Atari:Hezkuntza/Lehen Hezkuntza/Argazki ibilbidea

Lantzeko laguntza eskatu
Lehen hezkuntza
+
Bigarren hezkuntza
+
Unibertsitatea
+
Tresna interesgarriak
+

Argazki ibilbide bat gure herria ezagutzeko, hori da proposamen didaktiko hau. Helburua herria ezagutzea izango da, izan natura, zerbitzuak edo ondarea. Argazki bat egin eta ondoren Wikimedia Commonsera igoko dugu. Osatu dezakegu ekimena argazki horiek euren puntuetan jarriz, adibidez WikiShootMe tresna erabiliz.

Landutako konpetentziak aldatu

  • ...

Proiektuaren garapena aldatu

Gelan lantzen ari garena argazkiz nola hornitu dezakegun pentsatuz hasiko gara. Gerturatze ezberdinak dituen arazoa da hau: izan daiteke ibilbide natural bat, osatu dezakegu Herbario digitala ariketarekin, edo gure herriko ondarea historialari batekin ikus dezakegu. Zerbitzuen inguruko lanketa egin zuten Uharte Arakilgo ikasleek, adibidez. Prestatzeko, beraz, nora joan nahi dugun eta zer irudikatu nahi dugun pentsatu beharko dugu. Argazkiak zuzenean egin daitezke eta igo (WikiShootMe tresna erabilita, adibidez), edo gelan aukeratu ditzakegu beranduago.

Ondarearen argazkiak egingo baditugu, aukera dugu herri bakoitzeko ondare zerrendatik abiatzeko: Atari:Ondarea. Kasu honetan eraikin osoei, arkitektura detaileei, kanpoalde zein barnealdeei egingo dizkiegu argazkiak.

Ez baditugu zuzenean igo, guztiak gelan igoko ditugu. Horretarako kontua beharko dugu Wikimedian, eta Wikimedia Commons erabiliko dugu (ikus Wikimedia Commons ezagutu argibide gehiago izateko). Argazkiak igotzeko prozesua ere interesgarria da, zer igo, nola sailkatu... erabaki dezakegulako. Era berean Ingelesa ikasi argazki bat deskribatuz ariketarekin lotu dezakegu.

Kanpo estekak aldatu