Atari:Hezkuntza/Bigarren Hezkuntza/QRpedia
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/4/4f/QRpedia_Banbu.jpg/220px-QRpedia_Banbu.jpg)
Ikastetxe batean, patio batean, parke batean, herri batean, auzo batean... Etiketatzeko moduko hainbat elementu daude: landareak, eskulturak, kale izenak, inurritegiak...
Etiketak edo kartelak jarri ohi dira askotan ikastetxeetako elementu batzuetan... QRpedia erabil daiteke etiketa horietan QR kode bat gehitzeko eta kodeari lotuta Wikipediako artikulu bat erakusteko.
Horrela, konpetentzia digitala, irakurketaren ulermena, komunikazio konpetentzia, oro har, eta beste hainbat konpetentzia landu daitezke, batez ere prozesuan lankidetzazko ikaskuntza prozesuak erabiltzen badira.
Iradokizun batzuk
aldatu-
Publizitate trikimailua izan daiteke QR kodeak erabiltzea.
-
Eskulangintza pixka bat eginez, kalean, parkeetan, ikastetxeetan, QR kode dotoreak eskaini daitezke, ikusleei informazio interesgarrira eskainiz. Irudi honetan faiantzazko edo toskaz egindako lauza bat.
-
QRpediako QR kodeen erabilera erakusten duen film laburra. Wikipediako artikuluekin ilustratutako ukitze-pantaila mahai batean, 1600-1650 aldi historikoko informazioarekin eta koordenatu geografikoekin.
-
Kale bati buruzko informazioa, eraikuntza bati buruzko informazioa partekatu daiteke QR kode baten bidez: "Hemen jaio zen...".
-
Eliza bateko leihoei buruzko informazioa Wikipedian leitzeko aukera, QR kode baten bidez.
-
Monumentu bati buruzko informazioa eskaintzen duen QR kode ba.
-
Eraikuntza bati buruzko informazioa eskaintzen duen QR kode bat.
-
Museo batean informazioa eskaintzen duen QR kode bat.
Eskulangintza
aldatuGoragoko irudietan iradoki den bezala, hainbat material erabil daitezke Wikipediara bideratzen duten artikuluetarako QR kodeak eskaintzeko: buztina, faiantza, toska, zura, papera, kartoia, horma batean zuzenean margotu...
Nola egin QR kodea
aldatu
- 1.- QR kode bezala erakutsi nahi duzun URL helbidea kopiatu (Ctrl + C).
- 2.- https://qrpedia.org/ horretan, itsatsi kopiatu nahi duzun URL helbidea (Ctrl + V). (Ezkerreko irudian bezala).
- 3.- Eskulangintza. Sortutako QR kode hori, kopiatu nahi duzun materialean: buztina, faiantza, toska, zura, papera, kartoia, horma batean zuzenean margotu...
Aukeran
aldatu
4.- Grabatu prozesua bideoan, egindako lana hurrengokoentzat tutoriala izan dadin...
5.- Kargatu prozesuaren bideoa, grabatutako tutorialaren bideoa, formatu ireki batean, Wikimedia Commonsera, eta egindako lana hurrengokoentzat eskuragarri egongo da.
Ikus, gainera
aldatuQR kodeak lortzeko esteka:
aldatu
Landuko diren konpetentziak
aldatuOinarrizko zehar-konpetentziak eta hainbat diziplinatako oinarrizko konpetentzia asko lan daitezke ariketa honekin, bereziki, lan taldeak antolatuz gero, komunikazio gaitasunari lotutakoak eta matematika eta zientzia gaitasunei lotutakoak:
Hautatutako artikuluaren gaiaren arabera, diziplinatako oinarrizko konpetentzia jakin batzuk landuko dira.
- Matematikarako gaitasuna eta zientzietarako eta teknologiarako oinarrizko gaitasuna.
- Gaitasun digitala.
- Kontzientzia eta adierazpen kulturala.
- Gizarterako eta herritartasunerako konpetentzia.
- ·
- ·
- ·
- ·