Atari:Hezkuntza/Bigarren Hezkuntza/Testu bat grabatu Txikipediarako
Testu bat grabatu dezakegu Txikipediarako, haurren Entziklopediarako. Badaude Txikipedia irakurtzeko problemak dituzten umeak, ikusmen urria dutelako, dislexia... Ume batzuek eskertuko lukete Txikipedian klik egin, —haiek edo haien laguntzaileek—, eta sistema automatiko batek artikulua irakurriko balie.
Bigarren Hezkuntzako ikasleei Txikipediako artikuluak grabatzeko eta grabazioa Txikipedian bertan kokatzeko eskatuko diegu. Ariketa honekin, testuaren gorputza hobeto ulertzeko aukera izango dute, agian testuan aldaketatxo bat egitea bururatuko zaie, testua grabatzerakoan naturalago gera dadin, eta ozen irakurtzeko trebezia landuko dute.
Grabazioa gero, baliabide digitalekin editatu eta lantzen badugu, esate baterako Audacity erabiliz, konpetentzia digitala ere landuko dugu.
Landutako konpetentziakAldatu
Oinarrizko zehar-konpetentziak eta hainbat diziplinatako oinarrizko konpetentzia asko lan daitezke ariketa honekin, bereziki:
Proiektuaren garapenaAldatu
Ikasleei gai bat aukeratzeko eskatuko diegu, gai bat lantzeko. Ikasleek hautatutako testu bat grabatuko dute, 8-12 urteko ikasleentzat, ahoskera, doinua, erritmoa, arreta handiz zaindu beharko dute. Grabatutako audioa formatu irekian gorde, esportatu, egin beharko dute. OGG formatuan, esate baterako. Edo bideoa egitea erabakitzen badute, WebM formatuan.
Gero Wikimedia Commonsera kargatu eta Txikipediako artikuluan txertatu.
Ikus, gaineraAldatu
- Txikipedian, dagoeneko artikulu batzuk entzuteko moduan daude, esaterako: Koronabirus, Iraitz-aparatu eta Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala. Azken honetan, 3 audio eta bideo bat txertatu dira.
- Testu bat moldatu Txikipediarako.
- Ahozkotasuna landu Bigarren Hezkuntzan.