San Joan Bataiatzailearen eliza (Alegia)

eraikitako euskal ondare nabaria Alegian

San Joan Bataiatzailearen eliza Gipuzkoako Alegia udalerrian dagoen eliza bat da.

San Joan Bataiatzailearen eliza
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Euskal Herriaren barnealdeko Donejakue bidea Euskal Herriaren barnealdeko Donejakue bidea
Elizaren irudia.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaAlegia
Koordenatuak43°06′02″N 2°05′58″W / 43.100445°N 2.09946°W / 43.100445; -2.09946
Map
Historia eta erabilera
EraikuntzaXVII. mendea -
Erlijioakatolizismoa
Arkitektura
EstiloaBarrokoa
Ondarea
EJren ondarea1

Kokalekua aldatu

Herrigune edo Alde Zaharrean dago. Herriko alde zaharreko kale nagusiak, eliza ondotik pasatzen denak herriko zaindariaren izena hartzen du.

Historia aldatu

1643an eraikia izan zen, aurrez jada eliza txikiago bat zegoen lekuan.

Eraikina aldatu

Estilo gotiko-neoklasikoa du, batik bat bigarrena gailentzen delarik. Herriko zaindari San Joan Bataiatzailearen irudia dago aldarean, XVIII. mendean Ventura Rodríguezek egina. Horrez gain, bertan, Kristoren taila gotiko bat ere gurtzen da, hain zuzen ere, Gipuzkoako taila onenetarikotzat jotzen dena. Halaber, Arantzazuko Ama Birjinaren zur polikromatuzko irudi bat ere badago.

Barnean, Cavaille-Coll organo ikusgarria du, Jose Manuel Lopetegik emana, 1881ean lehendabiziko aldiz erabili zen eta gerora zaharberritua izan da.

Kanpo estekak aldatu