Latsako erreka
Latsako erreka[1] Bidasoa ibaiaren ezkerraldeko ibaiadarra da. Arantza (Nafarroa Garaia) udalerriaren eremuetan du iturburua. Arantza eta Igantzi udalerriko lurrak bustitzen ditu, Bidasoa ibaian isuri baino lehen. 11 kilometroko luzera du.
Latsako erreka | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | ibai |
Luzera | 11 km |
Geografia | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Foru erkidego | Nafarroa Garaia |
Udalerria | Igantzi |
Hidrografia | |
Arroaren azalera | 37 km² |
Arro hidrografikoa | Bidasoa basin (en) |
Bokalea () | Bidasoa |
Mendaur mendiaren ipar-mendebaldeko isurialdean sortzen da, Iturri beltz. Burualdean, Aranazko herriraino, Carnicería erreka ere deitzen zaio. Bere ibaiadar nagusiak Aguila sakaneko erreka eta Garate eta Miari errekak dira. Azken zatian ipar-mendebaldetik hego-ekialderako norabidea hartzen du Bidasoa ibaiaren ezkerraldeko bokaleraino, Igantzi herriak beheko aldean duen Berrizaun auzoan. 11 km luze da eta Aranaz eta Igantziko udal mugapeetako 37 km2-ko azalera drainatzen du.[2]
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2013/09/22 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Latsa Euskaltzaindia.net
- ↑ Gran Enciclopedia de Navarra | LATSA, RÍO. (Noiz kontsultatua: 2020-08-19).