Euskal Irratiak

Ipar Euskal Herriko euskarazko irratien federazioa

Euskal Irratiak Ipar Euskal Herrian herri-mugimenduetatik sortu diren euskarazko irratiak biltzen dituen elkartea da. Elkarren artean programak konpartitzeko eta guztiei dagozkien arazoei hobeto aurre egiteko sortu zen.

Euskal Irratiakeko esatariak 2011ko Durangoko Azokan.

Kontaktatzeko helbidetzat Irulegiko irratikoa erabiltzen du, hots Donibane Garazikoa.

Kideak

aldatu

Hasierako kideak herrialde bakoitzean azken urte luzeetan abian dauden irratiak izan ziren:

Beranduago Txingudi aldean (Gipuzkoa eta Lapurdin) sortu zen Antxeta irratia ere bildu zen.

Helburuak

aldatu

Hauexek dira helburu nagusiak:

  • euskara eta euskal kulturaren garapena bultzatzea, horretarako behar diren bitartekoak eskainiz.
  • euskal irratien arteko ekoizpenaren antolaketa, koordinaketa eta hedapena ziurtatzea.
  • irrati elkarteen ordezkaritza eta defentsa antolatzea administrazioen aurrean.
  • egoera ekonomikoaz arduratu eta diru-baliabideak hobeto kudeatzen laguntzea.

Elkarlana

aldatu

Aipatu lau irratiak Euskal Herri osoko irratiak biltzen dituen Arrosa[1] sareko kideak dira.

Ipar Euskal Herri mailan bilgune hau Euskal Konfederazioa eta EKE Euskal Kultur Erakundea elkarteen partaide da eta oro har eremu geografiko honetako euskalgintzarekin zerikusia duten dinamika guztietara lotzen da.

Ikus, gainera

aldatu

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu