Agurtzane Intxaurraga
Agurtzane Intxaurraga Etxebarria (Orozko, Bizkaia, 1966ko otsailaren 12a) bizkaitar antzerki eta film zuzendaria da.
Agurtzane Intxaurraga | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Orozko, 1966ko otsailaren 12a (59 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Heziketa | Antzerti (erakundea) |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | antzerki zuzendaria eta film-zuzendaria |
Kidetza | Euskal Aktoreen Batasuna |
![]() ![]() ![]() |
Ibilbidea
aldatu1980ko hamarkadan arte dramatiko ikasketak egin zituen Antzertin. Ondoren, EHUn informazio zientzietan lizentziatura lortu zuen eta Donostiako Orfeoian kantu ikasketak egin zituen baita ere.[1]
Hika teatroa antzerki taldeko antzerki zuzendaria izan da.[2] Antzerki lanez gain, kaleko antzerkian eta telebistan ere lan egin du hainbat telesailen zuzendari lanak eginez.[3][4][5][6]
2016an bere lehen zinema lana zuzendu zuen, Teresa eta Galtzagorri animazio filma.[7] Animazio filme onenaren Goya sarietara izendatuta egon zen 2017an.[8] Baita 1917ko Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldian parte hartu zuen ere, Teresa eta Galtzagorri antzezlanarekin.[9]
2022an Garnacha de Haroko XXV. Antzerki Lehiaketan Zuzendari onenaren saria jaso zuen.[10][11]
Lanak
aldatuZinema
aldatuUrtea | Izena |
---|---|
2016 | Teresa eta Galtzagorri / Teresa y Tim |
2010 | Mystikal |
Telebista
aldatuUrtea | Izena | Telebista katea |
---|---|---|
2000 | Ander eta konpainia | ETB 1 |
2001 | Kilker Dema | ETB 1 |
2007-2009 | Goenkale | ETB 1 |
2010 | Mugaldekoak | ETB 1 |
Antzerkia
aldatuUrtea | Ikuskizuna | Konpainia |
---|---|---|
2018 | Koaderno zuria / Coaderno blanco | Hika Teatroa |
2017 | Sagartu | Hika Teatroa |
2013 | Itsasoaren emazteak | Hika Teatroa |
2002 | Ai ama !! | Hika Teatroa |
1998 | Xagukumeak | Hika Teatroa |
1993 | Ongi etorri etsai hori | Hika Teatroa |
1992 | Charlotadas | Hika Teatroa |
Liburuak
aldatu2006: Bidegileak: Maurizia Aldeiturriaga (1904-1988), Maurizia Aldeiturriagari buruzko biogafia.[12][13]
Sariak eta Aitortzak
aldatu2017. Zinema Iberoamerikarraren Platino Sariak: Film onenaren sarirako izendapena, honako lan honengatik: "Teresa eta Galtzagorri / Teresa y Tim".[14]
2017. Zinema Iberoamerikarraren Platino Sariak: Animaziozko film onenaren sarirako izendapena, lan honengatik: "Teresa eta Galtzagorri / Teresa y Tim".[14]
2022. Garnacha de Haro, XXV. Antzerki Lehiaketa, Zuzendari onenaren saria, lan honegatik: “La tarara", Hika Teatroarena.[10]
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) «Agurtzane Intxaurraga» euskalaktoreak.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-23).
- ↑ (Gaztelaniaz) Agurtzane Intxaurraga – Hika Teatroa. (Noiz kontsultatua: 2020-04-23).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ Ander eta konpainia. 2022-09-28 (Noiz kontsultatua: 2025-02-15).
- ↑ Iametza. «AGURTZANE INTXAURRAGA» euskalaktoreak.eus (Noiz kontsultatua: 2025-02-15).
- ↑ «Agurtzane Intxaurraga: «Txorizoak bezala egiten da `Goenkale"»» Argia (Noiz kontsultatua: 2025-02-15).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Txatarra» Redescena (Noiz kontsultatua: 2025-02-15).
- ↑ (Gaztelaniaz) ‘Teresa y Tim’, de Agurtzane Intxaurraga, se estrena en salas – CIMA – Asociación de mujeres cineastas y de medios audiovisuales. (Noiz kontsultatua: 2020-04-23).
- ↑ «Teresa eta Galtzagorri (Teresa y Tim) » Premios Goya 2020» www.premiosgoya.com (Noiz kontsultatua: 2020-04-23).
- ↑ «Haur eta gazte saioak - Giza Eskubideen Zinemaldia - Donostia-San Sebastián» www.zinemaetagizaeskubideak.eus (Noiz kontsultatua: 2025-02-15).
- ↑ a b «Noticias | Ayuntamiento de Haro» www.haro.org (Noiz kontsultatua: 2025-02-15).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Más de 20 actuaciones componen la XXVII edición del certamen nacional de teatro ‘La Garnacha’» actualidad.larioja.org 2017-08-01 (Noiz kontsultatua: 2025-02-15).
- ↑ «Agurtzane Intxaurraga Etxebarria :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-23).
- ↑ Aldaiturriaga, Agurtzane. (2006). Maurizia Aldeiturriaga (1904-1988). in: Bidegileak. Donostia-San Sebastián: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia Servicio Central de Publicaciones del Gobierno Vasco, 25 or. ISBN 84-457-2458-4. (Noiz kontsultatua: 2025-02-15).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Agurtzane Intxaurraga» FilmAffinity (Noiz kontsultatua: 2025-02-15).