Txaloa esku-zartaka sortutako hotsaren bitartez onespena adierazteko modua da. Ohikoa da musika-kontzertu baten bukaeran, diskurtso bat entzun ondoren, antzerki-lan ikusi ondoren eta, orokorrean, publiko batek bere gustuko zerbait ikusi duenean txaloak egitea. Komunikazio ez berbalean txaloa talde baten iritzi-adierazpen sinplea da; testuinguru horretan gero eta txalo luzeagoa eta ozenagoa izanez gero, oniritziaren neurria altuagoa da.

Publikoa txalo egiten.

Txaloaren ezaugarriak aldatu

Txalo batek hiru ezaugarri ditu:

  1. Intentsitatea: txaloan erabiltzen den energia maila da.
  2. Erritmoa: esku-zartakaren abiadura.
  3. Iraupena: txaloak irauten duen denbora.

Hiru ezaugarri hauen arabera txaloak sei kategorietan sailka daitezke:

  • Uhukaldia
  • Txaloen eza
  • Eskasa
  • Orokorra
  • Indartsua
  • Txaloaldia

Txalo-mota desberdinak aldatu

Ia adierazpen unibertsala izanik, hala ere txaloa ez da berdina lurralde guztietan. Esaterako, arabiarrek eta Afrika beltzaren pertsonek beste eskuen posizioak erabiltzen dituzte. Aldaera horietatik kanpo, bi txalo-mota oso ezagunak dira:

  • Txalo amerikarra edo in crescendo, baita txalo geldoa ere («slow clap»): hasiera batean pertsona batek txalo egiten du eta, poliki-poliki, jende gehiago hari batzen zaio, azkenik, publiko osoa bilduz eta, batzutan, zutik jarrita. Txalo-mota honek dramatismoa bilatzen du eta filme estatubatuarretan oso ohikoa izan da.
  • Gorren txaloa: soinua entzun ezin dutenez, bi eskuak altxatzen dituzte alde batera eta bestera mugituz.
 
Pertsona gorren txaloak.

Kanpo estekak aldatu