Atari:Hezkuntza/Bigarren Hezkuntza/Lingua Libre

2. proposamena: Hitzen ahoskera grabatzea

aldatu

Hitzen ahoskera ere jaso dezakegun zerbait da. Kasu honetan batuan zein herri bakoitzeko ahoskerarekin jaso daitezke hitzok. Horretarako hainbat tresna ditugu, baina eraginkorrena LinguaLibre da. LinguaLibrek hitz multzo bat grabatzeko aukera ematen digu, eta hitz bakoitza fitxategi independente gisa igotzen du Wikimedia Commonsera. Horretarako, kontu bat izan beharko dugu Wikimedian.

Joan zaitez LinguaLibre orrialdera eta goiko pertsonatxoaren ikonotxoan egin klik sartzeko. Baimendu Wikimedia Commonsi lotura egiten eta dagoeneko barruan egongo gara.

Bi aukera ditugu grabatzeko, bai goian jartzen duen Record botoian sakatua edo beherago dagoen Ahotsak grabatu botoi handian sakatuta. Baimena emango diogu mikrofonoarekin eta test bat egiteko eskatuko digu. Hurrengo atalean gure burua identifikatu beharko dugu: nor garen, zein hizkuntza hitz egiten dugun eta generoa (nahi izanez gero). Honek aukera emango dio, etorkizunean, ahoskeraren ezagutza egiten duten tresnei.

Ondoren aukera dugu bai testu bat emateko eta hori grabatzeko edo ausazko hitz zerrenda bat lortzeko. Behean ditugun botoien artean batzuek Wikipediako kategoria bat emango digute, beste batek gure inguruan dauden gauzei buruz grabatzeko aukera ematen digu (koordenatuak gaituta) eta, azkenik +External Tools jartzen duenak aukera ematen digu Wikidatatik hitz zerrenda bat lortzeko ausaz. Azken honi ematen badiogu, leiho bat agertuko zaigu. Bertan aukera dugu Wikidatako bilaketa baten bidez hitzen bilaketa bat egiteko eta muga bat zehazteko (defektuz 500 jartzen du, baina hemengo adibidea jarraitzen baduzu, 100 izango da muga).

Mugatu dezakezu ere zenbat hitz grabatu nahi dituzun, izan daitezke 100, 200... nahi adina. Ondoren Hurrengoa botoiari eman eta grabatzen has zaitezke. Botoiari eman ostean hitz bakoitza markatuko dizu eta horiek grabatu. Hurrengo orrialdean dago aukera gaizki grabatutakoak ezabatzeko. Azkenik, igotzeko esango diogu eta nahiko, sistema arduratuko da horiek Commonsera igotzen eta Wikidatan ahoskera jartzen.