Zenbat Gara aldizkaria

"Zenbat Gara: hizkuntza & bizitza" aldizkaria Zenbat Gara elkartearen aldizkaria izan zen 1998tik 2002 arte, sei zenbakitan barna; euskal hizkuntz komunitateari bilbotar elkartearen berri ematearren.

Zenbat Gara: hizkuntza & bizitza
MotaZenbat Gara elkartearen aldizkaria (1998-2002) eta Internet albistekaria
Fitxa teknikoa
Hizkuntzaeuskara
Argitaratze lekuaBilbo
ArgitaletxeaGara
Banaketa
Ekoizpen osoa6
Banatze-eremuaEuskal Herria
Maiztasunazehaztugabea
Historia
ErredaktoreakMikel Aldasoro, Luigi Anselmi, Nidia Arrobo, Mikel Asurmendi, Joseba Barriola, Beatriz Diaz, Noel Elorga, Jabier Erize, Teo Etxaburu, Fermin Etxegoien, Jose Joakin Gallastegi, Karlos Enrike Hernández, Jose Angel Irigarai, Patxi Juaristi, Iñaki Larrañaga, Jose Mari Larrea, Jabier Lauzirika, Imanol Miner, Koldo Ortiz de Ginea, Frederic Parés, Jose Maria Sanchez Carrion, Jon Sarasua, Juan Carlos Etxegoeien Xamar, Aitor Zuberogoitia
Identifikadoreak
ISSN1139-2517
zenbatgara.org

Bestalde, gogoeta eta informazio interesgarriak agertu zituen soziolinguistikaz, antropologiaz, bai eta euskal kulturaz ere, aldiro Jose Maria Sanchez Carrion hizkuntzalariaren lan teorikoan oinarri hartuta.

Aldizkariaren aurrekari gisa lau argitalpen dirateke aipagarri. Alde batetik, Arrasateko AED elkartearen Jazten aldizkaria (1989-1994) eta Pamiela aldizkariak euskararen egoeraz 1993ko neguan plazaratu zuen azken zenbakia. Bestetik, Bilboko Gabriel Aresti Euskaltegiaren Lantzen aldizkaria (1994-1995) eta, bereziki, Zenbat Garak argitaratutako Jon Sarasuaren Txepetxekin solasean bizitzaren hizkuntzaz elkarrizketa-liburua (1997).
Lantzen aldizkariak jarraitzen dio.


Argitaratutako Zenbakiak aldatu

1. zenb (1998):


2. zenb (1998):


3. zenb (1999):


4. zenb (1999):


5. zenb (2001):


6. zenb (2002ko otsaila):

  • Juan Carlos Etxegoeien Xamar: "Orekan: Herri eta hizkuntzen ekologiaz, ikerketa eta dibulgazioaren beharraz"
  • Beatriz Díaz: "Salam aleikum, nanga def? Aupa Moha!: Hitz egin, elkar ulertu, San Frantziskon bizi".
  • Fermin Etxegoien: "Bilbo Hiria Irratia 2001"
  • Josu Larrinaga: "Irailak 11: Kulturen arteko talka edo zibilizazioaren agortzen-minak?"
  • Patxi Juaristi: "Yucatan penintsula eta maien zibilizazioa"
  • Luigi Anselmi: "Kanpo zor egiazkoa: Buruzagi indio baten gutuna Europako gobernuei"

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu