Iñaki Artola

esku huskako pilotaria
Iñaki Artola
Iñaki Artola, 2015eko martxoan
Iñaki Artola, 2015eko martxoan
Izen osoa: Iñaki Artola Izagirre
Jaiotza data: 1994ko uztailaren 28a (29 urte)
Jaioterria: Alegia (Gipuzkoa)
Pilotaria
Modalitatea: esku huskako pilota
Egungo enpresa: Baiko Pilota
Postua: aurrelaria
Altuera: 1,85 m
Pisua: 86 kg
Debutatze data: 2014ko ekainaren 28a
Debutatze pilotalekua: Beotibar (Tolosa)

Iñaki Artola Izagirre (Alegia, Gipuzkoa, 1994ko uztailaren 28a) esku huskako pilotari profesionala da. Aurrelari aritzen da, Baiko Pilota enpresarekin. 2014ko ekainaren 28an debutatu zuen profesionaletan, Tolosako (Gipuzkoa) Beotibar pilotalekuan. Duen kolpe indartsuarengatik nabarmentzen da; kadete mailaraino, atzelari aritzen zen. Tantoa bukatzeko orduan du oraingoz hutsunerik handiena.[1][2]

Debutatu zuenetik bost hilabete betetzerako, profesionaletako bere lehen titulua lortu zuen: Bigarren Mailako Lau eta Erdiko Txapelketa, finalean Jokin Altunari 22-8 gailenduta.[3][4]

2021ean lehen mailako buruz buruko txapelketan finalerako sailkatu zen, Jokin Altunarekin batera.[5] Baina lesio baten ondorioz azkenean ezin izan zuen finala jokatu eta Beñat Rezustak jokatu zuen bere ordez.[6]

2022 San Fermin Torneoko txapelduna izan zen Mariezkurrenarekin batera, Altuna eta Rezusta garaituta.[7]

Botilero lanetan Mikel anaia ibiltzen da.[8][9]

Erreferentziak aldatu

  1. Jon ESKUDERO: «Tolosaldeko uzta oparoa»[Betiko hautsitako esteka], Berria, 2014-06-20.
  2. (Gaztelaniaz) Jokin VICTORIA DE LECEA: «El atleta de la cancha: el alegitarra Iñaki Artola es la última incorporación de Asegarce», Noticias de Navarra, 2014-07-02.
  3. Joseba LEZETA: «Altuna-Artola Promozio mailako finala Donostian jokatuko da», Diario Vasco, 2014-11-17.
  4. Ander GARTZIA: «Etorkizun oparoko txapela», Berria, 2014-11-23.
  5. «Buruz Buruko finala astebetez atzeratu da» EITB Euskal Irrati Telebista 2021-06-02 (Noiz kontsultatua: 2021-06-04).
  6. SA, Baigorri Argitaletxea. (2021-06-16). «Artola: «Final bat galdu dut, baina, era berean, ia gehiago jaso»» GARA (Noiz kontsultatua: 2022-07-27).
  7. «Artola eta Mariezkurrena, Sanfermin Torneoko txapeldunak Altuna eta Rezusta garaituta (22-16)» EITB 2022-07-14 (Noiz kontsultatua: 2022-07-27).
  8. SL, TAI GABE DIGITALA. (2021-05-23). «Lasta botata, Buruz Buruko finalerdietan da Iñaki Artola lehen aldiz (7-22)» naiz: (Noiz kontsultatua: 2021-06-04).
  9. «Baten afizioa, bestearen ofizioa - Alegia» Tolosaldeko ataria (Noiz kontsultatua: 2021-06-04).

Kanpo estekak aldatu