handia bada, ezingo diogu guztiari heldu, eta lehentasun batzuk jarri beharko ditu irakasleak. Udal zerbitzuak izan daitezke, baita kirolari edo kulturari lotutako instalazioak ere. Txikipedia:Uharte Arakil kasuan, adibidez, herriko komertzioaren gida egin zuten.

Ondoren, ikasleak taldeetan banatuta edo guztiak elkarrekin zerbitzu horiek bisitatu, eta galdetegi bat bete beharko dute. Galdetegi hori irakasleak egitea da egokiena, baina ikasleekin ere osatu daiteke zer den jakin nahi duguna. Erantzunak jaso eta garbira pasako ditugu, idazteko eta datuak ordenatzeko gaitasuna landuz. Informazio hori, behin txukunduta, Txikipediako artikuluan jar daiteke.

Aldi berean, zerbitzu bakoitzaren argazki bat ere egin dezakegu, eta argazki horiek Wikimedia Commonsera igo (ikus Atari:Hezkuntza/Lehen Hezkuntza/Wikimedia Commons ezagutu ariketa). Honela, herriaren inguruko informazioa osatzeaz gain, euskarri digitalen kudeaketa eta irudiaren garrantziaren inguruan ere ikas daiteke.

Kanpo estekak aldatu