Atari:Hezkuntza/Bigarren Hezkuntza/Lorategi botanikoa

Lantzeko laguntza eskatu
[[File:|285px]]
Jakintza ikastola. Baratzeko landareak babesteko sarea.
Lehen hezkuntza
+
Bigarren hezkuntza
+
Unibertsitatea
+
Tresna interesgarriak
+

Lorategi botanikoa gaitasun asko lantzen dituen proposamena da. Wikimedia horretarako tresna eraginkorra izan daiteke.

Erronka aldatu

Baliabideak aldatu

Eredu onak aldatu

Landuko diren konpetentziak aldatu

 
Oinarrizko zehar-konpetentziak eta Diziplina baitako konpetentziak EAEko Heziberri 2020 Planaren arabera.

Oinarrizko zehar-konpetentzia guztiak landuko dira:

  • hitzez, hitzik gabe eta modu digitalean komunikatzeko konpetentzia;
  • ikasten eta pentsatzen ikasteko konpetentzia,
  • elkarbizitzarako konpetentzia,
  • ekimenerako eta ekiteko espiriturako konpetentzia,
  • izaten ikasteko konpetentzia.

Baita diziplina baitako konpetentzia batzuk ere, batez ere:

  • hizkuntza- eta literatura-komunikaziorako konpetentzia, (gutun formala, argudio-testua, ikastetxetik kanpoko laguntzaileak lortzeko, azalpen testua (Wikipedia, Txikipedia artikuluetan), jarraibideak, ahozko elkarrizketak, argazki oinak...)
  • matematikarako konpetentzia, (logika-matematikoa erabili beharko dagoen denborari ahalik eta etekinik handiena ateratzeko)
  • teknologiarako konpetentzia, (Wikipedia eta Txikipedia, testu, irudi edo bideoekin hornitzeko hainbat baliabide teknologikoren erabilpen egokia eskatuko du. Audioak ere graba daitezke, proiektu honi jarraiki... Mediawikin editatu beharko QR kodeak sortuko...)
  • gizarterako eta herritartasunerako konpetentzia, (ikasleak talde txikietan antolatuko dira, erabakiak hartu beharko dituzte, adostasunetara ailegatu beharko dute, eduki libreak sortuko dituzte...)
  • zientzietarako konpetentzia, botanika, zoologia, kimika... alor hauetako kontu batzuk landu beharko
  • arterako konpetentzia, (argazkiak eta bideoak grabatzeko lan horietan, proiektua mundura zabaltzeko ahaleginetan...
  • motrizitaterako konpetentzia. (Lorategi botaniko bat zaintzerakoan, eta lorategitik ordenagailuetara joaterakoan, gorputza mugitu beharko ;-)

Proiektuaren garapena aldatu

Proiektu hau garatzeko garaian lotu daiteke BioBlitz izeneko ariketa orokorragoarekin. Material ugari duzu hor eskuragarri.

Azken ekoizpenak aldatu

 
Uliako Mintegietako parkeko QR bat Wikipediako Tuia artikulura daramana
Hau ez da gure ikastetxeko lorategia, baina guk antzeko bideo bat ere grabatuko dugu. Azpitituluak, gure ahotsak eta guzti.

Azken ekoizpenen ereduak aldatu

 
Uliako Mintegietako Parkearen wiki-liburuko azala

"Lorategi botaniko" proiektu bati lotutako azken ekoizpenak leku publikoan kokatuz gero proiektua erakargarriago izango da ikasleentzat. Euskarazko Wikipedia baino gune publikoagorik nekez topa daiteke euskal blogosferan.

Baina azken ekoizpenak ez dira zertan euskarazko Wikipedian argitaratu. Ekoizpenak mota askotakoak izan daitezke: eskola aldizkari bat (formatu digitalean argitaratua edo paperean), argazkien (+ argazki-oinen) erakusketa bat, bideo sorta bat, eskola irratiko irratsaio sorta bat (podcast), bideo-dokumental bat lorategi botanikoan egindako, ikasitako kontuekin, blog bat (non hainbat motatako testuak, irudiak, audioak, bideoak, aurkezpen digitalak argitara eman daitezkeen)...

Ikasleei, beren adina eta testuinguruaren arabera, hainbat mailatako azken ekoizpenak eska dakieke: xinpleenetatik konplexuagoetaraino. Sinpleenetatik hasita, esaterako, esku-telefonoarekin di-da egindako audio-grabazioak edo argazkiak; koadernoetan itsatsitako irudiak, —zuhaitz-orriak, arbolen argazkiak— + iruzkinak; pasabideetan kartulinazko horma-irudiak; beste ikasgeletan aurkezteko moduko diapositiba sortak... Maila aurreratuago eskatzen duten ekoizpenetan, esaterako, ondo editatutako audio eta bideoak, blogak non audio-podcast, bideo-dokumentalak, eta proiektuari lotu dakizkiokeen hainbat testu mota txerta daitezkeen...

Eskuinean Wikipediatik modu xinplean atera daitekeen liburu baten eredua. Paperean inprima daiteke, prezio onean, edo, bide beretik, PDF formatuan, doan.