Maite Agirre

gipuzkoar aktorea, gidoilaria eta antzerki-zuzendaria

Maite Agirre (Zarautz, Gipuzkoa, 1955eko irailaren 16a - ) gipuzkoar antzezlea, gidoilaria eta antzerki-zuzendaria da. Euskal antzerkigileak ekarpen handiak egin dizkio mundu honi bere interpretazio eta sormenei esker.[1] Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan Psikologia ikasten ari zela, Dagoll Dagom antzerki-konpainia sortu zuen Joan Ollérekin. Konpainia horretan Mario Gas eta Lluis Pasqualrekin lan egin zuen, baina handik urte gutxira Domus de Janas konpainia italiarrarekin Europatik biran joan zen. Hamar urte geroxeago, Donostiara joan zen eta Agerre Teatroa konpainia sortu zuen.

Maite Agirre
Maite Agirre, Mystikal filmean Morkaren rola jokatzen, 2010ean.
Bizitza
JaiotzaZarautz1955eko irailaren 16a (69 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktorea, gidoilaria eta antzerki zuzendaria
XXVII. Euskal Antzerki Topaketak, aurkezpena. Valentin Garcia, Maite Agirre, Ana Mendizabal, Alaitz Olaizola eta Gurutze Eizmendi, 2009.

Biografia

aldatu

Lehen ohikoa zen Unibertsitatean ikasten aritu bitartean antzerkian hastea.[2] Agirre Bartzelonako Unibertsitatean, Psikologia ikasketak egiten ari zela, hasi zen antzerkian. Laster utzi eta antzerki munduan hasi zen bete-betean.

Ibilbidea

aldatu

1973an eman zuen, pausua Dagoll Dagom antzerki konpainia sortuz; alboan Joan Ollér zuen proiektua aurrera ateratzeko. Bartzelonan zenbait urtetan lan egin ostean, Domus de Janas izeneko antzerki talde italiarrarekin elkartu eta eta Europatik zehar aritu zen zenbait eszenatokiren gainean lanean.

1985ean Euskal Herrira itzuli zen eta beste talde bat sortu zuen, Agerre Teatroa izenekoa. Ordutik hamaika proiektu bultzatu ditu konpainiarekin. Agirrek egokitzapenak edota sormen propioak eszenaratzen ditu. Hala, 1989tik, besteak beste, Beckett, Joyce edota Arantxa Urretabizkaiaren zenbait lan moldatu izan ditu.

1991an Trilogia bat ere aurkeztu zuen gizartean, Murumendiko Mari, Beldurra eta Leonor izeneko antzezlanak izan ziren. Bertan, euskal mitologia lantzen zen eta baita poesigintza ere, Mikel Laboa zein Joseba Tapiaren musikarekin, esaterako.

Urtebetera, 1992an Molly Bloom bakarrizketa antzezlanak argia ikusi zuen. Hasieran katalanez eginiko lana zen, baina ondoren gaztelaniaz ere aurkeztu zuten; azken bertsio horretan Maite Agirre bera izan zen protagonista. El Borracho burlado eta Crónicas de motel izan ziren 1994an aurkeztutako lanak.

Bigarren bakarrizketa lan bat ere taularatu zen Agirreren eskutik: Arantxa Urretabizkaiaren Zergatik Panpox? hain zuzen ere. Lan horretan emakume batek egun arrunt batean zehar bere semearekiko, berekiko eta munduarekiko daukan harremana erakusten digu, Joycek asmatutako pentsamenduaren korrontea erabiliz.[3]

Garbi Losadaren Lamiak izan zen hurrengo proiektua (1997–1998) eta 1999an berrestreinatu egin zuten Molly Bloom, berak zuzendu eta antzeztuta.

Agirre ikasi eta ikasi aritu da urte hauetan guztietan. Horren erakusgarri da zenbait antzerki talde edota Euskal Herriko Unibertsitatearekin aurrera eramandako proiektuak. Modu horretan, Arnasa (unibertsitateko antzerki topaketa) proiektua egi bihurtu zen 2001ean, eta urteroko ohitura da berau ospatzea. Esaterako, Alfred Jarry idazlearen Ubu Rey aurkeztu zuen 2002an. Urte hartantxe María tres veces amapola, María lana kaleratu zuen Artezblai aldizkariak. María de la O Lejárraga (María Martínez Sierra) Errioxako San Millán de la Cogollan jaio zen 1874an. Pedagogoa, feminismoaren aitzindaria Espainian, Granadan diputatua 1933an, azkenean Frantzian eta Argentinan erbesteratua, 1974an hil zen Buenos Airesen. Bere bizitza garai zirraragarria kontatzen du.[4]

Puta vieja alcahueta Celestina! (2004), Neska politak, artasoro alaiak (2005) edota Secando charcos (2008) bezalako lanetan ere parte hartu du zarauztarrak.[1]

Herriz herri jaialdiz jaialdi

aldatu

Hainbat jaialditan hartu du parte, besteak beste, Mozanbikera joan zen 2004 urte inguruan, bertarako moldatu eta bertakoekin nahasian lan egin zuen. Gero Hegoameriketara, besteak beste Mejikon Xerezade lanarekin, ahozko kontalariekin harremana izanda aritu zen hemengo eta hango kultura-eta, nahasiz. Emakumeen antzerkia eta antzerki inklusiboa egiten saiatzen da.[2]

Antzerkia

aldatu

Maite Agirreren lan batzuk:

  • 1991n Trilogia : Murumendiko Mari, Beldurra eta Leonor
  • 1992an Molly Bloom bakarrizketa. Agerre taldea. 1999an Berrestreinatu zen, berak zuzendu eta antzeztuta
  • 1994an El Borracho burlado eta Crónicas de motel
  • Zergatik Pampox Arantza Urretabizkaiaren eleberriaren moldaketa. Agerre taldea. Zuzendaria: Maite Agirre.
  • 1997 eta 1998 Lamiak izan zen hurrengo proiektua (1997–1998) eta 1999an berrestreinatu egin zuten Molly Bloom.
  • 2002an Ubu Rey aurkeztu zuen 2002an.
  • Y María. Agerre taldea. Zuzendaria: Maite Agirre.
  • 2004an Puta vieja alcahueta Celestina!
  • 2005ean Neska politak, artasoro alaiak
  • 2008an Secando charcos[1]
  • Marranadas, 50 hizkuntzatan dagoen lanaren moldaketa. Agerre taldea.Maite Agirre aktore lanetan Felipe Cuétararekin.
  • Los niños. Agerre taldea. 70´. Zuzendaria: Maite Agirre. Euskaraz eta gaztelaniaz.
  • Mujeres al rojo vivo. Agerre taldea. Zuzendaria: Maite Agirre. Gaztelaniaz.
  • 'Secando charcos' lanaren egilea eta aktorea.[5]

Maite Agirreren antzerkia: jendearekiko konfabulazio festa

aldatu

Maite Agirreren antzerki-obretan ikusleak elkartasunez parte hartzera deituta daude, antzerki-hizkuntzan arakatzen duten proposamen bitalistekin, eta idealei, ikuspegi aberats batek ezarritako bizitza osoagoa eta benetakoagoa bizitzeko nahiari uko ez egiteko gonbita egiten dute.[6]

Filmak

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c «Gaiak: Maite Agirre - Euskonews» www.euskonews.eus (Noiz kontsultatua: 2023-09-17).
  2. a b Gómez Soto, Miriam; Viejo Díaz, Carmen. (2011). «Entrevista con Ana Ayllón Directora de la Escuela Libre Micael de pedagogía Waldorf» mAGAzin Revista intercultural e interdisciplinar (20): 20–25.  doi:10.12795/magazin.2011.i20.02. ISSN 1136-677X. (Noiz kontsultatua: 2023-09-17).
  3. «AGERRE TEATROA» www.euskalnet.net (Noiz kontsultatua: 2023-09-17).
  4. «AGERRE TEATROA» www.euskalnet.net (Noiz kontsultatua: 2023-09-17).
  5. (Gaztelaniaz) DIARIOVASCO.COM. «La compañía Agerre Teatro pone en escena 'Secando charcos' en Rentería- | Ocio en Gipuzkoa - diariovasco.com» canales.diariovasco.com (Noiz kontsultatua: 2023-09-17).
  6. Munilla, Miguel Ángel Muro. (2012). «El teatro de Maite Agirre: la fiesta de confabulación con el público» Signa: Revista de la Asociación Española de Semiótica 21 ISSN 1133-3634. (Noiz kontsultatua: 2023-09-17).
  7. (Gaztelaniaz) «Maite Agirre - Biografía, mejores películas, series, imágenes y noticias» La Vanguardia 2022-05-08 (Noiz kontsultatua: 2023-09-17).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu