Larraitz

Abaltzisketako baserri auzoa, Txindokiren magalean

Larraitz Gipuzkoako Tolosaldea eskualdean dagoen Abaltzisketa udalerriko auzoetako bat da. Herrigunetik kanpo dago, Txindoki mendiaren itzalpean. Izan ere, mendi honetara iristeko abiapuntuetako bat Larraitzeko aparkalekua da, ziurrenik mendi honetara igotzeko abiapuntu denetan ohiko eta ezagunena dena.

Larraitz
 Euskal Herria
Larraitz Txindoki mendiaren magaletik ikusita.
Map
Kokapena
Herrialdea Gipuzkoa
UdalerriaAbaltzisketa
Administrazioa
Geografia
Koordenatuak43°02′14″N 2°05′58″W / 43.03722°N 2.09944°W / 43.03722; -2.09944
Garaiera409 metro

Bertan Larraitzeko Ama Birjinaren baseliza kokatzen da. Bestela, emakumezko izena ere bada.

Ohiturak

aldatu

Oso ohikoa da inguru honetan, bertsotan aritzea. Bertsolari ospetsu asko joaten da urtean zehar bertara. Horietako bat, bere garaian, Lazkao Txiki izan zen.

Irispideak

aldatu

N-1 autobidea alde batera utzi ondoren, Alegia aldean, GI-2133 eskualde errepidea hartzen da, Orendain igaro ondoren, Abaltzisketara heltzen dena.

N-1 autobide beretik, Ordizia igaro ondoren, lehengo eskualde errepide bera hartu behar da, Zaldibiarantz, ondoren, Larraitzerantz eta Abaltzisketako herrigunerantz jarraitzeko.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa