Putzubeltz ur-jauzia

Ur-jauzia Nafarroako Arantza herrian

Putzubeltz ur-jauzia Nafarroa Garaian dagoen ur-jauzia da izen bereko errekan kokatuta dagoena, Bortziriak eskualdeko Arantza udalerriko lurretan, Aientsa eta Azkilarrea auzoen artean. 10-15 metroko jauzia egiten du urak harrizko horma beltz baten aurrean eta behean putzua eratzen da.

Putzubeltz ur-jauzia
Putzubeltz urjauzia1.jpg
Geografia
Map
Koordenatuak43°10′19″N 1°44′39″W / 43.17193°N 1.74406°W / 43.17193; -1.74406
Herrialdea Euskal Herria
Foru erkidego Nafarroa Garaia
UdalerriaArantza

Inguruko mendiakAldatu

Ur-jauzi hau Mendaurreko mendilerroko mendi garaiez inguratuta dago. Horrela zirko-erdi baten zentroa da ur-jauzia, zirko horrek 800 metroko desnibela du eta 2,5 kilometroko diametroa. Inguruko mendiak honako hauek dira:

Putzubeltz erreka eta bere adarrakAldatu

Putzubeltz errekak beste errekatxo hauen urak jasotzen ditu ur-jauzia baino lehen: Imintzako erreka, Txinurtiko erreka eta Munierko erreka.[1]

Ur-jauziapasa eta metro batzuetara Beraskun errekarekin batzen da, eta beste errekatxo hauen urak ere jasotzen ditu ur-jauzia pasa ondoren: Bordaberriko erreka, Egusuetako erreka, Bidartxoetako erreka, eta Arribeltzeko erreka.

Putzubeltz erreka Latsako errekara eramaten ditu urak, eta horrek Bidasoara, Igantzi herriak beheko aldean duen Berrizaun auzoan.

Bertara nola iritsiAldatu

Arantza herritik bi bide daude ur-jauzira heltzeko, bat Aientsa auzotik eta bestea Azkilarrea auzotik. Bide biak konbinatuz 9 km-ko ibilaldi zirkular egin ohi da ur-jauzia bisitatzeko.[2]

ErreferentziakAldatu

  1. «Arantza. Toponimia. Nafarroako Euskararen Mediateka» www.mediateka.eus (Euskarabidea. Nafarroako Gobernua) (Noiz kontsultatua: 2019-04-20).
  2. «Arantza-Arruzpi-Aientsa-Putzubeltz-Arantza» Wikiloc - Rutas del Mundo (Noiz kontsultatua: 2019-04-20).

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu