Atari:Hezkuntza/Bigarren Hezkuntza/Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala

Circle-icons-magicwand.svg Lantzeko laguntza eskatu
Txikipedian artikulu bat nola idatzi (2).pdf
Lehen hezkuntza
+
Bigarren hezkuntza
+
Unibertsitatea
+
Tresna interesgarriak
+

Landuko diren konpetentziakAldatu

Oinarrizko zehar-konpetentziak eta Diziplina baitako konpetentziak EAEko Heziberri 2020 Planaren arabera.

Oinarrizko zehar-konpetentziak eta hainbat diziplinatako oinarrizko konpetentzia asko lan daitezke ariketa honekin, bereziki arterako konpetentziari lotutakoak. Ikasleen ikasketa kooperatiboa sustatuz gero, ondorengo oinarrizko zehar-konpetentziak lantzeko aukera:

  • hitzez, hitzik gabe eta modu digitalean komunikatzeko konpetentzia,
  • ikasten eta pentsatzen ikasteko konpetentzia,
  • elkarbizitzarako konpetentzia,
  • ekimenerako eta ekiteko espiriturako konpetentzia,
  • izaten ikasteko konpetentzia.

Baita diziplina baitako konpetentzia batzuk ere, hauek batez ere:

  • gizarterako eta herritartasunerako konpetentzia, (batez ere ikasleak talde txikietan antolatuta lan eginez gero),
  • arterako konpetentzia,
  • teknologiarako konpetentzia,

Eta irudiekin hornitzeko hautatzen diren artikuluetan erabiltzen diren hainbat jakintza arlori loturiko edozein diziplina baitako konpetentzia.

Lanean hasi baino lehenAldatu

  1. Irakurri Txikipedian [[1]] artikulua.
  2. Irakurri euskarazko Wikipedian Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala artikulua. Konparatu beste hizkuntza pare bateko artikulu paraleloekin.
  3. Irakurri Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala, euskaraz, Nazio Batuen webgune ofizialean.
  4. Irakurri Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren bilakaerari buruzko erreportajea, Argia aldizkarian.

Proiektuaren garapenaAldatu

Ikasleak talde elkarreragileetan antolatuko ditugu. Talde txikiak, bizpahiru ikasle talde bakoitzeko. Talde bakoitzari Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsaleko artikulu pare bat-edo egokituko zaio. Haien lana izango da:

  1. Egokitutako artikulua errazago idaztea, artikuluak zentzua galdu gabe, esanahia aldatu gabe. Umeek ulertzeko moduko idazkera bilatu beharko dute, zentzua aldatu gabe.
  2. Artikuluari lotzeko moduko irudia ekoiztea eta Wikimedia Commonsera behar bezala kargatzea.

Azken ekoizpenaAldatu

Wikipediak irudiak behar ditu, marrazkiak, binetak, komikiak eta abar. Horiek Wikimedia Commonsera kargatzen dira eta hortik zuzenean Wikipediako artikuluetan txertatzen dira.

  • Ikasle hori: eskatzen zaizu Wikipedia edo Txikipediara kargatzeko moduko irudi bat ekoiztea, gero Wikimedia Commonsera kargatzeko. Txikipedia eta Wikipediako artikuluak apaintzeko. Irudi batek mila hitz beste balio omen du.
  • Ikasle talde bakoitzari, eskatuko zaio irudi bat ekoiztea artikulu bakoitzari lotzeko moduko marrazki bat, komiki bat, bineta bat. Besterik ezean, artikulu jakin batekin lotzeko moduko argazki bat ere balio dezake.
  • Ekoiztutako irudiari buruzko testu labur bat idaztea, irudiaren azalpen gisa, Wikimedia Commonsen ohiko egiturari jarraiki.

Eta ahozkotasuna lantzen badugu?Aldatu

Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren audiorik ez dugu euskaraz. Agian une egokia da guztion artean grabatzeko, ezta? Ahozkotasuna lantzeko ideiak eta tutoriala hemen dituzue.


Wikimedia Commonsen irudiak kargatzeko tutorialaAldatu

Kanpo estekakAldatu