Atari:Hezkuntza/Bigarren Hezkuntza/Ikuspegi kritikoa: artikulu bat eztabaidatu
Wikipedian ikuspegi kritikoa landu daiteke, adibidez artikulu bat eztabaidatuz. Ikasleek sentsazioa izaten dute Wikipedian dagoen guztia fidagarria dela, eta kostatzen zaie ulertzea hemen idatzita dagoena norbaitek idatzi duela eta akatsak izan ditzakeela. Akats horiek izan daitezke informazio hori nahita gaizki sartu delako, erabilitako iturria txarra delako edo idatzi duenak ez duelako testua behar bezala interpretatu hona ekartzerakoan. Artikulu guztiek, zorionez, "Eztabaida" atal bat dute (begiratu hemen goian ere, testu guzti honen gainean non dagoen) eta bertan eztabaidatu daiteke artikuluaren inguruan. Baliatu dezagun hori ikuspegi kritikoa lantzeko.
Landutako konpetentziakAldatu
Oinarrizko zehar-konpetentziak eta hainbat diziplinatako oinarrizko konpetentzia asko lan daitezke ariketa honekin, bereziki komunikazio gaitasunari lotutakoak:
Hautatutako artikuluaren gaiaren arabera, diziplinatako oinarrizko konpetentzia jakin batzuk landuko dira.
- Hitzez, hitzik gabe eta modu digitalean komunikatzeko konpetentzia
- Komunikazio konpetentzia,
- ikasten eta pentsatzen ikasteko konpetentzia,
- elkarbizitzarako konpetentzia,
- ekimenerako eta ekiteko espiriturako konpetentzia,
- izaten ikasteko konpetentzia,
- gizarterako eta herritartasunerako konpetentzia,
- arterako konpetentzia...
Proiektuaren garapenaAldatu
Irakasleak momentu horretan lantzen ari diren gai bat hartuko du eta Wikipediako artikulua nola dagoen ikusiko du. Akats ebidenteak baldin badaude, zehaztasunik gabeko gaiak edo zerbait falta bada eta ulertzeko garrantzitsua bada, horren inguruan eztabaidatzeko aukera emango die ikasleei. Ikasleek aukera izan dezakete edo euren artean eztabaidatzeko edo sarearen bidez egiteko. Edozein kasutan, artikuluaren eztabaida orrian euren ondorioak idatzi beharko dituzte, Wikipedia hobetzeko gomendioekin.
Ariketa interesgarriago egiteko, Eztabaida egin eta gero, artikulua eztabaida horretako ondorioekin bat egiteko aldatu dezakete, Wikipedia hobetzeko gomendioez gain gomendio horiekin aurrera eginez.
Euskarazko Wikipediako artikuluak sakon aztertzeaz gain, hautatutako artikuluak auzoko wikipedietan dauden artikulu paraleloekin konpara daitezke.
- Antzematen da euskarazko artikulua beste hizkuntza batetik itzulita dela? Zatiren bat agian?
- Aztertutako hizkuntzetako artikuluetan ematen den ikuspegia neutroa da ala subjektibotasun punttu bat antzematen da?
- Datuak iritziekin "apaindu" egin dira? Ze iritzi antzeman ditugu?
- Hautatutako artikuluetan baten batek eztabaida orrian zerbait idatzi zuen? Zilegi da iritziak ematea eztabaida orrian? Eta artikuluan bertan?
- ...