Euskal antzerkigintza
Euskal antzerkigintza, euskal antzertia edo euskal teatroa Euskal Herrian literatura arlo horretan egiten den jarduera da, eta, euskaraz, hizkuntza horretan egiten dena bakarrik eman dezake aditzera. Euskal antzerkigintzak fase historiko desberdinak izan ditu, pastoralen manikeismo tradizionaletik hasi eta nazioarteko ikus-entzunezkoen eragin zuzena duten joeretaraino.
Historia
aldatu1494. urteko estreinako aipamenetik, Europa osoan bezala, euskal antzerkigintza Kristautasunari estu lotuta ibili zen, eta bereziki landu ziren Eguberriaren eta Aste Santuaren gaiak. Euskal antzerkigintza XVIII. mendean hasi zen kristau mundutik aldentzen; Ilustrazio garaia zen, eta Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak eta elkarte haren sortzaile Frantzisko Xabier Munibek bultzada handia eman zioten euskal antzerkigintzari. Hala ere, XIX. mende arte, ez zen osatuko aldentze hori.
1915ean, antzerkigintza berpiztuko zuen Euskal Iztundea jaio zen Donostian. Antzerki eskola baten modukoa zen Euskal Iztundea, baina hori baino gehiago ere izan zen: antzerkiaren inguruan zebilen jendearen bilgunea, baita obrak sortzekoa, entseguak egitekoa... ere. Iztundea zuzentzeko katedra lortzen lehena Toribio Altzaga izan zen; hainbat motatako testuez gain, batez ere antzerki lanak idatzi zituen (osorik euskaraz idatzitako lehena, Aterako gera (1888)). Euskal Iztundeak sustatutako lanak Donostia eta Gipuzkoa osora hedatu ziren, baita Bizkaira ere gero, Resurrecion Maria Azkueren eskutik.
Katalina Eleizegi «euskal antzerki modernoaren ama»-tzat hartu izan da.[2] 1916an estreinatu zuen Garbiñe antzezlana. Ongi ezagutzen zuen Euskal Herria; bazter askotan ibilia zen, eta kultura handiko emakumea zen.[3]
1936ko gerra osteko urteetan, frankistek Euskal Iztundea itxiarazi zuten, eta Altzaga Ondarretan kartzelan sartu.[4]
XX. mendean, Francisco Francoren diktadurak euskal kulturari ezarritako errepresioak etenaldi larria ekarri zuen. Frankismoa bukatu aurretik, ordea, Euskal Herrian kultura mugimendu bizi eta indartsua sortu zen antzerki talde amateurren inguruan. Gabriel Aresti izan zen, 1960ko hamarkadan, euskal antzerkiaren berritzaile, gazteen antzerki taldeekin eta antzezleekin zuzeneko harremana zuela. Boterearen arbitrariotasunari eta Euskal Herriko moral tradizionalari aurka eginez, tradizioaren eta abangoardismoaren arteko sintesia egin zuen; herri antzerki iraultzailea egin zuela esan izan da. Xabier Letek dioenez,[5] Arestiren Beste mundukoak eta zoro bat antzezlanarekin hasi zen euskal antzerkigintza berria.
Gaur egun, euskarazko literatura-generoetarik atzenduena dugu antzerkia.
Kronologia
aldatu- 1494. urtean, Iruñean Joan Albretekoa eta Katalina Foixekoa errege-erregina izendatzean egindako ospakizunetan jokatutako antzerkien artean, izan zen euskarazkorik. Euskarazko kopla batzuk gorde dira, izan ere.[6]
- 1510ean eta 1511n, Arabako Leintz Gatzaga herrian (egun Gipuzkoan), Eguberriari eta Aste Santuari buruzko antzezlanak egin zituzten.
- 1634an, lehendabiziko pastoral erregistratua egin zuten, Atharratzen, Jundane Jakobe handiaren trajeria izenburukoa. Erregistratuta ez badaude ere, XVI. mendean Zuberoan antolatu ziren lehen maskaradak .
- 1750 inguruan, Gabonetako ikuskizuna idatzi zuen Pedro Ignazio Barrutiak.
- 1764an, Frantzisko Xabier Muniberen El borracho burlado plazaratu zen, euskaraz eta gaztelaniaz idatzia: kantak euskaraz, hitz lauak gaztelaniaz.
- 1932an Antzerti Euskal-Antzertiaren Ilerokoa sortu zen.
- 1932an Xabier Lizardik Laño ta izar eta Bi aizpak antzerki lanak argitaratu zituen.
- 1936an Felix Markiegik (1905-1946)) Seme Ondatzaillea idatzi zuen, hitz neurtuz egina eta Antzerti aldizkarian argitaratu zutena.
- 1937. Molde zaharreko azken tobera-munstrak egin ziren Irisarrin.[6]
- 1950etik aurrera, Etxahun-Irurik pastoralak berritu zituen.
- 1969an Barkoxen, astolaster zahar bat eman zuen Germain Lechardoyek, Jakes Oihenarten Kaniko eta Beltxitina. Azken astolasterrak 1930ean egin ziren; poliziak eta elizak debekatuta desagertu ziren.[6]
- 1969an, Piarres Lartzabalek lehen aldiz aurkeztu zuen Ibañeta, Biarritzen.
- 1973an, Gabriel Arestik Lau teatro arestiar idatzi zuen.
- 1977an, Kukubiltxo taldea sortu zen Larrabetzun.
- 1980an, Maskarada taldea sortu zuten Bilbon.
- 1983an, Marijane Minaberrik antzerki lan batzuk bildu (Joanes Zirtzil, Manexen nahigabeak, Auzitegian, Marikitaren otoitza, Eri haundia eta Abereen eguberri), eta argitara eman zituen Haur antzerkia bilduman.[7]
- 1984an, Maskaradak Dario Fo italiarraren lan baten egokitzapenarekin Pistolaren begi zuri-beltzak lan arrakastatsua estreinatu zuten Bilboko Campos Eliseos Antzokian. Modu profesionalean plazaraturiko lehendabiziko euskal antzezlana izan zen.
- 1986an, Bernardo Atxagak Henry Bengoa Inventarium amaitu zuen.
- 1986 Taupada « Ponpa eta Mobis » Bederen Bat « Eclipse »
- 1987 Zintzilik « Pipin »
- 1988 Ekekei « Ni naiz kapitain pilotua »
- 1988an, Maskarada taldeko Mikel Martinez-ek Patrick Süskind idazle alemaniarraren Kontrabaxua monologoa[8] taularatu zuen eta 300 errepresentazio baino gehiago egingo zituen gero.
- 1991ean Garbi Losada lehenengo aldiz dabil zuzendari moduan. Tanttaka taldearen 'Hansel eta Grettel bezala’ antzezlana taularatu zuen.
- 1994an In Fraganti « Oleanna » Bederen Bat « Errenta » In Fraganti « Hamaika Trikimailu »[9]
- 1995ean Maskarada « Ernesto izatearen garrantzia » Bederen Bat « Zu (t) gabe » Markeliñe « Kale gorrian »
- 1996an, Tanttakak arrakastaz estreinatu zuen El Florido Pensil, Andrés Sopeñak idatzia eta izen bera duen liburuan oinarritua. Urte hartan bertan, Deabru Beltzak kale-antzerkiko taldea sortu zuten Bilbon. Akusa « Mirandolina Ostalersa ederra »
- 1998an Antzerkiola Imaginarioa abangoardiako taldea abiatu zuten Bilbon.
- 1999 Hika « EuskalOff 2050 »
- 2000 Sarobe « Emakumezkoen Zapatak » Opera Txalo « Emaztea kapelarekin nahastu zuen gizona... eta beste kasu batzuk »
- 2001an, TARTEAN teatroa sortzen da, hiru antzerki zigilu edo izen garrantzitsu batzen duena: EZ DOK HIRU, MARIE de JONGH eta TARTEAN bera.
- Lingua Nabajorum. Euskararen historia txoroa (2014)
- Ez dok hiru. Euskal musikaren benetako istorioa (2017) eta Simplicissimus (2019). antzerki musikalak taularatu ziren.
Donostia Antzerki Sarian parte hartu duten antzezlanak urtero estreinatzen den euskarazko eskaintzaren erreferentzia fidagarria izaten da: 2021eko antzezlanak, 2020ko antzezlanak, 2019ko antzezlanak, 2018ko antzezlanak, 2017ko antzezlanak, 2016ko antzezlanak.
Sortzaileak eta antzezleak
aldatuAntzerkigileak
aldatu- Pedro Ignazio Barrutia (1682 - 1759).
- Frantzisko Xabier Munibe (1729 - 1785).
- Martzelino Soroa (1848 - 1902).
- Toribio Altzaga (1861 - 1941).
- Ramon Illarramendi (1879 - 1927).
- Antonio Amundarain (1885 - 1954).
- Tene Mujika (1888 - 1981).
- Katalina Eleizegi (1889-1963)
- Xabier Lizardi (1896 - 1933).
- Antonio Maria Labaien (1898 - 1994).
- Nemesio Etxaniz (1899 - 1982).
- Felix Markiegi (1905 - 1946).
- Andoni Arozena (1907 - 1989).
- Pierre Bordazarre (1908 - 1979).
- Piarres Lartzabal (1915 - 1988).
- Marijane Minaberri (1926-2017)
- Gabriel Aresti (1933 - 1975).
- Daniel Landart (1946)
- Luis Haranburu (1947).
- Bernardo Atxaga (1951).
- Karlos del Olmo (1958).
- Garbi Losada (1959)
- Antton Luku (1959).
- Guillaume Irigoien (1959).
- Patxo Telleria (1960).
- Mattin Irigoien (1963).
- Xabier Mendiguren Elizegi (1964).
- Mireia Gabilondo (1965)
- Jokin Oregi (1970).
- Ander Lipus (1971).
- Ixiar Rozas (1972)
- Alaitz Olaizola (1975)
- Oier Guillan (1975)
Aktoreak
aldatuAktore ezagunen artean, antzerkiaren arloan honako hauek aipatzekoak ditugu, besteak beste: Ramon Agirre, Ainhoa Aierbe, Anjel Alkain, Nagore Aranburu, Loli Astoreka, Klara Badiola, Juan José Ballesta, Ramon Barea, Olatz Beobide, Sara Cozar, Kike Diaz de Rada, Karra Elejalde, Antton Etxeberria, Isidoro Fernandez, Manex Fuchs, Ximun Fuchs, Ane Gabarain, Mireia Gabilondo, Aitziber Garmendia, Mikel Garmendia, Miren Gojenola, Asier Hormaza, Iñake Irastorza, Miren Ibarguren, Elena Irureta, Mikel Laskurain, Niko Lizeaga, Ander Lipus, Garbi Losada, Koldo Losada, Álvaro de Luna, Aitor Mazo, Mikel Martinez, Gorka Otxoa, Martxelo Rubio, Paco Sagarzazu, Jose Ramon Soroiz, Patxo Telleria, Oscar Terol, Carlos Sobera, Kandido Uranga...
Antzerki taldeak
aldatuAzpiegitura
aldatuSariak
aldatuJaialdiak
aldatu- Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketak. Nahiz eta Azpeitian 1983tik ospatu diren Euskadiko Euskal Antzerki Topaketen helburu garrantzitsuenetakoa antzerki amateurrari bultzada ematea izan den, antzerki profesionalak ere izan du bertan leku garrantzitsua. Lehenengo edizioa, 1983koa, talde amateurrekin bakarrik egin bazen ere, 1984an hiru talde profesionalek hartu zuten parte. 1987. urteaz geroztik, hainbat eta hainbat izan dira euren lanak jende aurrean lehen aldiz Azpeitian aurkeztu dituzten antzerki talde profesionalak.[9]
- Donostiako Antzerki Feria
- Donostiako Kale Antzerki Jaialdia
- Eibarko Antzerki Jardunaldiak
- Erriberriko Antzerki Klasikoaren Jaialdia
- Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdia
- Gasteizko Nazioarteko Kale Antzerki Jaialdia
- Getxoko Antzerki Jardunaldiak
- Irungo Gazte Antzerkiaren Erakustaldia
- Lekeitioko Kale Antzerki Jaialdia
- Lizarrako Antzerki Jardunaldiak
- Nazioarteko Kale Antzerki Jaialdia
- Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Jaialdia
Antzokiak
aldatuBibliografia
aldatu- Patri Urkizu (2009): Teatro Vasco. Historia, reseñas y entrevistas, antologia bilingüe, catálogo e ilustraciones, UNED, 2009.
- Patri Urkizu (2000): «El teatro vasco entre la tradición y la modernidad: la década del 60», Euskonews & Media, 76. zenbakia.
- Mari Karmen Gil Fombellida (2005): «Gaurko euskal antzerkiaren aurrekariak eta izaera», Euskonews & Media, 288. zenbakia, 2005-02-11/18.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Koldo Mitxelena Kulturunea, «Garbiñe Andere Katalin Elizagi'k yru antzezkitan antolatuba»; 11 koaderno ; 28 cm edo txikiagoak + gutunazal 1. Fondo gordeak 091 ANT doc-59.
- ↑ Harkaitz Cano (1997), 1. or.
- ↑ Amaia Alvarez Uria (2007 a), 8-10. or.
- ↑ Ainhoa Sarasola, «Mendeurrenak albiste izango dira 2015ean», Berria 2015-01-02
- ↑ Zeruko Argia, 1965-01-24.
- ↑ a b c Paya, Xabier. (2014). Ahozko euskal literaturaren antologia = Antología de literatura oral vasca = Anthology of Basque Oral Literature. Etxepare Euskal Institutua ISBN 978-84-695-6692-3. PMC 881218648. (Noiz kontsultatua: 2019-12-20).
- ↑ «Haur Antzerki, Marijane Minaberri» armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2020-01-08).
- ↑ Martinez, Mikel. «KONTRABAXUA - Patrick Süskind-en nobela antzeztua (bideoa)» Vimeo (Noiz kontsultatua: 2019-05-19).
- ↑ a b Olaziregi, Mari Jose. (2003-11-01). «Euskal antzerki garaikideaz» Lapurdum. Euskal ikerketen aldizkaria | Revue d'études basques | Revista de estudios vascos | Basque studies review (8): 389–426. doi: . ISSN 1273-3830. (Noiz kontsultatua: 2022-01-17).
- ↑ «Toribio Altzagari buruzkoak - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2019-11-07).
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- Euskal antzerki garaikidea Mari Jose Olaziregi (Lapurdum, 2003)
- (Gaztelaniaz) Artez Blai webgunea
- Antzerki estreinaldiak EHAZE
- Teatro Testuak webgune zaharra.
- Mikel Martinez aktoreak partekatutako Teatro testuak.
- Nafarroako Antzerki Eskola
- «'Antzerti' aldizkariaren edukiak sareratu ditu Armiarma atariak» Argi
- (Gaztelaniaz) Bilbao Antzerkia Dantza
- www.ganbila.eus EHAZE elkarteak Susa argitaletxearekin elkarlanean sortutako webgunea. 2022an aurreko hamarkadetako 153 antzezlanen testuak osorik (1973tik 2022rakoak), 224 kritika eta kronika, 31 ikus-entzuneko lagin. Antzezlanen fitxa artistikoen eta liburuen fitxen araberako bilatzaile espezializatuarekin daude estekatuta.