Atari:Hezkuntza/Bigarren Hezkuntza/Emakumeak Wikipediara

Circle-icons-magicwand.svg Lantzeko laguntza eskatu
We Can Edit.jpg
We Can Edit posterra
Lehen hezkuntza
+
Bigarren hezkuntza
+
Unibertsitatea
+
Tresna interesgarriak
+

Emakumeak Wikipediara diogu Wikipedia delako munduaren errepresentazio bat. Mundu osoan kopuru antzekoetan jaiotzen dira gizon eta emakumeak (107 gizon jaiotzen direnero 100 emakume jaiotzen dira) eta heriotza-tasa altuagoak direla eta, 101 gizon daude 100 emakumeko. Hala ere, patriarkatuak emakumeei historian zehar izan dien paperak eta Entziklopedia zein liburuetan gizonek jokatutako paperari eman zaion garrantziak eragina izan du Wikipedian dauden emakume eta gizon ratioen artean. Orrialde honetan egoeraren inguruko hainbat datu eskaintzen ditugu, soluzioa emateko lehen pauso gisa.

Landutako konpetentziakAldatu

 
Oinarrizko zehar-konpetentziak eta Diziplina baitako konpetentziak EAEko Heziberri 2020 Planaren arabera.

Oinarrizko zehar-konpetentziak eta hainbat diziplinatako oinarrizko konpetentzia asko lan daitezke ariketa honekin, bereziki:

Hautatutako artikuluko protagonistaren jakintza arloaren arabera, diziplinatako oinarrizko konpetentzia jakin batzuk edo beste batzuk landuko dira.

Proiektuaren garapenaAldatu

Proiektu honen lehen fasea Wikipedia:Genero oreka orrialdean ditugun datuak aztertzea izan daiteke. Zergatik daude emakume gutxiago gizonezko baino? (Testu hau idazterakoan, 2020an, proportzioa: % 17 vs % 83). Zergatik lanbiderik ohikoenak ez datoz bat? Ikuspegi kritikoarekin landuko dugu horrela historia eta gizartea.

Bigarren pausoa landu nahi dugun emakumeen zerrenda bat egitea izango da. Izan daitezke lantzen ari garen gai batekin lotuta, esparru zientifiko batean lan egin dutenak, gure herriko emakume ezagunak. Ez dugu zertan bilatu sortu gabe dauden artikuluak: existitzen direnak hedatzea eta hobetzea ere ariketa izan daiteke. Falta diren artikuluak aurkitzeko bide asko daude. Horietako bat Wikiproiektu:WikiEmakumeok/5000 emakume zerrenda kontsultatzea da. Bertan daude falta zaizkigun hainbat emakume garrantzitsu, eta dinamikoki gaurkotzen da. Zerbait zehatzago bilatzeko, PetScan erabil dezakegu (ikus argibideetarako); adibidez, hemen duzu ingelesezko eta gaztelaniazko Wikipedian dauden baina euskaraz ez dauden emakumezko biologoak. Aukera dugu, baita, emakume jakin baten inguruan idatzi baino, emakumeek gertakari baten izan duten papera edo sufritu dutenari buruz idazteko.

Hurrengo pausoa biografia horiek idaztea izango da. Horretarako beste hizkuntza batean dagoena itzul daiteke, liburuetan arakatu edo biografia hori sortzeko irakasleak eman duen testua moldatu. Ez da beharrezkoa biografia oso luzea egitea, nahikoa da emakume hori zergatik den famatua azaltzen duen testu bat osatzearekin. Gomendio bezala, Proba orrian lan egin dezakegu, eta testua zuzenduta dagoenean zuzenean artikulu berri gisa sortuko dugu.

Amaieran, ikasle bakoitzak sortu duen emakumea zein den eta zergatik den garrantzitsua Wikipedian egotea azaldu dezake klasearen aurrean. Edo beste ikasgeletako publiko zabalagoa bila daiteke.

Kanpo estekakAldatu