Atari:Hezkuntza/Lehen Hezkuntza/Espezie inbaditzaile bati aurre egiten

Lantzeko laguntza eskatu
Adin guztietarako ariketa da honakoa. Zabala da, baina ariketa txikiagoetan zatitu daiteke.
Lehen hezkuntza
+
Bigarren hezkuntza
+
Unibertsitatea
+
Tresna interesgarriak
+

Ikasleen kontzientzia ekologikoa lantzeko proposamen didaktikoa.
Ikasleek laukoteka elkartuko ditugu eta, motibazio fasea igaro eta gero, laukote bakoitzak lau tranpa egin beharko ditu liztor asiarrak harrapatzeko. Ikasle bakoitzeko tranpa bat, beraz, baina taldeka egin beharko ditugu elkarri lagunduz.
Liztor asiarrak harrapatzeko tranpak taldeka egiteaz gain, idazkunak, kartelak, audioak edo bideoak egiteko gonbita ere hortxe, irakasle bakoitzak proposamena bere gustuetara edo bere taldean antzematen dituen gaitasunetara moldatzeko. Ikasleek esperimentatu behar dute ekosistema batean behatzaile izateaz gain, eragile ere izan daitezkeela.

Landuko diren konpetentziak aldatu

  • Biodibertsitateari buruz ikasiko dute ikasleek, eta euren inguruan dauden izaki bizidunak hobeto ezagutzen ikasiko dute.
  • Zientzialarien eta ikasleen arteko harremana handitu, eurak ere zientzialari izan daitezkeela ikasiko dute.
  • Dokumentazioaren garrantzia, guztion artean egin daitekeen ariketa zientifiko erraza.
  • Taxonomia eta sailkapena eztabaidatu daiteke, espezie, genero edo familiak identifikatzerakoan.
  • Informazioa sailkatu eta publikatzen, Wikimedia Commons erabiltzen.
  • Talde-lanaren garrantzia, guztien artean eremu bat banatu baitaiteke.
  • Komunikazio konpetentzia.
  • Konpetentzia digitala.



↓↓↓


↓↓↓


↓↓↓


↓↓↓


↓↓↓


↓↓↓


↓↓↓


↓↓↓


↓↓↓


↓↓↓


↓↓↓


↓↓↓


↓↓↓


↓↓↓


↓↓↓


↓↓↓


↓↓↓


Espezie inbaditzaileak - Ikusgela - Bideoaren azala.



↓↓↓


















Gaian sartzen - Motibazioa bilatzen aldatu

Espezie inbaditzaileak - Ikusgela - Bideoa.
Espezie inbaditzaileak - Bideoaren irudi bat.



◁◀ ◁◀
Ikusi bideoa eta ikusi bitartean zientzialariei egingo zenizkiekeen galderak pentsatu eta idatzi. Adibidez:
◁◀ ◁◀



  • Espezie inbaditzaile guztiak kaltegarriak dira ekosistemarentzat?
  • Espezie exotiko guztiak kaltegarritzat jotzen dira?
  • Zein da, espezie inbaditzaileen artean, gure ekosistemarentzat kaltegarriena?
  • Lehen hezkuntzako ikasleok zerbait egin dezakegu espezie inbaditzaileren bati aurre egiteko?



Espezie inbaditzaileak. Proiektu bat aldatu

Azken galdera horren erantzuna, ―"... ikasleok zerbait egin dezakegu..."― baiezkoa da.

Agian errazagoa da landare inbaditzaileei aurre egitea animalia inbaditzaileei baino. Landare inbaditzaileei trabak nahiko erraz jar diezaiekegu, baina animalia inbaditzaile batzuei ere bai...

Horra proposamena: aldatu

Liztor beltz asiarrak harrapatzeko tranpak egingo ditugu plastikozko botila batzuk birziklatuz.

  • Kontuz! Saihestu plastikozko botilak erostea, kaltea eragiten baitute ingurumenean.



↓↓↓


↓↓↓


↓↓↓
























↓↓↓


Liztor beltz asiarra harrapatzeko tranpak egiten.
Noiz jartzen dira tranpak?
aldatu

« Espezie hauen kudeaketan, erregina fundatzaileak ale funtsezkoak dira, beraiek direlako kolonia berrien sortzaileak, eta euren agintepean daudelako kolonia osoaren jarduerak. Erreginak harrapatzeko tranpak, hibernatu baino lehen edo hibernatu osteko epean erabili behar dira. Udazkenaren amaiera eta neguaren hasiera izan daitezke une egokienak, epe horietan erregina bere garaian daudelako. Hala ere, oso eztabaidatua da tranpak udaberrian erabiltzeko aukera, garai horretan ez delako selektiboa, ez eta oso eraginkorra ere.

Izan ere, tranpak erabiltzeko unean, faktore asko hartu behar dira kontuan, zentzuzko plangintza egin ahal izateko: sasoia (uda aurrekoa, uda ostekoa), airearen tenperatura (10ºC-tik behera), ur-iturrietatik hurbil, erlategiaren kokapena… Horretaz guztiaz gain, pikeren sarrerak murriztu egin behar dira, bakar-bakarrik liztorrak baizik sar ez daitezen.

»

—Juan Carlos Iturrondobeitia[1]


Bideoa, Ikusgela: "Espezie polinizatzaileak".
 
"Espezie polinizatzaileak" bideoko fotograma bat. Erle europar bat lore batean.



▶▷ ▶▷
Ikusi bideoa eta ikusi bitartean zientzialariei egingo zenizkiekeen galderak pentsatu eta idatzi. Komentatu beste ikasleekin eta irakasleekin.
▶▷ ▶▷



  • Liztor asiarraren bizitza-zikloa ezagututa, tranpak zintzilikatzeko garairik onena martxo-apirila da, udaberriaren hasieran da.

Udaberriaren hasieran liztor asiarren erreginak harrapa daitezke. Egin kontu harrapatzen dugun erregina bakoitzeko milaka liztor langile gutxiago jaioko direla eta liztor langileen janaririk kuttunena erleak dira. Liztor batek egunero 50 erle akabatu ditzake!

  • Zergatik udaberrian?
  • Zergatik hobe da liztor erreginak harrapatzea liztor langileak baino?
  • Erleak, erle europarrak, erle arruntak, espezie inbaditzaile dira?
  • Zer dira espezie polinizatzaileak?
  • Zer gertatuko litzateke erleak desagertuko balira?
  • Zeintzuk dira erleen etsairik okerrenak?


 

Liztor beltz asiarra harrapatzeko tranpak egiten.
Nola
aldatu

Osagaiak: aldatu

 
Plastikozko botila edo bidioi gardenekin tranpa merkeak egin ditzakegu, etxeetan erraz topa daitezkeen elementuekin.
Barruko likidoa egiteko: garagardo epela edo ura azukrea eta okin-legamia.
 
Liztor asiarrak harrapatzeko tranparen azpian jartzeko afixa edo kartela. Eredu bat.
  • Plastiko gardenezko botila, bidoi edo ontzi handia.
  • Plastikoa mozteko aizto bat.
  • Plastikozko botila moztu behar da eta inbutu moduko bat egin. Tapoian 8 mm-ko zuloak egiteko zulagailua eta barautsak erabil daitezke, gero hortik liztor beltzak sartzeko (eta ez tximeletak edo erlastarrak).
  • Soka txiki edo lokarri txiki bat tranpa leku altu batetik zintzilikatzeko.
  • Idazkun, afixa edo kartel bat tranparen ondoan jartzeko jendeak jakiteko tramankulu hori zer den eta zertarako den. Nork jarri duen eta zertarako. Noiz kenduko den tranpa zehaztea komeni da, eta emandako hitza bete behar da. Bide batez, "Vespa velutina nigrithorax" edo Asiako liztor beltzari buruzko informazioa eskaini daiteke.

Barruko likidoa, beita: aldatu

 
Profesionalek diseinatutako tranpa. Intsektu hegalariak azpitik gora sartuko dira inbutu zulodun batetik. Inbutuko alboko zulo txiki horiek likidoaren usaina urrunago heltzen laguntzen dute.
 
Likidoan fruitu hondarrak jar daitezke. Fruitu heldu(egi)ek liztorrentzat erakargarri diren onddoak dituzte; mahatsetako hondakinek, edozein fruitutako azalek, likido epel batean beratuz gero, liztorrentzat oso erakargarri diren onddo usaintsuak sortuko dituzte.

Tranparen barruan beita izango den likido usaintsua prestatzeko hamaika errezeta daude...

  • Garagardo epela (esaten dute garagardo beltza edo garagardo txigortua hobea dela tranpak egiteko). Liztor asiarrek garagardoaren alkohola, edo legamia, edo bien nahasketa, oso urrutitik usaintzen dute. Haientzat oso erakargarria da.


edo

  • Ur epela
  • + azukre edo marmelada
  • + fruitu azalak edo fruitu hondarrak edo fruitu erdi-ustelak.


edo

 
Legamia onddoa erraz topa daiteke naturan, esate baterako mahats helduan.
 
Legamia freskoa. Normalean horrelako kuboetan saltzen da okin-legamia eta garagar-legamia.












↓↓↓



Liztor beltz asiarra harrapatzeko tranpak egiten.
Zer gehiago egin dezakegu?
aldatu

Ikasle bakoitzak tranpa bat gutxienez egingo du eta gero, parke baten, orube batean edo landa-eremu batean, leku altu batean zintzilikatuko du. Agian azken fase hau, asteburuan gurasoekin egiteko moduko "etxeko lana" izan daiteke, tranpak horrela elkarrengandik urruti egon daitezen.

  • Egindako tranpei argazkiak egingo dizkiegu. Eraikitze prozesuan zehar eta gero, liztorrak harrapatuta geratu eta gero.
  • Argazki horiekin eta hemendik kopia daitekeen testu zatiekin, kartel bat egin dezakegu, beste ikasleei horrelako kontuak erakusteko eta irakasteko.
  • Kartelak egin ditzakegu eta gero, esate baterako zaharren egoitzetan jar ditzakegu. Jende zaharrari ere erakutsi ahal diegu geure proiektua eta esan ahal diegu haiek ere liztor beltzak harrapatzeko tranpak egiten badituzte geuk zintzilikatuko ditugula.
  • Proiektua egin bitartean hainbat argazki egin ditzakegu, eta gero, argazki horiek Creative Commons-era kargatu ditzakegu, Wikipedian erabilgarri egon daitezen, eta etorkizunean guk geuk ere berriro ikusi eta erabili ahal izateko.
  • Joan gaitezke beste ikasgela edo ikastetxe batera kontu hauek erakustera eta irakastera.
  • Komiki bat: honelako tranpak egiten erakusten duen komiki bat. (Hemen eredu bat).
  • Audio bat grabatu dezakegu eta Creative Commons-era kargatu. Bestalde, gure herriko irrati edo hedabide batera bidali ahal ditugu gure audioak. (Agian irrati horretatik deitu eta elkarrizketa bat egingo digute, kazetariei honelako gauzak gustatzen zaizkie)[2].
  • Bideo bat grabatu dezakegu eta Creative Commons-era kargatu, Ikusgelakoek egiten duten legez. Bikoteka egingo ditugu bideoak. Ezinbestekoa gutxienez mantala zuri bat lortzea, zientzialari rola behar bezala antzezteko. Herriko irrati edo hedabide batera bidali ahal ditugu gure bideoak. Agian elkarrizketa bat egingo digute.

Erreferentziak aldatu

  1. Zientzia Kaiera ···, ···. (2016-05-10). «Asiatik datorren liztorra (eta III)» Zientzia Kaiera (Noiz kontsultatua: 2024-04-24).
  2. «Liztor asiarren aurkako 80 tranpa jarri dituzte Eskoriatzan - Eskoriatza» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2024-04-24).

Kanpo estekak aldatu