Atari:Hezkuntza/Bigarren Hezkuntza/Gure ekosistemetako flora. Txikipediarako sarreren sorrera edo hobekuntza

Proposamen hau UEUko 2022-2023 ikasturteko Irakasleen Prestakuntza Unibertsitate Masterraren baitan diseinatu da.

Gure ekosistemetako flora. Txikipediarako sarreren sorrera edo hobekuntzaren bitartez gure ikasleek txikipedia proiektuan parte hartuko dute. Euskal Herriko ekosistemen ezaugarriak ezagutu eta bertako floraren bitxikeriak ikastea eta txikipedia osatzea da helburua, baita idatzitako informazioaz baliatuz gymkana bat prestatzea ere. Horrela, irakaskuntza pasiboa erabiltzeaz gain ekosistemen ezaugarriak eta bertako floraren ezaugarriak irakurriz, irakaskuntza aktiboa erabiliko dugu: ikasleek artikulu bat idatzi beharko dute Flora eta Ekosistema sarrerrekin lotzeko gero gymkana bat osatzeko.

Ekintza hau oso interesgarria izan daiteke biologia eta geologia irakasgaian burutzeko Euskal Curriculumari lotuta. Gure ikasleen ezagutzak aberastuko ditugu modu interaktibo batean, haiek uneoro protagonistak direlarik. Lehenengoz bilaketa bat egin beharko dute webgune desberdinak eta textu liburu desberdinak arakatuz. Behin informazioa izanda, informazio hori moldatu beharko dute txikipediarako aproposa izan dadin eta azkenik, haiek idatzitako artikuluaz baliatuz galderak sortu beharko dituzte gymkana osatzeko. Era horretan bertako ekosistemak eta flora ondo ulertu eta barneratu dituztela erakutsi beharko dute. Izan ere, txikipediaren baitan idatziz, haiek baino gazteagoak direnentzako azalpenak prestatuko dituzte. Metodologia mota horri irakaskuntza bidezko ikaskuntza deritzo, eta helburua ikaslea irakasle bihurtzea da. Ikasleek gai jakin baten inguruko azapenak ematen baitituzte ezagutza-maila txikiagoa duten ikasleei.

Kokapen orientagarria aldatu

Hezkuntza- etapa: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH)  4 maila.

Ikasgaia: Biologia ikasgaia. 4 multzoa: Biodibertsitatea. Ekologia eta ingurumena *Euskal Curriculumaren berariazko edukien zehaztapena

Ikasle profilekin egiteko: Ikasle- profila ikaskuntza prozesuan zehar ikasleak eskuratu behar dituen gaitasun eta balioen multzoa bezala ulertuta, programazio didaktiko honekin lortu nahi den ikasle- profila honakoa da:

  • Euskal Herriko ingurumenari buruzko ekosistemak aztertzen eta kontzientzia duena.
  • Hausnarketa kritikoa eginez eta ikerketan oinarrituz, errealitateari behatuz, informazioa arakatzeko eta proiektu bat gauzatzeko gai den pertsona.
  • Autonomoa, kritikoa eta sortzailea izatea, ekimenerako joera erakusten delarik.
  • Kolaboratzailea den pertsona, hau da, talde lanean lan egiten dakien pertsona.
  • Konpetentzia digitala menperatzen duen eta gailu elektronikoekin trebetasuna erakusten duen ikaslea.

Modalitatea: Nahiz eta aurrez- aurreko hezkuntza modalitatearekin egiteko proposamen bezala pentsatua egon online egiteko aukera ere eskaintzen du. Proiektuan zehar ikasleek modalitate digitala erabiliko dute, hau da, ikasleek online baliabideak erabili beharko dituzte proiektuaren jarduerak egiteko. Hala nola, txikipediarako artikulua sortzea, beste taldeentzat landutakoaren inguruko gymkana sortzea eta azkenik, txosten idazteko.

Zenbat denboraz gutxi gorabehera: Proposamenak hiru asteko iraupena izango du eta hiru fasetan banatuko da. Lehenengo fasean, ikasleek taldeka aukeratutako ekosistemaren inguruko informazioa bilduko dituzte hainbat baliabide erabiliz. Ondoren, bigarren fasean, lortutako informazioa erabiliz txikipediarako artikulua sortuko dute, irakasleak emandako argibideak kontuan hartuz. Azkenik, hirugarren fasean, idatzitako artikuluan oinarrituta gymkana bat osatzeaz gain, txosten idatzi bat osatu beharko dute.

Landuko diren konpetentzia nagusiak aldatu

LOMLOE edo 3/2020 hezkuntza Lege Organikoari begira, honako oinarrizko konpetentziak landuko dira proposamen honetan:

  • Konpetentzia digitala
  • Konpetentzia pertsonala, soziala eta ikasten ikastekoa
  • Herritartasunerako konpetentzia
  • Ekintzailetza-konpetentzia
  • Matematikarako konpetentzia, eta zientzia, teknologia eta ingenieritza konpetentzia.

Proiektuaren garapena aldatu

Proiektuarekin hasi ahal izateko, lehenik eta behin proiektuaren azalpena emango zaie ikasleei. Ikasleek  Euskal Herriko ekosistema ezberdinetako landarediaren ezaugarri nagusiak eta berreizgarrienak aztertu beharko dituzte eta horien berri emateko Txikipediarako artikulu bat sortuko dute Flora eta Ekosistema sarrerekin lotzeko. Euskal Herriko ekosistema horren floraren inguruan testu bat jada egina egongo balitz, artikulu hori osatu eta hobetu beharko lukete.  Horrez gain, idatzitako artikulutik informazio garrantzitsua erauzi beharko dute, eta ikaskideentzat Gymkana botanikoa sortu beharko dute. Saioko lehen unean, lanean nola jardungo diren azalduko zaie eta jarduerarekin amaitzeko ebaluazioa nola burutuko den azalduko zaie, hasieratik ere honen berri eduki dezaten.

Proiektua garatzeko, ikasleek taldeka egingo dute lan, 4-5 pertsonako taldeak osatuz. Ikasle taldearen ezaugarrien arabera irakasleak taldeak sortzeko modu aproposena (talde homogeneoak, talde heterogeneoak, zoriz eginikoak) zein den erabakiko du. Behin taldeak sorturik, irakasleak ikasle talde bakoitzarentzat Euskal Herriko ekosistema bana eskeiniko die, bertako floraren inguruko informazioa bilatu dezaten. Hona hemen zenbait adibide, basoan eta mendian; artadiak, hariztiak, altzadiak, pagadiak, baso landaketak, goi-mendiko larreak etab., ur ingurunean; ibaiak, urmaelak, aintzirak eta kostaldean; eremu intermarealak, labarrak, hareatzak, etab.

Baliabide ezberdinak erabili ditzakete jarduera hau burutzeko: testuliburuak, interneta, aldizkari espezializatuak, sare sozialetako foroak, iNaturalist, Arbolapp eta bestelako aplikazioak…

Informazio bilaketa fasea amaituta, txikipediarako artikuluak idazteko argibideak jasoko dituzte irakaslearen partetik eta artikulu guztiek elementu berberak eduki ditzaten, artikuluek eduki beharreko atalak aipatuko dituzte: ekosistemaren deskribapen laburra eta landareentzako habitataren nolakotasunaren azalpena (Klima, geologia, altitudea, ur eskuragarritasuna…), landare garrantzitsuena(k) (taxonomia, bizi zikloak, banaketa, berezitasunak), zurezko landare ohikoak (taxonomia, bizi zikloak, banaketa, berezitasunak),   landare belarkara ohikoak (taxonomia, bizi zikloak, banaketa, berezitasunak), bitxikireiak, ekosistemaren kudeaketa. Horren ondoren, lortutako informazioarekin artikulua idazteari ekingo diote, betiere atal guztiak betetzeko informazio gehigarria bilatu ahalko dutelarik eta kontuan izanik, artikuluak 13 urtera arteko ikasleentzat bideratuta daudela.. Irakasleak artikuluak zuzenduko ditu eta ikasleei hobekuntzak proposatuko dizkie horretarako beharrik balego.

Behin artikulua idatzita, ikasleek eurek idatzitako artikulutik informazioa erauzi beharko dute gymkana bat osatzeko galderak edo pistak idazteko: mapa bat sortu dezakete, eremuko landare garrantzitsuen ezaugarriak ezagutzeko pistak eratu, argazkiak eskatu, argazkiak jarri eta landarea identifikatzeko galdera planteatu.... Horrez gain txosten bat ere eratu beharko dute sorturiko galderen erantzunak ere emanez. Azken saioan, ikaskideen gymkana osatuko dute interneten sorturiko artikuluetan informazioa bilatuz eta jardueren ebaluazio saioa burutuko da. Denbora eta aukerarik izanez gero, gymkana hauek landa irteera batean osatu ahalko dira. Honako hau da plangintza taula:

1. saioa Hasierako fasea Taldeen osaketa eta proiektuaren azalpena. Ekosistemaren esleipena eta lehenengo ideien zaparrada taldeka. 55min
2-3. saioak Garapen fasea Ekosistemari buruzko informazioa eskuratzea baliabide ezberdinak erabiliz. 55min  +55min
4-5-6. saioak Hasierako fasea Txikipedia proiektuaren azalpena eta bertan artikuluak idazteko argibideak. 30min
Garapen fasea Artikuluaren idazketa, irakaslearen zuzenketak eta “feedback”-aren araberako hobekuntzak. 25min +55min +55min
7-8. saioak Aplikazio fasea Artikulutik informazioa erauzi eta gymkana bat osatzea galderak eta pistak formulatuz. Erantzunen txostenaren osaketa. 55min +55min
9. saioa Aplikazio fasea Beste taldekideen gymkanarentzako erantzunak topatu. 40min
Ebaluazio fasea Taldekideen ebaluazioa eta autoebaluazioa 15min

Ebaluazioa aldatu

Ebaluaketarako, txipidediarako sarrera (artikulua sortu, moldatu edota osatu) (50%), sorturiko gymkana (20%) eta idatzizko txostena (20%) hartuko dira kontuan. Honez gain, azkeneko saioan, bakoitzak ikasitakoaren inguruko autoebaluazioa egingo du (5%) eta taldekideak ere ebaluatzeko tartea hartuko dute (5%).

  • Heteroebaluazioa

Irakasleak, txikipediarako sarrera, gymkana eta txosten idatzia ebaluatuko ditu. Ebaluazioan irakasleak kalifikazio numeriko bat emango du (ebaluazio sumatiboa). Horrez gain, zeregin bakoitzeko feedback orokorra ere emango die ikasleei, lan bakoitzari buruzko indarguneak eta ahuleziak adieraziz eta hobetzeko proposamenak helaraziz (baleude).

Hurrengo errubrika, txikipediarako sarrera ebaluatzeko erabiliko da.

Ebaluatuko diren alderdiak Alderdi bakoitza ebaluatzeko irizpideak Irizpideen deskribapena
Bikain (4 puntu) Oso ondo (3 puntu) Nahiko (2 puntu) Gutxi (1 puntu)
Artikuluaren egokitasuna

%20

Artikulua betetzeko eskatzen ziren ezaugarri guztiak jasotzea (%10) Artikuluak bere osotasunean jasotzen ditu eskatzen diren ezaugarriak eta informazioa. Atalen arteko oreka bikaina da. Artikuluak bere osotasunean jasotzen ditu eskatzen diren ezaugarriak eta informazioa. Atalen arteko oreka egokia da. Artikuluan informazioa biltzea falta da, baina eskatzen diren ezaugarriak egoki biltzen ditu. Atalen arteko oreka nahiko egokia da. Artikuluak ez ditu betetzen ezaugarriak eta jasotako informazioa ez dago osatuta. Desoreka handia dago atal batzuen eta besteen garapenaren artean.
Artikuluaren edukien egokitasuna txikipediarako (10%) Eduakien maila oso egokia da Txikipediarako. Edukiaren maila egokia da Txikipediarako. Orokorrean egokia da baina badaude eduki batzuk doitu ez direnak txikipediarako. Artikulua ez da egokia txikipediarako. Ezagutza maila ez da doitu.
Artikuluaren koherentzia eta kohesioa

%40

Informazioaren egokitasuna

(%20)

Artikuluan azaltzen den informazio guztiaren arteko lotura argia dago. Ideiak guztiak argi azaltzen dira, eta hauen  arteko koherentzia bikaina da. Artikuluan azaltzen den informazio ia guztiaren arteko lotura argia dago. Ideia gehienak argi azaltzen dira, eta hauen  arteko koherentzia aproposa da. Artikuluan azaltzen den informazioaren arteko lotura dago hainbat zatitan. Ideia batzuk argi azaltzen dira, eta hauen  arteko koherentzia nahikoa da testua ulertzeko. Artikuluan azaltzen den informazioaren arteko loturik ez dago. Ez dira ideiak argi azaltzen, eta hauen  arteko koherentziarik ez dago.
Artikuluaren txukuntasuna

(%10)

Bisualki artikulua oso erakargarria da eta primerako kalitateko irudiak erabiltzen dira. Txukuntasuna eta argitasuna bikainak dira. Bisualki artikulua erakargarria da eta argia ematen du. Irakurtzeko erreza da eta erabilitako irudiak egokiak dira. Nahiko txukuna da. Artikulua ez da oso erakargarria eta antolaketa hobetu daiteke. Itxuraz, txukuna ematen du. Artikulua ez da erakargarria, ez dago ondo antolatuta eta ez ditu txukuntasun arauak betetzen.
Material grafikoaren erabilera eta kalitatea

(%10)

Artikuluan zehar irudi/bideo/audio nahiko erabiltzen dira, ulergarriagoa egiteko. Materialaren kalitatea bikaina da. Artikuluan zehar irudi/bideo/audio batzuk erabiltzen dira, ulergarriagoa egiteko. Materialaren kalitatea oso ona da. Multimedia elementu gutxi erabiltzen dira eta kalitatea nahiko egokia da. Ez da material grafikorik erabiltzen. Erabiltzekotan, kalitate baxukoa da.
Artikuluaren zuzentasuna

%30

Idatzizko adierazpenaren zuzentasuna

(%20)

Artikuluan azaltzen diren datu guztiak errealak dira, kontrastagarriak eta artikulu zientifiko baterako aproposak. Artikuluan azaltzen diren datu gehienak errealak dira, kontrastagarriak eta artikulu zientifiko baterako aproposak. Artikuluan azaltzen diren datu batzuk errealak dira, kontrastagarriak eta artikulu zientifiko baterako aproposak. Artikuluan azaltzen diren datuak ez dira errealak, ez kontrastagarriak eta ez dira artikulu zientifiko baterako aproposak.
Hiztegi zientifikoaren zuzentasuna

(%10)

Hitzezko komunikazioa bikaina da, erabiltzen den hiztegia zientifikoa da eta egokitasunez erabiltzen da. Hitzezko komunikazioa oso ona da eta orokorrean hiztegi zientifikoa erabiltzen da era zuzen batean. Erabiltzen den hiztegia ez da oso zientifikoa. Erabiltzen diren termino zientifikoak gutxi dira. Hizkera ez da bat ere zientifikoa, eta kontzeptu zientifikoren bat erabiltzekotan, ez da zuzena.

Irakasleak gymkana ebaluatzeko erabiliko dituen irizpideak honakoak izango dira:

  • Aukeratutako ekosistemarekiko duen koherentzia
  • Galderen egokitasuna
  • Galderen zuzentasuna
  • Gymkanaren erakargarritasuna
  • Gymkanaren originaltasuna

Azkenik, txosten idatzia ebaluatzeko kontuan izango dituenak hurrengo irizpideak dira:

  • Galderen erantzunen zuzentasuna eta egokitasuna
  • Hiztegi zientifikoaren erabileraren zuzentasuna


  • Autoebaluazioa

Ikasle bakoitzak bere buruari buruzko bost adierazpen baloratu beharko ditu, 1-10 bitarteko kalifikazioa jarriz (1 baxuena eta 10 altuena).

BALORAZIORAKO ADIERAZPENAK Puntuazioa
Taldean lan egin dut eta aktiboki parte hartu dut. (20%)
Komunikazio egokia izan dut eta erantzukizunez jokatu dut. (20%)
Taldekideren batek laguntza behar izan ezkero, laguntzeko prest azaldu naiz. (20%)
Talde lana aurrera ateratzeko egin dudan esfortzua haundia izan da. (20%)
Egin dudan lanaren kalitatea ona izan da. (20%)
GUZTIRA


  • Koebaluazioa

Proposamen didaktikoko lanak amaitu eta gero, irakasleak ko-ebaluazio orri bat emango dio ikasle bakoitzari. Bertan, taldeen funtzionamendua ebaluatuko delarik.

Ko-ebaluazioan kontuan izango diren parametroak: parte hartzea, lanarekiko ardura, iritzia eman, besteen iritzia entzun. Taldekideen balorazioa egiteko, ikasle bakoitzak hurrengo taula/fitxa beteko du.

Data:

Ebaluatzailea:

Taldekideen izen abizenak:

1.:

2.:

3.:

4.:

Ebaluatu taldekideen lana, hurrengo taulan adierazten diren parametroak kontuan izanik. Egin X, taldkidearen lana parametro bakoitzaren barnean hobetoen adierazten duen esaldian.

1. 2. 3. 4.
Parte hartzea (25%)
Beti hartu du parte era aktiboan eta gogoz
Ia beti hartu du parte era aktiboan eta gogoz
Gehienez ekintzen erdian hartu du parte era aktiboan
oso gutxitan hartu du parte era aktiboan
Lanarekiko ardura (25%)
Beti arduratu ja jarduerak egiten
Ia beti arduratu da jarduerak egiten
Batzuetan arduratu da jarduerak egiten
Oso gutxian arduratu da jarduerak egiten
Iritzia eman (25%)
Beti eman du iritzia modu ordenatuan
ia beti eman du iritzia modu ordenatuan
Batzuetan eman du iritzia modu ordenatuan
Oso gutxitan eman du iritzia modu ordenatuan
Besteen iritzia entzun (25%)
Beti entzun du taldekideen iritzia
Ia beti entzun du taldekideen iritzia
Batzuetan entzun du taldekideen iritzia
Oso gutxitan entzun du taldekideen iritzia