Atari:Hezkuntza/Bigarren Hezkuntza/OpenStreetMap, herria mapeatu

Lantzeko laguntza eskatu
Lehen hezkuntza
+
Bigarren hezkuntza
+
Unibertsitatea
+
Tresna interesgarriak
+

Ikasleekin maiz egiten den ariketa bat gure inguruaren mapa osatzea da. Horretarako tresna digital libreak badaude, adibidez OpenStreetMap garatzen egin daitekeena.

Erronka aldatu

Ikasleek, OpenStreetMap horretan, herriko, auzoko, hainbat marrazki eta etiketa gehitu beharko dituzte. Herriko mapa libre hori, auzoko mapa libre hori, hobetu beharko dute.

Horretarako, OpenStreetMapen editatzeko,

1.- aditu euskaldun baten laguntza lortu beharko dute,
2.-ikastetxeko zuzendaritza taldeko baimena lortu beharko dute, hainbat ordutan herrian zehar, talde txikietan, oinez ibiltzeko eta paperezko mapak, tabletak edo telefono adimentsuak eskola orduetan erabiltzeko.
3.- Baliabide materialak, (telefonoak, tabletak, mapak, koadernoak) eta dirua (adituari dietak-eta ordaintzeko) lortu beharko dituzte.
  • Ikasle taldeak irakasleek antolatuko dituzte. Taldeka egiteko lana izango da.
  • (Ikasleek ez dituzte baimenak eta dirua errazegi lortuko ;-). Zuzendaritza taldekoek, irakasleek, ez dute berehalakoan laguntzaile rola hartuko. Oztopo batzuk ere jarri beharko ;-) Beraz, argudio benetan egokiak erabili beharko dituzte ikasleek, ahoz eta idatziz.

Landuko diren konpetentziak aldatu

 
Oinarrizko zehar-konpetentziak eta Diziplina baitako konpetentziak EAEko Heziberri 2020 Planaren arabera.

Oinarrizko zehar-konpetentzia guztiak landuko dira:

  • hitzez, hitzik gabe eta modu digitalean komunikatzeko konpetentzia;
  • ikasten eta pentsatzen ikasteko konpetentzia,
  • elkarbizitzarako konpetentzia,
  • ekimenerako eta ekiteko espiriturako konpetentzia,
  • izaten ikasteko konpetentzia.

Baita diziplina baitako konpetentzia batzuk ere, batez ere:

  • hizkuntza- eta literatura-komunikaziorako konpetentzia, (gutun formala, argudio-testua, azalpen testua, jarraibideak, elkarrizketa...)
  • matematikarako konpetentzia, (logika-matematikoa erabili beharko dagoen denborari ahalik eta etekinik handiena ateratzeko)
  • teknologiarako konpetentzia, (OSM hornitzea hainbat baliabide teknologikoren erabilpen egokia eskatuko du)
  • gizarterako eta herritartasunerako konpetentzia, (ikasleak talde txikietan antolatuko dira, erabakiak hartu beharko dituzte, adostasunetara ailegatu beharko dute, eduki libreak sortuko dituzte...)
  • arterako konpetentzia, (OSM horretan, etiketak sortzeaz gain, hainbat elementu marraztu ohi dira)
  • motrizitaterako konpetentzia. (Herriko mapa ondo hornitzeko, oinez, bizikletaz edo patinez ibili beharko. Esperientziak erakutsi digu, askotan ikasle gazteak korrika joaten direla eta konturatu orduko hainbat km egin dituzte)

Proiektuaren garapena aldatu

1.- Aditu bat lortzeko, Interneten arakatzen, nagusiagoei galdetzen-eta, esate baterako Mungia BHIko ikasle batzuek lortu zuten, behin, Tagzaniako @mlizarralde fitxatzea. Herrian bertan topa daiteke, agian, OSM horretan maila aurreratuan editatzen eta ondo azaltzen dakien adituren bat.

2.- Gutun formalak idatziz, argudio-testuak idatziz, ikasleek lortu beharko dute ikastetxeko zuzendaritza taldeko eta gurasoen baimen guztiak egun oso bat, proiektu honetan buru-belarri eta jarraian murgiltzeko. Ordu horietan, ikasle talde horiekin eskola daukaten irakasleak txandaka ibili beharko dira ikasleei herrian zehar, oinez, joan-etorrietan laguntzen. Irakasle horietako batzuekin ere, hitz egokiak erabili beharko proiektuan laguntzeko eta oztoporik ez jartzeko.

3.- Bide beretik, ikasleek baliabide material guztiak lortu beharko dituzte.

Lanean aldatu

Adituak hasieran ordu erdiko azalpenak emango ditu, ikasleak ordu erdiz praktikatuko dute, bueltatuko dira ikastetxera egindakoa erakustera eta azalpen berriak jasotzera, bueltatuko dira kaleetara etiketak eta marrazkiak gehitzera, itzuliko dira egindakoa erakustera eta azalpen berriak entzutera...
Azken orduan egindako guztia elkarri erakusten eta paperetan hartutako apunteetako informazioak OSM horretara kargatzen arituko dira.

Azken emaitza aldatu

  • Amaieran, talde bakoitzak erakutsi beharko du, egokitu zaion maparen sektorea, nola zegoen mapan haiek lanean hasi baino lehen, eta nola utzi duten.
  • Talde bakoitzak egindako aldaketen zerrenda bat aurkeztu beharko du.

Egindako lana, online, ahalik eta gune publikoenean, argitaratu beharko. Horretarako, agian, herriko hedabideren baten konplizitatea bilatu beharko, edo besterik ezean, ikastetxeko blogean, (eta halakorik ezer ez balego, gutxienez blog bat sortu).

Bola estra aldatu

Egindako lana herriari, udalari, zerbitzu on bat dela argudiatu beharko da gutun formal batean eta udalari adituari emandako dirua, diru-laguntza bezala, adeitsu eskatuko zaio.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu