Atari:Hezkuntza/Lehen Hezkuntza/Wikimedia Commons ezagutu

Circle-icons-magicwand.svg Lantzeko laguntza eskatu
Wikipedia irudiztatzen.pdf
Wikipedia irudiztatzen liburuxka, argibide guztiekin
Lehen hezkuntza
+
Bigarren hezkuntza
+
Unibertsitatea
+
Tresna interesgarriak
+

Wikimedia Commons ezagutzea txikitatik egin daitekeen zerbait da. Ikasleek eduki librea bilatzen eta ulertzen ikasten dute, eta eurek egindako lana bertan ikus dezakete. Gainera, Commonsen ikus daiteke argazki bakoitzak berarekin batera ematen duen informazio guztia zein den, eta sare sozialetan partekatzen diren argazkietan oparitzen den informazioaren inguruan ere ikas daiteke.

Landutako konpetentziakAldatu

  • ...

Proiektuaren garapenaAldatu

Proiektu honetan Wikimedia Commons ezagutuko dugu, argazki libreak bilatzeko biltegi gisa. Ez dugu zertan irudirik igo behar, nahiz eta beste ariketetako batekin lotu dezakegun. Garrantzitsuena, bilaketa nola egin ikustea da.

Wikimedia Commonsen (lerro hauek idazterakoan) 60.000.000 fitxategi daude, eta bertan nabigatzea zaila da. Jendeak egin dituen deskribapenak erabili behar ditugu oinarri gisa, eta horiek hizkuntza askotan egon daitezke. Goiko bilaketa kutxan zerbait aurkitzea zaila izaten da, horregatik badaude bi metodo erabil ditzakegunak gure bilaketa egiteko:

  1. Kategoriak erabiltzea da sinpleena. Commonsen dauden argazki gehienak kategoriaren baten barruan daude. Kategoria guztiak c:Special:Categories orrialdean daude, eta bertatik bilatu dezakegu nahi duguna. Gogoan izan kategoria gehienak ingelesez daudela. Has gaitezke, adibide gisa, gure herria bertan bilatzen. Ikusiko dugu zenbat argazki dauden, azpikategoriarik ote dagoen edo ez, eta gure herria ere nola dagoen kategorizatuta (probintziaka, adibidez).
  2. Beste aukera bat da argazkiak duen edukiaren arabera bilatzea, horretarako jendeak egin dituen etiketak baliatuz. Beste ariketa batzuetan ikusi dugu nola deskribatu argazki bat edo artelan bat; bada, horietan egiten duguna da deskribapen etiketak sortzea. Etiketa horiek bilatzailean aurki daitezke, agertzen den bilaketaren bigarren blokean. Adibidez katu jartzen badugu agertuko zaizkigu katuak dituzten irudiak.

Kanpo estekakAldatu