Unai Iturriaga
Unai Iturriaga Zugaza-Artaza[1] (Durango, Bizkaia, 1974ko ekainaren 28a - ) bertsolaria, euskal idazlea eta euskal abeslaria da.[2]
Unai Iturriaga | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Unai Iturriaga Zugaza-Artaza |
Jaiotza | Durango, 1974ko ekainaren 28a (51 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea : Arte eder Euskal Herriko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Irakaslea(k) | Jon Lopategi |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, bertsolaria, abeslaria, gidoilaria, komikigilea eta idazlea |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | 7 Eskale Gu ta Gutarrak Udako Euskal Unibertsitatea |
Musika instrumentua | ahotsa |
![]() ![]() |

Bertsolari
aldatuBertsolaritzan, bi aldiz izan da Bizkaiko txapeldun. Ezagunak izan dira Igor Elortza lagunarekin izandako finalak. Bertsolari Txapelketa Nagusian sei aldiz izan da finalista eta 2005ean txapeldunorde gelditu zen, Andoni Egañaren atzean. Batez ere irudimenean jo du goia; hori da Unairi aipatzen zaiona, batez ere.[3] Txapelketatik kanpo ere hamaika saio egin ditu, batzuetan bertsoa eta literatura uztartuta.[4]
Bertsolaritzako lorpenak
aldatu15 urterekin Bizkaiko txapelduna izan zen 1990. Hurrengo bi urtetan berriro lortu zuen, baita Euskal Herri mailan ere. Geroago, helduen mailan birritan izan da Bizkaiko txapeldun eta Bertsolari Txapelketa Nagusian sei bider finalista eta txapeldunorde izatera ere heldu zen 2005ean Andoni Egañaren atzean, lau bider txapeldun izan zena.
- Bertsolari Txapelketa Nagusia
- Bizkaiko Bertsolari Txapelketa
- Txapelduna (2): 1994, 1996.
- Eskolartekoak:
- Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa
- Txapelduna (2): 1991, 1992.
- Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa
- Txapelduna (3): 1990, 1991, 1992.
- Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa
Sariak eta aintzatespenak
aldatuHainbat sari eta aintzatespen jaso ditu bere bertsolari bidean:
- 2012: Zarauzko Kopla Txapelketa.
- 2013: Zarauzko Kopla Txapelketa.
- 1997: Bilboko Aste Nagusiko pregoilaria[8]
- 1993: BBK sarian 2.a (Durangaldeko taldean)
- 1994: BBK sarian 2.a (Durangaldeko taldean)
- Iurretako Euskal Jaietako mendeurrenaren bertso-paper sariketa: 1. saria
- 1991: Urruzuno bertso-paper lehiaketako 1. saria
Abeslari
aldatuMusika arloan, Igor Elortzarekin eta Josu Zabala Ajuriagerrarekin batera 7 Eskale eta Gu ta gutarrak taldeak osatu ditu.
Diskografia
aldatu- 7 Eskale taldearekin bi disko atera zituen, Bertso berriak, pobreziari jarriak (GOR Diskak, 1995) eta Barrenkaleko Bluesak (Gaztelupeko Hotsak, 1997).
- Gu ta Gutarrak taldearekin beste disko bat atera du. Bi proiektuetan Igor Elortza adiskideak ere parte hartu du.
Komikilari
aldatuMarrazkilari gisa, komikigintzan ere aritzen da: Xabiroi aldizkarian, Gaur8 astekarian, Jakin aldizkarian eta H28 aldizkarian kolaboratzen duelarik. Zugaz/art goitizena erabiltzen du.[9] Komiki-gidoigintzan ere zenbait lan egin ditu, besteak beste:[10]
- Ni ez naiz Mikel Laboa (Elkar, 2022) Gidoia Unai Irurriaga eta Harkaitz Canorena, Marrazkiak Joseba Larratxerenak
- Diamanteak Urrea eta Ikatza[11]
- Haur besoetakoa: Litxarrerien jauna[12]
- Haur besoetakoa: Paristik datorren artista[13]
- Udaberririk ankerrena[14]
- Altza Porru. (Zati bat)
Eguneroko zinta grafikoak
aldatu2019ko ekainetik, Gara egunkariko eguneroko zinta grafikoaren egilea da Zugazart izenarekin (amaren deitura ZUGAZa-ARTaza da), Javier Etayo Tasioren lekukoa hartu zuen bigarren honek erretiroa hartu zuenean.[15][16][17]
2023ko Argia aldizkariko Prentsa Saria Zugazart-en zintei esleitu zieten, aktualitateko gaiei eta auziei «umorez eta zorrotz» heltzeagatik.[18]
Gidoilari antzerkian eta zineman
aldatuGidoilari izan zen Olentzero eta subilaren lapurreta, Munduaren bira doan eta Eutsi! filmetan, baita ETBko Martin telesailean eta Betizu programan.
2017an Donostia Antzerki Saria irabazi zuen Francoren bilobari gutuna antzezlanaren gidoia Igor Elortzarekin idatzi zuen.[19] Biek idatzi zuten Errautsak antzezlana ere.[20]
Hizlari
aldatuHizlari gisa ere aritzen da eta ikastaroak eman ditu Udako Euskal Unibertsitatean.[21][22][23]
Liburuak
aldatu- Isladak. Zubia, 1997.
- Berandu da gelditzeko. Susa, 1999.
- Udaberririk ankerrena Alex Sanvirekin batera. Elkar, 2011.
- Haur besoetakoa Alex Sanvirekin batera.
Sariak
aldatu- 2023: Argia saria, Internet atalean.[24]
2023ko Argia Saridunak[24]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Abizena Zugaza-Artaza idaztea, euskal herritar horren aukera pertsonala da. Izan ere, Euskaltzaindiak, euskara baturako, Zugatza-Artatza onartu du deitura horren grafiatzat. Ikus Euskal Onomastikaren Datutegia.
- ↑ TTAP. (2019-05-31). «Unai Iturriaga: “Nire lubakia sorkuntzan, kulturan, hizkuntzan, herrian dago”» ttap aldizkari digitala (kontsulta data: 2024-11-26).
- ↑ Bertsozale, Xenpelar Dokumentazio Zentroa. «Unai Iturriaga - Biografiak - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (kontsulta data: 2018-08-30).
- ↑ «Literaturaren doinuan» Argia (kontsulta data: 2020-10-27).
- ↑ Bideoa. Miriam Juaristi. (2009-12-13). Unai Iturriaga-Bertsolari txapelketa nagusia 2009(finala). (kontsulta data: 2018-08-30).
- ↑ Bideoa. 2009ko Bertsolari Txapelketa. Imanol Sierra Jimeno. (2011-12-07). Unai Iturriaga. (kontsulta data: 2018-08-30).
- ↑ «Unai Iturriaga — Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013» www.bertsozale.eus (kontsulta data: 2018-08-30).
- ↑ «Pregoilarien zerrenda | Bilboko Konpartsak» Bilboko Konpartsak (kontsulta data: 2018-08-30).
- ↑ «Unai Iturriaga eta 'Axpi' - Komikizketak - Udako serieak - Berria.eus» www.berria.eus (kontsulta data: 2018-08-14).
- ↑ «Unai Iturriaga - komikipedia» www.komikipedia.eus (kontsulta data: 2018-08-30).
- ↑ «Diamanteak Urrea eta Ikatza - komikipedia» www.komikipedia.eus (kontsulta data: 2019-01-06).
- ↑ «Haur besoetakoa: Litxarrerien jauna - komikipedia» www.komikipedia.eus (kontsulta data: 2019-01-06).
- ↑ «Paristik datorren artista - komikipedia» www.komikipedia.eus (kontsulta data: 2019-01-06).
- ↑ «Udaberririk ankerrena - komikipedia» www.komikipedia.eus (kontsulta data: 2019-01-06).
- ↑ «Unai Iturriaga izango da aurrerantzean Garako bineta egilea, Tasioren erreleboa hartuta - Durango» Anboto.org (kontsulta data: 2019-06-03).
- ↑ «Unai Iturriaga: “Tira grafikoen bidez tiro egitean, errealitatea ezagutuz gero hobeto egingo duzu” | Slump doktorearen zaintiratua» www.argia.eus (kontsulta data: 2020-10-27).
- ↑ Gaztelumendi, Patxi. (2020-03-24). «ISOLAMENDUARI IRRIZ ETA KANTUAN» GARA (kontsulta data: 2020-10-27).
- ↑ Urdalleta Lete, Irati. (2023-01-28). «Argia sariak, Azterketak Euskaraz-i eta Oihana Goirienari» Berria (kontsulta data: 2023-01-28).
- ↑ Arriaga Antzokia, Teatro. «Francoren bilobari gutuna (Carta a la nieta de Franco)» Teatro Arriaga (kontsulta data: 2019-01-08).
- ↑ Artezblai. «Errautsak | Igor Elortza | Unai Iturriaga» ARTEZBLAI (kontsulta data: 2019-01-08).
- ↑ «Unai Iturriaga Zugaza-Artaza :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus (kontsulta data: 2018-08-30).
- ↑ «Unai Iturriaga – BZP» bzp.eus (Bizkaia Zientzia Plaza) (kontsulta data: 2018-08-30).
- ↑ Iturriaga Zugaza-Artaza, Unai; Ibaibarriaga, Ana Urkiza. (). Generoak zertan markatu ditu gizon eta emakume sortzaileak?. (kontsulta data: 2018-08-30).
- ↑ a b Lete, Irati Urdalleta. «Azterketak Euskaraz taldeari eman diote kanpaina onenaren Argia saria» Berria (kontsulta data: 2023-01-27).
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- «Unai Iturriaga», Literaturaren Zubitegia.
- Bertsozale.com: Unai Iturriaga
- Zugazart, Gara egunkariko eguneroko komiki-tirak 2019tik.
- H28 aldizkari saretirikoa: Unai Iturriaga
- Komikizketak: Unai Iturriaga eta Ainara Azpiazu Axpi
- @uiturriaga Unai Iturriagaren Twitter kontua
- «Unai Iturriaga: “Nire lubakia sorkuntzan, kulturan, hizkuntzan, herrian dago”» Jon Gomez Garai. TTAP aldizkari digitala (2019-05-31)